BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako atal honetan, ikasturte honetan indarrean dauden matrikula-tasei buruzko informazio ekonomiko guztia aurkituko duzu.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Matrikula eta eskola-aseguruaren informazio ekonomiko osoa
2022-2023 ikasturteko kredituaren kostua, batez beste, 89,5 €-koa da (matrikula berria eta gainditu gabekoena).
Matrikula bi kontzeptuk osatzen dute:
- Ekarpena: Graduko ikasleek, unibertsitate honetan borondatez sartzen direlarik, ekarpen huts, soil eta ezeztaezina egiten diete gure helburuei eta egiten ari diren ikasketen matrikula-eskubideak ordaintzen dituzte. Ekarpenari dagokion zenbatekoa ordainketa bakar baten bidez igorriko da kobratzera, matrikula egindakoan eta ikasturteko kostuaren %20ari dagokio.
- Matrikularen zenbatekoa: Ikasketen matrikulari dagokion zenbatekoa 8 hiletan ordainduko da, urritik maiatzera.
Eskola-asegurua derrigorrezkoa da ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasle guztientzat (espainiarrentzat eta legez Espainian bizi diren atzerritarrentzat), honako hauentzat izan ezik:
- Aurtengo urriaren 1erako 28 urte beteak izango dituztenentzat.
- Beste ikastegi batean ordaintzen dutenentzat (hala bada, horren egiaztagiria erakutsibehar dute).
- Gizarte Segurantzan langile titular gisa kotizatzen duten ikasleentzat.
Eskola-aseguruaren urteko kuota (1,12 euro) ezinbestean ordaindu beharreko tasa da, eta ikasturteko matrikula formalizatutakoan, ikasturte bakoitzaren hasieran helbideratzen den ordainketan dago sartuta.
2020ko uztailaren 14tik Euskal Autonomia Erkidegoari (Hezkuntza Sailari) eskualdatu zaio eskola aseguruaren osasun prestazioen kudeaketa.
Informazio gehiago Gizarte Segurantzan
Uko egitea
Uko egiteak ondorio hau dakar, matrikula deuseztatu ondoren: ordaindutako zenbatekoa itzultzea.
Matrikula deuseztatzea
- Matrikula deuseztatzeko eskaera dagokien matrikula-epearen barruan edo hurrengo 14 egunetan aurkezten dutenek ez dute matrikula-eskubiderik ordainduko eta egindako ekarpena itzuliko zaie. Utziespen Eskubide hori gauzatzeak, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak, 2007ko azaroaren 16koak, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste Lege osagarri batzuen testu bategina onesten duenak xedatutakoaren arabera (68.artikulua eta hurrengoak) ez dakar tokia gordetzeko ordaindu den zenbatekoa berreskuratzeko eskubiderik, tokia matrikula egin aurretik gorde baita.
BAM plaza gordetzeko ordaindutako diru kopurua itzuliko die legeak ikasketetan sartzeko edo onartua izateko ezarritako betekizunak ez betetzeagatik plaza hori hartu ezin duten ikasleei. Horretarako, ikasleek eskaera egin beharko dute eta egoera hori frogatzen duten agiriak erantsi. Inola ere ez da arrazoi nahikoa izango hautagaia beste ikasketa batzuetan onartua izan dela frogatzea.
Epe hori amaitutakoan, ikasleak ekarpen osoa ordaindu beharko du.
- Lehenengo seihilekoko ikasgaiak: Aurreko epea amaitutakoan, matrikula ezeztatzeko eskaera urriaren 5a baino lehenago aurkezten bada, ez da ordaindu beharko ezeztatutako ikasgaiei dagokien matrikularik. Eskaera urriaren 5a eta azaroaren 7a bitartean aurkeztuko balitz (biak barne), dagokien matrikularen % 50 ordaindu beharko dute. Data horren ostean egindako eskaeren kasuan ez da dirurik itzuliko.
- Bigarren seihilekoko ikasgaiak: Matrikula ezeztatzeko eskaera martxoaren 6a baino lehen aurkezten bada, ez da ordaindu beharko ezeztatutako ikasgaiei dagokien matrikularik. Eskaera martxoaren 6a eta apirilaren 6a bitartean aurkeztuko balitz (biak barne), dagokien matrikularen % 50 ordaindu beharko dute. Data horren ostean egindako eskaeren kasuan ez da dirurik itzuliko.
Matrikula ezeztatzeko eskaria aurkezten duen ikasleak ez du ordaindu beharko ordaintzeko gelditzen zaion matrikularen zenbatekoa, eskaria aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera. Matrikula ezeztatzeak edo baja emateak ondorioa izan dezan, ikasleak idatziz jakinarazi beharko dio Zentroari.