Begoñako Andra Mari BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolan, baliabide informatikoak eta Euroam Wifi baliabideak ditugu, eta horiei esker, azken belaunaldiko Interneteko konexio-zerbitzuak izan ditzakete gure ikasleek.
INFORMATIKA BALIABIDEAK
WIFI: EDUROAM
Eduroam (education roaming nozioaren kontrakzioa) arlo akademikoan eta ikerketa arloan mugikortasun segurua izateko sortu den zerbitzua da, mundu osoan erabiliko dena.
Zerbitzu honen bidez, bertan parte hartzen duten erakundeetako ikasleek, ikertzaileek eta gainontzeko langileek Internetera konektatzeko aukera izango dute beren campusean,
bai eta beste erakunde parte-hartzaile batzuk bisitatzera doazenean ere, edozein aparatu mugikor erabiliz, hala nola, ordenagailu eramangarriak, PDAk edo smartphoneak.
Informazio gehiago dago eduroamen orri ofizialean eta Espainiako eduroamen orri ofizialean.
Eskolako txartela duen edozein kidek erabil dezake hari gabeko sare hori, bai eta eduroamen afiliatuta dagoen edozein erakundeko kidek.
Era berean, eskolan aldi baterako lana edo lankidetza egiten ari diren pertsonek ere sarrera izan dezakete. Horretarako, eskolako kide batek WIFIrako erabiltzaile gonbidatuaren kontua eskatu beharko du.
Bai irakasleentzat, zerbitzuetako langileentzat zein langile laguntzaileentzat, Wifi kontuaren erabilgarritasun aldia honako hau izango da: zerbitzu hori altan ematen den unean hasita, Eskolarekiko lan-harremana edo harreman-akademikoa amaitzen denera arte.
Ikasleek, ordea, beti izango dute erabilgarri Opendeustoko kontua eduroamen sartzeko; izan ere, kontu horren erabilgarritasuna amaigabea da.
Bat ere ez. Internauten komunitatean begirunezko jokabidea izatea izango da baldintza bakarra.
IKASLEAK
Ikaslea bazara eta wifi eduroam sarera konektatu nahi izanez gero, BAMen zein eskolatik kanpo, zure konexio datuak Opendeustora bidaliko dira modu seguruan, sarera sarbide baimendua izateko.
IRAKASLEAK
Irakasleei dagokienez, BAMetik kanpora wifi batera konektatu nahi izanez gero, zure konexio-datuak modu seguruan bidaliko dira BAMera, une horretan zauden erakundeko wifi sarea erabiltzeko baimena izateko. BAMen egonez gero, prozesua sare lokalaren bidez egingo da.
IKASLEAK
- Erabiltzailea: {ikaslearen OpenDeusto email helbidea} -> {OpenDeusto logina}@opendeusto.es
- Pasahitza: {OpenDeusto pasahitza}
IRAKASLEAK
- Erabiltzailea: {BAMeko emaila} -> {irakaslearenemaila}@bam.edu.es
- Pasahitza: {sistemako pasahitza}
Eduroam konfiguratzeko eduroam CAT erabiltzea gomendatzen da (Configuration Assistant Tool). Instalatzailea cat.eduroam.org orghelbidean aurkituko duzu.
Instalatzailea deskargatzeko, jarraitu pausu hauekI:
- Aukeratu zein taldetakoa zaren, “Ikaslea” edo “Irakaslea”
- Aukeratu zein sistema eragiletan edo plataformatan konfiguratu nahi duzun eduroam
KONFIGURAZIOA EGITEKO GIDAK
Zure gailua/plataforma ez balego eduroam CAT-en erabilgarri, hemen plataforma hauetatik eduroamen konektatzeko gidak aurkituko dituzu:
- Android
- iOS
- Mac OS X
- Symbian
- Ubuntu (zertifikatua beharrezkoa da)
- Windows ( Windows 7 – Windows 8 – Windows XP)
Hemen azaltzen ez den gailu edo plataforma batean konfiguratu baduzu eduroam, bidali, mesedez, zer pausu jarraitu behar den, pantaila-kaptura eta guzti, ahal dela.
ZIURTAGIRIA WINDOWS-EN INSTALATZEKO
- Deskargatu ziurtagiria.
- Egin klik eskuineko botoiarekin eta aukeratu “Instalatu ziurtagiria”.
- Jarraitu prozesua, harik eta “Inportazioa behar bezala egin da” oharra azaldu arte.
BAMeko ikasleek PAPERCUT sistemaren bidez inprimatu, fotokopiatu eta eskaneatzeko aukera daukate erabileraren arabera ordainduta.
AULATECNIA
AULATECNIA guneak 2.0 ikasgelaren baliabide guztiak ditu, hala nola, arbela digital interaktiboa, 25 ordenagailu portatil, ikasgelako zerbitzaria, irakaslearen ordenagailua eta berariazko sofwarea. Baliabide honek ikas-irakaskuntza prozesuen berrikuntza bideratzeko pizgarria izan nahi du, gaur egungo hezkuntzaren beharrizanei erantzuteko.
Ikasgela honen xedea hausnarketa gunea bihurtzea da, hezkuntzako profesionalen topagunea izatea IKTek hezkuntzaren berrikuntzari eskaintzen dizkioten ekarpenei buruzko esperientziak partekatzeko. Horretarako eskola 2.0 ereduko ikasgela baten itxura eta baliabideak eskuragarri ditu, ikastetxeetan aurkitu daitezkeen modu beretsuan.
BAMeko ikasleentzako AULATECNIAk hezkuntzaren berrikuntzari IKTek egiten dioten ekarpena ulertzeko baliabideen biltegia da, ezagutza arlo desberdinetako esperientziak jasotzen dituena.