Eskaera DOAKOA da eta IDAZKARITZA BIRTUALEAN egin beharko da, erregistratuz eta eskatutako dokumentazioa erantsita.
Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera
2025-2026 ikasturterako onarpena eskatzeko epea 2025eko urtarrilaren 13an irekiko da.
- 1. deialdia: urtarrilaren 13tik martxoaren 2ra
- 2. deialdia: martxoaren 3tik maiatzaren 4ra
- 3. deialdia: maiatzaren 5etik ekainaren 8ra
Gomendagarria da lehenengo epean eskatzea, martxoaren 2a baino lehen.
DOKUMENTU 1
- Indarrean dagoen NANaren fotokopia.
- Legezko ordezkariaren identifikazio-agiriaren fotokopia, indarrean dagoena, baldin eta izangaia adingabe emantzipatu gabea bada.
DOKUMENTU 2
a) Batxillergoa egin baduzu:
-
- Batxilergoko 1. mailako noten edo atzerriko baliokideren baten ziurtagiri akademikoa.
- Batxilergoko 2. mailako noten edo atzerriko baliokideren baten ziurtagiri akademikoa (eskaera aurkeztu arte lortutako kalifikazioak).
b) Goi-mailako heziketa-ziklo bat egin baduzu:
-
- Goi -mailako heziketa-zikloko 1. mailako kalifikazioen ziurtagiri akademikoa.
- Goi -mailako heziketa-zikloko 2. mailako kalifikazioen ziurtagiri akademikoa (eskaera aurkeztu arte lortutako kalifikazioak).
c) Beste sarbide-mota batzuetarako, kontsultatu eskatutako dokumentazioa.
DOKUMENTU 3
Hizkuntzen ziurtagiria, halakorik izanez gero.
DOKUMENTU 4
KURRIKULUM VITAE: “Deskargatu dokumentuak” atalean dagoen Hizkuntza-ibilbidea. Trayectoria de idiomas imprimakia bete behar duzu, eta eskabidea online emateko unean aurkeztu.
- Sartu Idazkaritza Birtualean: Idazkaritza Birtuala
- Erregistratu eta lortu unibertsitateko identifikazio zenbakia (NIUa) eta pasahitza.
- Egin klik “Ez dut erabiltzailerik; erregistratu egin nahi dut” dioen botoian.
- Bete eskatzen dizkizuten datuak eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
- Egiaztatu datuak ondo daudela eta onartu pribatutasun politika eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
- Horrela lortuko duzu NIUa. Sartu zure NIUa “Erabiltzailea” jartzen duen eremuan eta sortu pasahitz bat.
- Egiaztatu datu guztiak zuzenak direla eta egin klik “Amaitu” dioen tokian.
- Zorionak, baduzu NIUa eta pasahitza. Eskaera egiteko moduan zaude.
Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera
- Egin eskaera linean
- Sartu Idazkaritza Birtualean
- Sartu zure NIUa eta pasahitza
- Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den: Gradua
- Aukeratu “Graduan izena ematea”
- Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun.
- Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak.
*Garrantzitsua: atal bakoitzean eskatzen ditugun dokumentuak fitxategi bakarrean sartu behar dira.
**Garrantzitsua: Derrigorrezkoa da aldez aurretik zure dispositiboan deskargatutako eta betetako “Hizkuntza ibilbidea. Trayectoria de idiomas” dokumentua, eta bertan aipatutako merezimenduen egiaztagiriak atxikitzea.
-
- Bete datu estatistikoak.
- Berretsi eskaera.
- Beste sarrera eskaera bat egin nahi baduzu beste ikasketa batzuetarako, aukeratu “Bai” (2 ikasketa aukeratu ditzakezu zure lehentasunen hurrenkeran.
Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi aurrematrikularako liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera.
DESKARGATU IMPRIMAKIAK
- Aurrematrikula egiteko jarraibideak
- Hizkuntza ibilbidea. Trayectoria de idiomas
- Informazio Ekonomikoa Gradua 2025-2026
- Informazio Ekonomikoa Gradu Bikoitza 2025-2026
Matrikula eta eskola-aseguruaren informazio ekonomikoa (2025-2026ko ikasturtea)
2025-2026 ikasturteko kredituaren kostua, batez beste, 95€-ekoa da (matrikula berria eta gainditu gabekoena). Hortaz, lehenengo ikasturteko zenbatekoa, guztira, 5.700 €-koa izango da (60 kreditu ECTS).
Zenbateko osoa bi kontzeptutan banatzen da:
- Irakaskuntza
- Irakaskuntza-epeak
Bi gastuak ikasleak “Orden de Domiciliación de Adeudo Directo SEPA” inprimakian zordunduko dira. Dokumentu hori behar bezala beteta eta kontuaren titularraren jatorrizko sinadurarekin entregatu beharko da. Bestela, zure izen-ematea ofizioz baliogabetu daiteke.
Erreserba egin baduzu, dagokion zenbatekoa kenduko zaio ekarpena jasotzeari.
Ikasleak zordunketa zuzeneko datuak aldatu nahi baditu, Ikastetxeko Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio.
Eskola-asegurua derrigorrezkoa da ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasle guztientzat (espainiarrentzat eta legez Espainian bizi diren atzerritarrentzat), honako hauentzat izan ezik:
- Aurtengo urriaren 1erako 28 urte beteak izango dituztenentzat.
- Beste ikastegi batean ordaintzen dutenentzat (hala bada, horren egiaztagiria erakutsibehar dute).
- Gizarte Segurantzan langile titular gisa kotizatzen duten ikasleentzat.
Eskola-aseguruaren urteko kuota (1,12 euro) ezinbestean ordaindu beharreko tasa da, eta ikasturteko matrikula formalizatutakoan, ikasturte bakoitzaren hasieran helbideratzen den ordainketan dago sartuta.
“MATRIKULAREN” zenbatekoan uko egitearen ondorio ekonomikoak
Begoñako Andra Maria Irakasleen Unibertsitate Eskolako idazkaritzan aurrez aurre matrikula egin ondoren, ikasleak matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko du (640 €).
Zenbateko hori ez da itzuliko ikasle berriak matrikula formalizatu ondoren baliogabetzen badu.
“HILEKO ORDAINKETEN” zenbatekoan uko egitearen ondorio ekonomikoak
Lehenengo seihilekoko ikasgaiak: (*)
- Matrikula ezeztatzeko eskaera urriaren 6a baino lehenago aurkezten bada, ez da ordaindu beharko ezeztatutako ikasgaiei dagokien hilekorik.
- Eskaera urriaren 6a eta azaroaren 4a bitartean aurkeztuko balitz (biak barne), dagokien hilekoen % 50 ordaindu beharko dute.
- Data horren ostean egindako eskaeren kasuan ez da dirurik itzuliko.
Bigarren seihilekoko ikasgaiak: (*)
- Matrikula ezeztatzeko eskaera martxoaren 6a baino lehen aurkezten bada, ez da ordaindu beharko ezeztatutako ikasgaiei dagokien hilekorik.
- Eskaera martxoaren 6a eta apirilaren 5a bitartean aurkeztuko balitz (biak barne), dagokien hilekoen % 50 ordaindu beharko dute.
- Data horren ostean egindako eskaeren kasuan ez da dirurik itzuliko
Matrikula ezeztatzeko eskaria aurkezten duen ikasleak ez du ordaindu beharko dagokion zenbatekoa (aurreko informazioaren arabera), eskaria aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera. Matrikula ezeztatzeak edo baja emateak ondorioa izan dezan, ikasleak idatziz eta modu frogagarrian jakinarazi beharko dio idazkaritzari.
(*) Data hauek eguneratu egingo dira.