Aurkezpena
Modalitatea | Presentziala | Hizkuntzak | Batez ere euskaraz; zenbait irakasgai gaztelaniaz eta ingelesez |
---|---|---|---|
Iraupena | 4 ikasturte – 240 ECTS | Ordutegia | 8:45etik 14:35era (aipamen guztiak) 15:00etatik 18:30era (Heziketa Fisikoa arratsaldeko taldean) |
Plazak | 60 | Aipamenak |
|
Sarrera probak | Sarrera profilaren araberako alderdiak baloratuko dira, hala nola espediente akademikoa, hezkuntzarekiko interesa eta hizkuntza gaitasuna. |
Tituluaren helburua
Haur Hezkuntzako Graduaren helburu orokorra zera da: zero eta sei urte bitarteko eskola-aldian irakaskuntza-ikaskuntza-egoerak ulertzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta esku hartzeko behar diren gaitasunak dituzten hezkuntzako profesionalak prestatzea.
Hizkuntzak
BAMn sartzeko erreferentziazko hizkuntza maila B2 da euskara eta gaztelania, eta B1 ingurukoa ingelesa. Atzerriko Hizkuntzaren aipamena osatzeko, ingeles B2 maila behar da. Maila hauetarako akreditaziorik ez dagoenean, hizkuntza-proba bat egingo da onartu aurretik.
Una vez terminado el grado podrás obtener el reconocimiento del perfil lingüístico C1 de euskera.
Mugikortasuna
Ikasleek aukera dute beren ikasketak partzialki hainbat unibertsitate nazional eta nazioartekotan egiteko, proiekzio akademiko handiko zentroekin sinatutako lankidetza-hitzarmen ugariren bidez.
Egonaldien helburu nagusiak honako hauek dira:
- Atzerriko hizkuntza hobetzea.
- Garapen profesionalerako ikuspegi zabalagoa eskuratzea.
- Komunikazio pertsonala eta kultura artekoa hobetzea.
Aipamenak
Hirugarren urtetik aurrera aipamenak egin ahal izango dituzu.
Heziketa fisikoa
Kirol-jarduera fisikoaren didaktikako espezializazioa. Prestakuntza honen bidez, irakasleak jarduera fisikoaren arloko proiektuak proposatzeko gai izatea lortu nahi da, ohitura osasuntsuak, egonkorrak eta denboran irauten dutenak bultzatzeko.
Atzerriko hizkuntza: inglés
Atzerriko bigarren edo hirugarren hizkuntzaren didaktikaren arloko espezializazioa.
Entzumena eta mintzaria
Komunikazioan, mintzairan eta entzumenean zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko espezializazioa.
Musika hezkuntza
Musikaren didaktikako espezializazioa. Aipamen honen bidez musika ikasleen garapen integralean barneratzeko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak garatuko dira.
Zientzia, kultura eta teknologia
Aipamen honen bidez zientzien ikas-irakaskuntzan sakonduko da, bai eta euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan eta transmisioan, eta gaitasun digitalaren arloan.
Kreditu aitorpena
Titulazioaren ikasketa-emaitza
Ikasketa Emaitza Zeharkakoak
- RAT.1: Autokonozimendua, etika, gizarte eta ingurumeneko erantzukizuna, eta transzendentziarako irekitasuna
- RAT.2: Talde-lana eta lidergoa
- RAT.3: Ekintzailetza, berrikuntza eta sormena
- RAT.4: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ingurune anizkulturaletan
- RAT.5: Sakoneko, autonomoko eta kritikoko ikaskuntza
- RAT.6: Gaitasun digitala
Titulazioaren Ikasketa Emaitza Espezifikoak
RAE.1. Konpetentzien garapena diseinatu eta planifikatzea, ikastetxeko curriculum-proiektu baten baitan, esperientziazko ikaskuntza-egoeren bidez, gelan komunikazio, fisiko, kognitibo, afektibo-emozional eta sozialeko garapena eta ikasleen ongizatea sustatzeko, testuinguruaren eta ikastetxearen identitatearen koherentziari jarraiki, eta 0-3 urte eta 3-6 urte aldien berezitasunak kontuan hartuta.
RAE.2. Kritika eraikitzailea egitea, froga zientifikoetan oinarrituta, ikastetxeko curriculum-proiektuari eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei buruz, konpetentzien eskuratze-mailari, baita Haur Hezkuntzako gelan aplikatutako programazioei eta estrategi didaktikoei ere, eta emaitzetatik eratorritako hobekuntzak barne hartzea.
RAE.3. Norberaren garapen pertsonala, profesionala, hezitzailea eta publikoa planifikatu eta ebaluatzea (erantzukizun pertsonala, justizia soziala, iraunkortasuna, aniztasun sozio-kulturala, osasuna eta ongizatea, etab.), irakaskuntza-jarduera hobetu eta egokituz aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialei, eta prestakuntza eta ikerketa proiektuetan parte hartuz.
RAE.4. Gaitasun interpersonalak garatzea, familia, gizartea eta eskola arteko lankidetza-sareak ezartzeko, eta ikaskuntzarako ingurune seguruak garatzeko, ikastetxeko baliabideak optimizatzeko eta gizarte-eraldaketa sustatzeko.
RAE.5. Komunikazio eraginkorrerako gaitasunak garatzea eta erakustea, ahozko zein idatzizko komunikazioari dagokionez, irakaskuntzako hizkuntzetan, testuinguru profesional desberdinetara eta hezkuntza-komunitateko parte-hartzaile guztiekin elkarreraginetara egokituz.
RAE.6. Teknologia modu etiko, kritiko, seguru eta arduratsuan erabiltzea, Haur Hezkuntzako ikasleei baliabide didaktiko gisa, baita komunikaziorako eta informazioaren tratamendurako ere.
RAE.7. Ongizate-inguruneak ezartzea, bizi-ohitura osasungarriak eta zaintza sustatzeko (atsedenaldia, elikadura, jarduera fisikoa, higienea eta segurtasuna) ikasleen artean.
KREDITUAK
1 | 2 | 3 | 4 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Oinarrizko Prestakuntza | 36 | 24 | ||||
Derrigorrezkoa | 24 | 24 | 42 | 12 | ||
Aukerazkoa | 18 | 12 | ||||
Praktikak | 12 | 30 | ||||
Gradu Amaierako Lana | 6 | |||||
GUZTIRA | 60 | 60 | 60 | 60 | 240 |
LEHENENGO MAILA
Ikasgaiak
LEHEN SEIHILEKOA
Hezkuntza paradigmak: hezkuntzaren teoria garaikideak | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Didaktika Orokorra | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Garapenaren eta hezkuntzaren psikologia I | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Komunikazio-trebetasunak I | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Gizartea, familia eta eskola | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
BIGARREN SEIHILEKOA
Garapenaren eta hezkuntzaren psikologia II | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Matematika eta bere didaktika I | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Hezkuntza-aniztasuna eta -inklusioa | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Komunikazio-trebetasunak II | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Musika-hezkuntza eskolan | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
BIGARREN MAILA
Ikasgaiak
LEHEN SEIHILEKOA
Ikastetxeen antolamendua | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Tradizio soziokulturalak eta erlijioen arteko elkarrizketa FHV1 | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Jarduera fisikoa eskolan | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Gizarte-zientzien didaktika I | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Curriculumaren trataera integrala testuinguru eleanitzetan | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
BIGARREN SEIHILEKOA
Ikerketa hezkuntzan | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Tutorea eta aniztasunari erantzutea | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Matematika eta bere didaktika II | 6 | Oinarrizko Prestakuntza |
Praktikum I - Lehen Hezkuntza | 12 | Praktikak |
HIRUGARREN MAILA
Ikasgaiak
LEHEN SEIHILEKOA
Zientzia esperimentalen didaktika I | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika I | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Matematika eta bere didaktika III | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
1 aipameneko ikasgaia | 6 | Aukerakoa |
2 aipameneko ikasgaia | 6 | Aukerazkoa |
BIGARREN SEIHILEKOA
Zientzia esperimentalen didaktika II | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Gizarte-zientzien didaktika II | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika II | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Etika eta deontologia profesionala GFB2 | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Arte plastikoen, ikusizkoen eta ikusentzunezkoen didaktika | 6 | Aukerazkoa |
LAUGARREN MAILA
Ikasgaiak
LEHEN SEIHILEKOA
Praktikum II - Lehen Hezkuntza | 12 | Praktikak |
Praktikum II Aipamena | 18 | Praktikak |
BIGARREN SEIHILEKOA
Gradu Bukaerako Lana | 6 | Derrigorrezko Prestakuntza |
Jarduera profesional eraldatzailerako konpetentzia | 6 | Aukerakoa |
3 aipameneko ikasgaia | 6 | Aukerakoa |
4 aipameneko ikasgaia | 6 | Aukerakoa |
5 aipameneko ikasgaia | 6 | Aukerakoa |
AUKERAKOAK
Aipameneko aukerako ikasgaiak
Heziketa fisikoa
- Gorputz-hezkuntzaren didaktika
- Jolasa eta kirola
- Gorputz-adierazpena eta komunikazioa
- Jarduera fisikoa eta osasuna
- Gaitasun motorra
Atzerriko hizkuntza
- Atzerriko hizkuntzaren didaktika I: ingelesa
- Ingelesa Lehen Hezkuntzako irakasleentzat II
- Ingelesa Lehen Hezkuntzako irakasleentzat II
o Atzerriko hizkuntzaren didaktika II: ingelesa - Baliabide didaktikoen erabilera sortzailea Lehen Hezkuntzako gelan
- Recursos Didácticos en el aula de primaria
Musika hezkuntza
- Musika-adierazpenaren garapena eta bere didaktika
- Erritmoa, mugimendua eta dantza
- Musika-tresnen prestakuntza eta musika-entzunaldiak
- Ahots-hezkuntza eta kantua
- Musika-taldeak
Zientzia, kultura eta teknologia
- Errealitatearen diziplinarteko ikuspegia
- Euskararen eta euskal kulturaren transmisioa
- Berrikuntza ikasgelan
- Pentsamendu konputazionala eta hezkuntza digitala
- Metodo zientifikoa Lehen Hezkuntzako gelan
Entzumena eta mintzaira
- Curriculuma eta aniztasuna
- Entzumen eta mintzairan esku hartzeko estrategia orokorrak
- Entzuteko desgaitasunak dituzten pertsonekin esku hartzeko berariazko
estrategiak - Entzumen eta mintzairan esku hartzeko metodoak
- Entzumena eta mintzaira ebaluatzeko ereduak eta proposamen
orokorrak
Praktikak ezinbesteko prozesua dira irakaskuntzaren lanbidean murgiltzeko, eta ikaslearen prestakuntza praktikoa sendotu eta indartzeko, kalitatezko prestakuntza bat lortzeko asmoz.
Praktiketako ikastetxeak
BAMeko ikasleek EAEko hezkuntza sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzte euren praktikak, praktiketako prestakuntza zentro gisa onartuta dauden ikastetxeetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenari esker. Horrez gain, BAMek europar herrialdeetako ikastetxeetan praktikak egiteko akordioak ere sinatu ditu.
Praktiketako programa
Ikasgaia: Practicum I
Ikasturtea eta seihilekoa: | 2. ikasturtea, 2. seihilekoa |
Kredituak: | 12 |
Praktiken aldia: | 5 aste |
Ikasgaia: Practicum II – Lehen Hezkuntza
Ikasturtea eta seihilekoa: | 4. ikasturtea, 1. seihilekoa |
Kredituak: | 12 |
Ikasgaia: Practicum II – Aipamena
Ikasturtea eta seihilekoa: | 4. ikasturtea, 1. seihilekoa |
Kredituak: | 18 |
Praktiketako mintegiak
Ikasleek praktiketako mintegietan parte hartuko dute. Mintegi horietan, unibertsitateko irakasle tutoreak praktiketako ikasleari lagunduko dio ikastetxearen eta ikasgelaren errealitateari buruzko gogoeta egiten, bakarka zein taldean
Irakasle tutorea
Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.
Praktiketako memoria
Praktiketako ikasleak ikastetxearen eta gelaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko datuak aukeratu eta aztertuko ditu, eta gelako esku-hartzea planifikatu eta gelaratuko du. Egindakoaren inguruko hausnarketak idatziko ditu praktikaldiari buruzko txostena osotuz.
Aurkezpena
Graduko ikasketen amaieran Gradu Bukaerako Lana egin beharko da. Lan hori ikasketa planen azken aldian egingo da eta titulazioan hartutako prestakuntzarekin bat datozen ezagutza, trebetasun eta jarrerei lotutako gai bat sakontzera bideratu beharko da, oinarrizko prestakuntzaren esparruan, arloetako didaktiketan edo aipamen jakin batean.
Gradu Bukaerako lana proiektu, txosten edo azterlan originala da eta idatzizko formatuan entregatu beharko du ikasleak. Horrez gainera, lanaren ahozko defentsa egin beharko du epaimahai baten aurrean.
Modalitatea
Gradu Bukaerako Lanaren gaia graduan zehar egindako ikasketekin lotuta egongo da, eta graduan zehar landutako ezagutzetan sakontzeko eta ikertzeko aukera emango dio ikasleari. Gaia edozein izanda ere, lan mota desberdinak egin daitezke: lan bibliografikoak, azterlan monografikoak edo konparatiboak; ikerlanak; material didaktikoen diseinu eta ekoizpen lanak.
Elaborazioa
Lan honetan ikasle bakoitzak lan autonomoa egingo du tutore baten gidaritzapean.
Tutorizazioa eta jarraipena
Gradu Bukaerako lana tutore baten laguntzarekin egiten da. Tutoreak ikasketa-prozesua gidatu, orientatu eta dinamizatu egingo du, baina ikaslearen lan pertsonala izango da nagusi Gradu Bukaerako Lanean.
Ebaluazioa
Elementu hauek ebaluatuko dira:
- Gradu Bukaerako Lanaren txostena
- Gradu Bukaerako Lanaren elaborazio prozesua
- Gradu Bukaerako Lanaren aurkezpena eta defentsa epaimahaiaren aurrean
Nazioarteko programak
BAMek lankidetza-hitzarmenak ditu (ErasmusPlus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBtik kanpoko Atzerriko Praktikak…) hainbat unibertsitate-zentrorekin, eta horiei esker, ikasleek eta irakasleek mugikortasun-programetan parte har dezakete, bai nazio mailan bai nazioarte mailan.
Truke-esperientzia hauen helburu nagusia da ikasleen prestakuntza akademiko-profesionala hurrengo arloetan indartzea:
- Atzerriko hizkuntzaren hobekuntza.
- Ikuspuntu zabalago baten eskuratzea, garapen profesionalari dagokionez, bai akademikoan bai praktikoan.
- Nazioarteko trukearen bidez, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasleen lanerako oinarrizkoak diren gaitasunak garatzea (talde-lana, aniztasunari arreta, bakearen, justizia sozialaren eta elkartasunaren balioen garapena, besteak beste).
- Komunikazio pertsonala eta kulturartekoa hobetzea.
- Nazioarteko unibertsitateekin lankidetza-sareak indartzea.
Nazioarteko mugikortasun programetan parte hartzeko baldintzak
- BAMeko ikaslea izatea eta helmugako unibertsitatean egonaldia hasi aurretik Graduaren lehen bi ikasturteetako gutxienez 114 ECTS gaindituta izatea.
- Europar Batasuneko herritarra izatea.
- Ingeleseko C1 maila eta/edo alemanez edo frantsesez B2 maila ziurtatzea. Bestela, Deustuko Unibertsitateko hizkuntza mailako barne-proba gainditzea (ahozkoa eta idatzizkoa).
- BAMek eskaera onartzea, honako irizpideak kontuan hartuta:
- Eskatutako hizkuntza-maila
- Espediente akademiko ona izatea
- Heldutasuna eta motibazio pertsonala
- Atzerriko unibertsitateak eskaera onartzea.
ECTS kredituak eta aitorpen curricularra
Egonaldia seihileko batekoa edo ikasturte osokoa izan daiteke, eta Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasketa-planaren hirugarren ikasturteko 30 edo 60 ECTS egin beharko dira, aurreikusitako gaitasunak eskuratzea bermatuz.
BAMeko ikasleek atzerriko unibertsitateetan ikasitako irakasgaien curriculum-aitorpena nazioarteko mugikortasun-programen aitortza-araudiaren arabera kudeatuko da.
Harremanetan jarri
Arduradunaren kontaktua
Informazio gehigarria
Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa (Bilboko Campusa)
Testigantza

September 2021 – January 2022

Agosto 2020 – Diciembre 2021

BAM – 4º de Educación Infantil Estancia de curso completo – 2012/2013

BAM – 4º de Educación Infantil Estancia de curso completo – 2012/2013

2011-2012

Lehen Hezkuntzako 3. maila

BAM – 3º de Educación Primaria Estancia de curso completo – 2013/2014

BAM – 3º de Educación Primaria Estancia de medio curso -2013/2014. PH Zurich University of Teacher Education Switzerlan

BAM Lecturer One week stay –March 2013

Estancia de curso completo – 2013/2014



BAM – 3º de Educación Primaria Estancia de medio curso -2012/2013





BAM – 3º de Educación Infantil Estancia de medio curso -2013/2014




2021-2022. Iraila-otsaila

2021-2022. Iraila-otsaila

September 2021 – January 2022
Jarduerak eta prestakuntza osagarria
Unibertsitateko Pastoral Zerbitzuak kristau nortasuna bultzatzen du unibertsitatearen eremuan eta hezkuntzaren eremu profesionalean, irakasle zereginaren zentzu sakona bilatzeko: kristau izatea zelan ulertzen den eskolan eta kristau antropologiaren oinarrizko elementuak, besteak beste.
Unibertsitateko Pastoraleko Elizbarruti-idazkaritzarekin batera lan egiten dugu. Gure proiektuak bi ardatz nagusi ditu:
Esku-hartze eremua
Esku-hartze proiektua bi esku-hartze motatan oinarritzen da:
- Elkartasun ariketa ahalbidetu, irakaslearen zereginarekin lotutako proiektuen bidez: esku-hartzea sozio-eskolarako laguntza proiektuetan, Ekuadorren lan-esperientziak, Ipar-Hego Tailerra, garapenerako hezkuntza esperientziak ezagutu eta edukitzea, herri hezkuntza ezagutu eta bizitzea, parte hartzea. Kidenda kanpainak eta bidezko merkataritzara hurbiltzea, besteak beste.
- Gaur egun eskolan kristau izateak esan nahi duenaren inguruan hausnartzeko, ospatzeko eta barneratzeko guneak sustatu: hausnarketa mintegiak, hitzaldiak edo esperientziak partekatzeko hitzaldiak, zine forumak, otoitz eta ospakizun guneak.
Harremanerako
Proposatutako ekintzak antolatzen lagundu edo besteren bat proposatu gura
izanez gero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanean gurekin email honen
bidez: irakasleplus@bam.eus
Parte hartu
Haur Hezkuntzako Gradu ikasketek Haur Hezkuntzako irakasle gisa aritzeko gaitasuna ematen dute, bai eskola publikoetan, bai itunpeko eta ikastetxe pribatuetan.
Haur Hezkuntzako irakasleak, lankidetzan eta talde-lanean oinarrituta, honako hau egiteko gai izango da:
Gaien eta moduluen programazioa egitea, baita ikasleen ikaskuntza-prozesua ebaluatzea ere.
Ikasleen hezkuntza-orientazio integrala egitea, zerbitzu eta sail espezializatuekin lankidetzan.
Emandako irakaskuntza-, kudeaketa- eta zuzendaritza-jarduerak koordinatzea.
Irakaskuntza-prozesuen etengabeko hobekuntzarako ikertzea eta berritzea.