Unibertsitateko Pastorala
Unibertsitateko Pastoral Zerbitzuak kristau nortasuna bultzatzen du unibertsitatearen eremuan eta hezkuntzaren eremu profesionalean, irakasle zereginaren zentzu sakona bilatzeko: kristau izatea zelan ulertzen den eskolan eta kristau antropologiaren oinarrizko elementuak, besteak beste.
Orientazio Zerbitzua eta Tutoretza plana
Ikasleen prestakuntzan unibertsitatera moldatzeko prozesuan eta graduko ikasketetan zehar garapen pertsonala ahalbidetu dezaketen arloetan orientatzea du helburu zerbitzu hauek.
Prebentzioa eta osasuna
BAMek kanpoko Prebentzio Zerbitzua du Laneko Osasun eta Higienearen arloan eta Laneko Ergonomiaren arloan dagoen legediaren errekerimenduak betetzeko.
Liburutegia
BAMeko liburutegia baliabide gune bat da, ikaskuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta Eskolaren funtzionamendu eta kudeaketa orokorrarekin zerikusia duten jardueretara zuzenduta dagoena.
Informatika baliabideak eta Aulatecnia
Begoñako Andra Mari BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolan, baliabide informatikoak eta Euroam Wifi baliabideak ditugu, eta horiei esker, azken belaunaldiko Interneteko konexio-zerbitzuak izan ditzakete gure ikasleek.
Deustuko Unibertsitateriko zerbitzu komunak
Hemen aurkituko dituzu Deustuko Unibertsitatearekin adostutako zerbitzu komunak, hala nola, ikasleen estraneta, ALUD plataforma, Deustuko Unibertsitateko liburutegia, Opendeusto zerbitzua, Hizkuntzen institutua, Gizarte ekintza eta inklusioa, eta DeustoCampusa.
Ekitaldi-egutegia eta agenda
[thim-list-events cat_id="all" status="upcoming,happening,expired" number_posts="6" text_link=""]
Iragarki ohola
Udako oporrak uztailaren 25etik abuztuaren 26ra 2024-07-26 BAM Irakasle Eskolak 75. Urteurreneko ospakizun ekitaldi nagusia egingo du ekainaren 28an 2024-06-27
Lan-eskaintzak
BAM Begoñako Andra Mari Irakasle Unibertsitate Eskolan lan-poltsa bat dugu gure ikasleei lan-munduan sartzea errazteko. Lan eskaintza batean izena eman zuzenean harremanetan jartzeko.