Back

En la Escuela de Magisterio Begoñako Andra Mari – BAM no queremos que te quedes con ninguna duda. En este apartado de preguntas frecuentes intentaremos dar respuesta a todas aquellas cuestiones relevantes sobre Admisión y Movilidad.

Ohiko galderak (FAQ)

Noiz eskatu ahal izango dut plaza?

Sartu AURREMATRIKULA ON LINE atalean eta EPEAK atalaren barruan aurkituko dituzu indarrean dauden 3 deialdien datak.

Zer agiri behar ditut aldez aurretik izena emateko?

Sartu AURREMATRIKULA ON-LINE atalean eta PRESTATU DOKUMENTAZIOA atalaren barruan zure aurrematrikula egiteko beharrezko dokumentazioa aurkituko duzu.

Zer gertatzen da selektibitatearekin, probak egin baino lehen onartu banaute?

Behin betiko onarpena lortzeko, selektibitatea gainditu beharko duzu bi deialdietako batean.

Zer hizkuntza-maila behar dut onartua izateko?

Curriculumeko hizkuntzetan komunikazio-gaitasun maila ona behar duzu, eta gradua amaitzean legediak ezartzen dituen mailak lortzeko konpromisoa hartu behar duzu. Maila horiek C1 dira euskaraz eta gaztelaniaz, eta atzerriko hizkuntzako aipamena aukeratzen duten ikasleentzat, ingelesez ere bai.

Hori dela eta, BAMen sartzeko erreferentzia-maila B2 da euskaraz eta gaztelaniaz, bai eta ingelesez ere Atzerriko Hizkuntzako (Lehen Hezkuntza) eta Hizkuntzen Sarrera Goiztiarreko (Haur Hezkuntza) aipamena aukeratzen duten ikasleentzat. Eskolan plaza bat eskatzean, maila horiek egiaztatu ezin badituzu, elkarrizketa linguistiko bat egin beharko duzu, ikasketak egiteko behar den maila duzun erakusteko.

Ingelesa ikasteko hizkuntza izango da ikasgai batzuetan; horregatik, ikasle guztiek B1 inguruko maila izan behar dute, irakasgaiak hizkuntza horretan arrakastaz ikasteko.

Gradua amaitzean, euskarako C1 titulua lortuko dut?

Hizkuntza-titulazioak hizkuntza-zentro ofizialek bakarrik eman ditzakete. Hala ere, behin gradua amaituta, C1 mailaren baliokidea den euskarazko hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak egiaztatzetik salbuesteko aukera izango duzu euskaraz egindako kredituen arabera (apirilaren 16ko EHAA). Euskarazko kreditu kopuru hori aldatu egiten da graduaren eta aipamenaren arabera, Gradu Amaierako Lanaren hizkuntzaren arabera eta mugikortasun programaren batean parte hartu baduzu.

BAMeko ikasle gehienek, ikasketak amaitzean, ziurtagiri hori lortzen badute ere (funtzio publikorako bakarrik aitortua), Eskolatik hizkuntza-ziurtagiri ofizial bat lortzea gomendatzen dugu, edozein ikastetxetarako baliagarria dena. Ildo horretan, Eskolak C1 titulua lortzen laguntzen die ikasleei, eta urtero, Labayru Fundazioaren laguntzarekin, prestakuntza-ikastaroak antolatzen ditu.

Zenbat plaza eskaintzen dira aipamen bidez?

35 plaza eskaintzen dira graduko aipamen bakoitzerako.

Zein da ikasturtearen kostua?

Ikasketen urteko kostua kalkulatzeko, matrikulatutako kreditu guztiak hartuko dira kontuan (matrikula berria eta gainditu gabekoena).

Matrikula bi kontzeptuk osatzen dute:

  • Ekarpena: Graduko ikasleek, unibertsitate honetan borondatez sartzen direlarik, ekarpen huts, soil eta ezeztaezina egiten diete gure helburuei eta egiten ari diren ikasketen matrikula-eskubideak ordaintzen dituzte. Ekarpenari dagokion zenbatekoa ordainketa bakar baten bidez igorriko da kobratzera, matrikula egindakoan eta ikasturteko kostuaren %20ri dagokio.
  • Matrikularen zenbatekoa: Ikasketen matrikulari dagokion zenbatekoa 8 hiletan ordainduko da, urritik maiatzera.

Sar zaitez web orriko INFORMAZIO EKONOMIKOA atalera, eta Gradu eta Gradu Bikoitzaren Informazio Ekonomikoko dokumentuak deskargatu ahal izango dituzu indarrean dagoen ikasturterako.

Beste gradu batetik banator, ikasgai guztiak egin beharko ditut?

Lehenago egin dituzun ikasketak zein diren kontuan hartuta, baliteke ECTSren bat aitortzea aurreko prestakuntzagatik. Horretarako, izena aldez aurretik ematen duzunean, zeure ikasketen espediente akademikoa aurkeztu beharko duzu, aitortza hori izapidetu dadin.

Ez dakit denari aurre egin ahal izango diodan, badut ikasgai batzuetan bakarrik matrikulatzerik?

Ikasturte osoa gainditu ezin izango duzula justifikatzen baduzu, ikastaldi mugatuko ikasle moduan matrikulatzeko eskatu ahal izango duzu. Gehienez, 30 ECTS (5 irakasgai, gutxi gorabehera).

Noiz joan naiteke atzerriko unibertsitate batera ikastera?

Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako Graduetako 3. mailan.

Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan, egonaldiak seihileko batekoak zein ikasturte osokoak izan daitezke. Haur Hezkuntzeko ikasleen kasuan, berriz, egonaldiak seihileko batekoak izango dira.

Noiz eskatu dezaket MUGIKORTASUN beka bat?

Eskaerak Lehen Hezkuntza eta Haur  Hezkuntzako Graduetako 2.mailako azaroan/abenduan egin behar dira.

Zenbat kreditu izan behar ditut gaindituta eskaera egiteko?

Eskaerak egiteko momentuan, hau da, mugikortasun programan parte hartu baino arinagoko urtean, LH eta HHko Graduetako ikasleek Graduko 1. mailako ikasgai guztiak (60 ECTS) izan beharko dituzte gaindituta. Honez gain, atzerriko unibertsitatera  joan orduko, hautatutako ikasleek  gutxienez 114 ECTS izan beharko dituzte gaindituta Graduko lehenengo bi  ikasturteen artean.

Nork hautatzen ditu mugikortasun programetan parte hartuko duten ikasleak?

Ikasleen hautaketa BAMeko nazioarteko mugikortasun programen batzordeak egiten du. Batzorde hau otsailaren amaieran elkartzen da plazen esleipena egiteko. Nazioarteko Harremanetako koordinatzaileak  hautatutako ikasleen behin-behineko zerrenda argitaratzen du martxoaren hasieran eta ikasleek 10 egun dituzte plazak onartzeko, uko egiteko edota unibertsitate-aldaketa bat eskatzeko.

Zeintzuk dira plazen esleipenerako kontuan hartzen diren betebeharrak edo baldintzak?

Plazen esleipenerako baldintza hauek hartzen dira kontuan:

  1. Ikaslearen espediente akademikoa (espediente akademikoaren gutxienezko bataz bestekoa 7,00koa da).
  2. Atzerriko hizkuntzaren ezagutza (ingelera-frantsesa-alemaniera-italiera-portugesa)
  3. Ikaslearen motibazio pertsonala eta heldutasuna.

Zein bataz besteko emaitza behar dut nire espediente akademikoan nazioarteko programa baten parte hartzeko?

BAM-en ikaslearen espediente akademikoaren gutxienezko bataz bestekoa 7,00koa da eta UDko hizkuntzako azterketan atera beharreko gutxienezko maila B2 da. Salbuespenezko kasuak banaka aztertuko dira bete gabe gelditzen diren plaza kopuruaren arabera.

Hizkuntza frogetan zein hizkuntza-maila eskatzen da? Azterketa idatziak dira soilik?

Ez, hizkuntza ezberdinetako frogak idatziak eta ahozkoak dira eta Deustuko Unibertsitatean egin behar dira. Nahiz eta mugikortasun programa baten parte hartzeko hizkuntza maila hoberena C1 izan, gutxienez B2 maila ateratzea eskatzen da UDko hizkuntza frogetan

C1 mailako agiria badaukat edozein hizkuntzatan hizkuntzako azterketa egin behar dut deustuko unibertsitatean?

Ez, ez duzu azterketarik egin behar Deustuko Unibertsitatean. C1 mailako hizkuntza agiria aurkeztu behar duzu eskaera egiterakoan.

ERASMUS+ egonaldi bat egin badut 3. mailan, eskatu dezaket beste erasmus beka bat 4. mailan?

Bai, baina Practicum II-a burutzeko soilik.

Lortu dezaket ERASMUS+ beka bat suitzako unibertsitate baten ikasteko?

2013-2014. ikasturtetik Suitza Erasmus+ programatik kanpo dago. Beraz, Suitzako Unibertsitate baten ikasteko aukeratuak diren ikasleek ezin izango dute OAPEE-k zein MECD-ek eskainitako diru-laguntzarik jaso. Halere, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxabank-ek eskaintzen dituzten bekak eskuratu ditzakete. Gainera, Suitzar Gobernuak ere diru-laguntzak ematen ditu Suitzako unibertsitate erakunde baten ikasten dauden ikasle atzerritarrei.

Zenbat beka eskatu ditzaket eta zenbateko diru-laguntza lortu dezaket erasmus programan parte hartzeko hautatua banaiz?

2014-2015 ikasturtetik aurrera, ERASMUS+ programan parte hartzeko aukeratuak izan diren ikasleek honako hauek jaso ditzakete:

  • OAPEE (Erasmus +) edo MECD (erasmus.es) erakundeek eskainitako diru-laguntza.
  • Aurrekoarekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxabank-ek eskainitako mobilidadeko bekak.

Non ordaindu behar dut nire ikasgaien matrikula? BAMen ala atzerriko unibertsitatean?

Matrikula BAM-en ordaindu behar duzu, atzerriko unibertsitatean ez duzu inoiz matrikularik ez kuotarik ordaindu beharko.

Seihileko baten nazioarteko programa baten parte hartzen badut, luzatu dezaket nire egonaldia eta ikasturte osoa atzerriko unibertsitatean egin?

Bakarrik Lehen Hezkuntzako Graduko ikaslea bazara luzatu dezakezu zure egonaldia eta ikasturte osoa atzerriko unibertsitate baten egin. Horretarako, atzerrian zaudela, azaroaren bukaera baino lehen zure egonaldia luzatzeko eskaera formal bat helarazi beharko diozu  zure koordinatzaile akademikoari. Honek zure espediente akademikoa errebisatu ostean baimena ematen badizu eta  atzerriko unibertsitatea ere ados badago, zure egonaldia luzatu dezakezu.

IGEI titulua eskuratzeko behar diren ikasgaiak egin ahal ditut?

Ez. IGEI titulua lortzeko ikasgaiak presentzialak dira, hori dela eta BAMeko Erlijioko Zientzietako irakasleek ez dute kanpoan dagoen ikaslerik tutorizatuko. Hala ere, atzerrian egon ondoren, IGEI titulua beste erakunde batzuetan lortzeko informazioa eskainiko die ikasleei BAMek.

BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.