Back
Ane Ortega Etcheverry BAMeko irakaslea

Ane Ortega Etcheverry

Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika

Ane Ortega Etcheverry Espainiar Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Soziolinguistika eta Espainiar Ikasketetan doktorea Londresko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle titularra da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Lehen Hezkuntzako graduan irakasle moduan dihardu.

Bere irakaskuntza jarduera hizkuntzaren didaktika eremu elebidunetan eta bigarren hizkuntzen didaktika arloetan garatzen du eta bere ikerketa lerroak hizkuntza gutxituen soziolinguistika eta hizkuntzen didaktika eremu eleanitzetan dira. Euskal Herriko Unibertsitateko HIJE (Hizkuntzaren Irakaskuntza, Jabekuntza, eta Erabilerak) ikerketa taldeko partaidea da eta Europako COST IS1306 “New Speakers in a Multilingual Europe: Opportunities and Challenges” sareko partaidea da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea da.

Bere azken publikazioak hizkuntzen bateratze programen planifikazioa eta euskal hiztun berrien jarrera eta hizkuntza identitateari buruzkoak dira.

IKASGAIAK

  • Foreign Language Teaching I
  • Hizkuntzen Trataera Bateratua

IKERKETA ARLOAK

  • Hizkuntzaren didaktika testuinguru eleanitzetan
  • Hizkuntzarekiko jarrerak

SAILA
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika

BULEGOA
113

TUTORETZA
Hitzordua eskatzea ezinbestekoa da

Other Members

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies