2021ko ate irekien jardunaldia
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Ate Irekien Jardunaldia Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza arloko irtenbide profesionala aukeratu nahi dutenentzako antolatzen dugu.
Bertan, gure graduak ezagutzera ematen ditugu: Haur Hezkuntzako gradua, 0-6 urteko etapan lan egiteko; Lehen Hezkuntzako Gradua, 6-12 urteko etapan lan egiteko; eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitza, bi etapetan lan egiteko.
BAM Irakasle Eskolako Ate Irekien Jardunaldia apirilaren 20an izango da online formatuan, 17:30ean.
Izena emateko azken eguna apirilaren 16a.