BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako Liburutegia ikaskuntzarako, irakaskuntzarako, ikerketarako eta eskola osoaren funtzionamenduarekin eta kudeaketarekin lotutako jardueretarako baliabide-zentroa da.
Liburutegiak xede du lanerako behar dituzten informazio-baliabideak eskaintzea ikasle, irakasle eta ikertzaileei, eta orobat, erraztasunak ematea hezkuntzarekin eta irakasle-ikasketetako espezialitate eta aipamen bakoitzarekin lotuta, hautatu, inbentariatu, katalogatu eta sailkatu diren baliabide horiek eskuratu, ezagutu, hedatu eta erabiltzeko.
Liburutegia eraikinaren beheko solairuan dago, irakurtzeko eta ikasteko hainbat gela ditu, eta euskarri ezberdinetan dauden 35.000 liburukiz osatutako funtsa, didaktika orokorraren eta didaktika aplikatuen arloan espezializatuta.
Oharrak
- Eskolako txartela duten erabiltzaileek etxera eraman ditzakete maileguan hartutako lanak. Erabiltzaileak ezin dio beste inori utzi txartela edo liburutegiko materiala, bera baita material horren arduraduna liburutegira itzuli arte.
- Mailegutik kanpo geratzen dira balio berezia duten liburuak, erreferentziazko lanak (hiztegiak eta entziklopediak), aldizkariak eta material bereziak.
- Liburutegian areto bi daude, erabilera ezberdinetarako girotuta:
- Irakurketa-gela
- Ikasketa-gela
INFORMAZIO GEHIAGO
- NON: Eraikinaren beheko solairuan (003 ikasgela)
- Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera: 8.30 – 13:30; 14:00 – 16:30
- Ostiraletan: 8:30 – 15:30
- Iraila eta uztaila: 8:30 – 15:30
ESTEKA INTERESGARRIAK