
Lander Intxausti Arriolabengoa
Lander Intxausti Arriolabengoa Zientzietan (Biologia atalean) lizentziaduna eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle titularra da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Lehen Hezkuntzako graduan irakasle moduan dihardu.
Bere irakaskuntza jarduera Matematikaren didaktikaren arloan garatzen du eta ikerkuntza jarduera nagusiki zooplanktonaren ekologiaren esparruan. Euskal Herriko Unibertsitateko Zooplanktonaren Ekologia (MarEsPlank) ikerketa-taldeko kidea da.
Bere azken argitalpenak euskal kostaldeko zooplanktonari buruzkoak eta Bilboko estuarioko uretako oxigeno eskuragarritasunari buruzkoak dira.
IKASGAIAK
- Matematika eta bere didaktika II
- Matematika eta bere didaktika III
IKERKETA ARLOAK
- Matematikaren didaktika
- Itsas ekologia
SAILA
Zientzien Didaktika
BULEGOA
216
TUTORETZA
Hitzordua eskatzea ezinbestekoa da
944242242 (Luzapena 522)