Back

Aisialdiko monitore ikastaroa

Ikastaro honen bidez, etorkizuneko irakasleei prestakuntza osagarria eman nahi zaie gizartea eraldatzeko aukerak eskaintzen dituen hezkuntza-eremu batean, aisialdiaren eremuan, hain zuzen ere. Aisialdiko hezkuntzaren bidez ingurunearekin konprometitutako pertsona-eredu orekatu baten aldeko apustua egiten da, bai eta bakea, justizia soziala, elkartasuna edo ingurumenarekiko errespetua bezalako balioak bere gain hartzen dituena.

Prestakuntza-proposamen honek aisialdiko hezkuntzak pertsonaren garapen integralean eta gure gizartearen eraldaketan egiten duen ekarpena balioesten eta bultzatzen du. Ikastaro honek aukera pedagogiko eta didaktiko paregabeak eskaintzen ditu ikasleen gaitasunak eta trebetasunak indartzeko, irakasleen prestakuntza-prozesua eta aisialdiko prestakuntza lotuz.

Prestakuntza hau kanpoko profesional eta erakundeen parte-hartzearekin gauzatzen da, kasu honetan Iturralde Eskolarekin, Itaka-Eskolapioak Fundazioko Aisialdiko Hezitzaileen Eskolarekin.

  • Antolaketa: 150 ordu teoriko-praktikoak; 160 orduko praktikak
  • Noiz eta non: BAMen, ostiral goizetan
  • ECTS: 6 ECTS
  • Ikastaro homologatua, parte hartze egiaztagiriarekin