
Amaia Jauregi Orbe
Amaia Jauregi Orbe magisteritzan (Hezkuntza Berezia) diplomatua da Mondragón Unibertsitatean eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan (Pedagogia) lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Hezkuntzaren Psikologian eta Didaktika espezifikoetan doktorea da UPV/EHUn, eta Goi MailakoTeknikari titulua du zeinu hizkuntzaren interpretazioan eta pertsona gor-itsuen gida-intrepretazioan.
Gaur egun, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea da, Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan. Psikopedagogiako irakaskuntza-jarduera eta psikodidaktikako ikerketa-jarduera garatzen ditu, batez ere.
Bere azken argitalpenek erreferentzia egiten diote, alde batetik, adimen gaitasun handiko ikasleei emandako erantzunari buruzko gurasoen pertzepzioari, eta, bestetik, pertsona gorren ongizate psikosozialari eta eskubideei.
IKERKETA ARLOAK
- Hezkuntza premia bereziak
- Entzumen-desgaitasuna/gorreria giza-eskubideen ikuspuntutik
SAILA
Psikopedagogia
BULEGOA
123
TUTORETZA
Hitzordua eskatzea ezinbestekoa da
944242242