Back

ORIENTAZIO ZERBITZUA

Zerbitzu honen helburua hauxe da: ikasleak laguntzea beren prestakuntzan eta unibertsitatera moldatzeko prozesuan  eta graduko ikasketetan zehar garapen pertsonala ahalbidetu dezaketen arloetan ere orientatzea.

Honako hauek dira Orientabide Zerbitzuaren zereginak:

  • Tutoretza Plana koordinatzea.
  • Ikasleen ikasketa prozesua hobetzeko baliabideak eskaintzea.
  • Azken mailako ikasketak jarraitzeko orientazio akademikoa eta lan-orientazioa ematea
  • Ikasketa arazoak zein arazo pertsonal, sozial edota familiakoak dituzten ikasleei aholkua ematea. Kontsultak konfidentzialtasun osoz kudeatuko dira.

TUTORETZA PLANA

Tutoretza planak ikasle berriek unibertsitaterako moldaketa prozesua erraztea bilatzen du, orientazioaren bidez ikasketa prozesua hobetzeko.

Ikasle bakoitzari tutore bat esleituko zaio bere graduko prestakuntzan zehar. Tutore horrekin hainbat gai landuko ditu taldeka zein bakarka antolatutako saioetan. Taldekako saioetan unibertsitateari dagozkion gai orokorrak landuko dira: besteak beste, kudeaketa akademikoko araudia, lanaren planifikazioa edo ikaslearen intereseko beste arlo batzuk.

Bakarkako saioetan ikaslearen ikasketa prozesua ebaluatzeko erabiliko dira, edota ikasleak beharrezkoa ikusten duenean.

Tutoretza Planak laugarren mailako ikasleentzako laneratze-orientabidea ere aurreikusten du horretarako berariaz diseinatutako prestakuntza jardueren bidez.

NOR DA NIRE TUTOREA?

Zure tutorea zein den jakiteko idatzi Orientazio Zerbitzura