Hemen aipatzen diren izapideetako edozein egin aurretik, begiratu hemen prozedura akademikoak eta administraritzakoak egiteko egutegia.
Kudeaketa mota
Zure matrikularekin lotutako edozein eskabide egiteko (matrikula aldaketa, matrikula ezeztatzea, talde aldaketa, e.a.) agiri hau behar bezala bete beharko duzu eta idazkaritzara eraman zinatuta. Begiratu prozedura akademikoetarako epeak.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Eskatu ahal dituzun ziurtagiriak:
- Ikasketa-agiri Pertsonala
- Matrikula-ziurtagiria
- Besteak
Ziurtagiriak eskatzeko, inprimaki hau bete (inprimakia deskargatu) eta Idazkaritzara bidali beharko duzu, beharrezkoak diren dokumentuekin batera. Inprimakian bertan aurkituko dituzu eskaera egiteko argibide guztiak.
Eskaera osoa jaso eta 5 laneguneko epean eskuratu ahal izango dira ziurtagiriak. Posta bidezko bidalketa eskatzen bada, posta bidezko bidalketa berandutzen den egunak gehituko zaizkio.
Ziurtagiria eskatu eta hurrengo hiru hilabeteetan jaso beharko da. Epe horretan jasotzen ez bada, berriro eskatu eta dagozkion tasak ordaindu beharko dira.
Ziurtagiria beste persona batek jasotzea nahi baduzu, ziurtagiriaren jabeak sinatutako (baimena) ekarri edo bidali beharko ditu Idazkaritzara, bertan adierazten diren dokumentuekin batera.
Ziurtagiria postaz bidaltzea ere eskatu daiteke. Horretarako, ziurtagiria postaz bidaltzeko eskaera orria, ziurtagiriaren jabeak behar bezala beteta bidali beharko ditu Idazkaritzara, adierazten diren dokumentuekin batera.
Gradu bikoitzeko ikasleek ziurtagiria emateko bi eskaera egin beharko dituzte, bat ikasitako gradu bakoitzeko.
Ziurtagiri Akademiko Pertsonalaren kopia konpultsatu bat behar izanez gero, jakinarazten dizugu BAM ez dela unibertsitate publikoa eta langileen artean ez dagoela funtzionario publikorik. Hori dela eta, ez dugu kopia konpultsaturik ematen.
Kopia konpultsatu bat emateko hau egin dezakezu:
- Notaritza batera joan.
- Kopia sinple bat eta jatorrizkoa aurkeztea (erkatzeko) dokumentuaren hartzailea izango den eta egiaztatu behar duen erakundean.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Ikasketak aldatu eta beste unibertsitate batean matrikulatu nahi dut
Begoñako Andra Mari irakasleen unibertsitate eskolan graduko ikasketa ofizialak hasi badituzu eta amaitu ez badituzu, eta ziklo bereko ikasketa ofizialak Espainiako beste unibertsitate batean matrikulatu nahi badituzu, BAMen espedientea lekualdatzeko eskatu behar duzu.
BAMen ikasketak utzi eta ziklo bereko beste ikasketa ofizial batzuk beste unibertsitate batean matrikulatu nahi dituenarentzat ezinbestekoa da Ziurtagiri Akademiko Ofiziala edo espedientea lekualdatzeko eskaeraren egiaztagiria aurkeztea.
Lekualdaketa horren bidez, uzten den ikasketaren ziurtapen-erantzukizuna beste unibertsitate bati eskualdatzen zaio, lortutako kredituak transferentzia moduan sartu behar baitira ikasketa berriko dokumentu ofizialetan.
Ziurtagiri akademiko ofiziala BAMetik beste unibertsitate batera bidaltzen da.
Beste unibertsitate batean ikasketak aldi berean egin nahi ditut
Begoñako Andra Mari irakasleen unibertsitate eskolan graduko ikasketa ofizialetan matrikulatuta bazaude eta ziklo bereko ikasketak Espainiako beste unibertsitate batean aldi berean egin nahi badituzu, BAMen espedientea lekualdatzeko eskatu behar duzu, ikasketak aldi berean egiteko dela zehaztuz.
Espedientea lekualdatzeko eskabidearen frogagiri hori aurkeztea ezinbestekoa da BAM unibertsitatean ikasketa ofizialetan matrikulatuta jarraitzen duenarentzat eta ziklo bereko ikasketa ofizialak aldi berean beste unibertsitate batean matrikulatu nahi dituenarentzat.
Kasu horretan, ez da ziurtapen-erantzukizunik eskualdatzen, eta ez da transferentziarik egiten, BAMen ikasketak hasi baitituzu baina ez baitituzu amaitu; izan ere, haiekin aurrera jarraitzen baituzu.
Ziurtagiri akademiko pertsonala egin eta bidaltzen da, BAMetik beste unibertsitate batera ikasketak aldi berean egiteko.
Salbuespena da ziklo bereko bi unibertsitate-espediente ofizial aktibo daudela.
Eskaera
Espedientea Espainiako beste unibertsitate batera lekualdatzea eskatzeko, ezinbestekoa da Onarpen Gutuna lortzea, beste unibertsitatean ikasketak aldi berean egin ahal izateko.
Eskabide-orria bete, sinatu eta aurkeztu beharko duzu, dagozkion tasak ordaindu izanaren frogagiriarekin eta eskatutako dokumentazioarekin batera (inprimaki horren atzealdean dago zehaztuta).
Posta arruntez, posta elektronikoz edo aurrez aurre eska dezakezu BAMeko Idazkaritzan.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Oinarrizko Prestakuntzako kredituak aitortzea, aurretik Graduko ikasketa ofizialak egin badituzu:
Gizarte eta Zuzenbide Zientzietako graduetan, oinarrizko formakuntzari dagozkion ikasgaiak automatikoki aitortuko dira, gehienez 36 ECTS.
Indarrean dagoen legeriaren arabera, Oinarrizko Prestakuntzako kredituak nahitaez aitortu behar badira, BAM Unibertsitate Eskolak aitorpenen aurretiazko txostena prestatuko du.
Txosten horretan, datorren ikasturterako matrikularen baldintzak zehaztuko dira.
Aitorpenak matrikula egin ondoren gauzatuko dira.
IRAKASGAIAK AITORTZEA
Matrikula egin ondoren, irakasgaiak aitortzea eskatu ahal izango duzu, egoera hauetakoren bat aintzat hartuta:
- Lehenagoko maila bereko edo goragoko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin badituzu (amaituta eduki edo ez),.
- Lehenagoko maila bereko unibertsitate-ikasketa ez ofizialak egin badituzu (amaituta eduki edo ez).
- Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak egin badituzu (Goi Mailako Heziketa Zikloa) (Graduetan bakarrik).
- Unibertsitatean beste jarduera batzuk egin badituzu (kultur, kirol, ikasleen ordezkaritza edo elkartasun eta lankidetza jarduerak) (Graduetan bakarrik)
- Lan- edo lanbide-esperientzia baduzu.
ESKAERA AUKEZTEKO EPEA ETA TOKIA:
- Sarrera berriko ikasleek: matrikula egiterakoan
- Matrikula berritzen duten ikasleek: Kontsultatu prozedura akademikoak eta administraritzakoak egiteko egutegia.
INPRIMAKI ETA DOKUMENTAZIOA
Deskargatu Kredituak aitortzeko eskaeraren inprimakia. Bertan, informazio guztia eta tramitazioan eskatuko dizuten dokumentazioa aurkituko dituzu.
ZEIN DOKUMENTO AURKEZTU BEHAR DITUT?
Horretarako, eskabide-orria aurkeztu behar duzu Idazkaritza Orokorrean, behar bezala beteta eta agiri hauek erantsita:
- Lehenago egindako unibertsitate-ikasketak (ofizialak eta ez ofizialak) aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
- Ikasketa-espediente pertsonala; fotokopia konpultsatua (edo fotokopia eta jatorrizkoa, alderatu ahal izateko).
- Aitorpenaren jatorri izango den irakasgai bakoitzaren programa (gainditu zenuen ikasturtekoa), eskaini zuen Ikastegiak zigilatuta.
- Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak (Goi Mailako Heziketa Zikloa) aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
- Ikasketa-espediente pertsonala; fotokopia konpultsatua (edo fotokopia eta jatorrizkoa, alderatu ahal izateko).
- Kultur, kirol, ikasleen ordezkaritza, elkartasun eta lankidetza jarduerengatik lortutako kredituak aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
- Jarduera hauetan lortutako kredituen ziurtagiriak
- Lan- edo lanbide-esperientzia aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
- Curriculum vitaea
- Lan-bizitza
- Aintzat hartzekoak diren merezimendu guztien egiaztagiriak.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Behin BAMeko ikasketak gaindituta, lortu duzun gradu akademikoari dagokion titulua eskatu ahal izango duzu.
Ikasleak Deustuko Unibertsitatean egin beharko eskaera.
Sartu Deustuko Unibertsitatearen web-orrian (“Tituluen eta diplomeen eskaera” atalean) eskabide-inprimakia eta honen inguruko informazio guztia aurkitzeko.
Horretarako, ikasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu aldez aurretik:
- Matrikula tasak ordainduta izatea.
- Espedienteko dokumentazioa osorik edukitzea
Lehen matrikulan ikasleak Batxiler edo Heziketa Zikloko titulua eskatu izanaren frogagiria aurkeztu badu, ondoren jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztu beharko ditu (erkatzeko), bere espedienteko dokumentazioa osatuta egon dadin. Bestela, ezin izango du titulua eskatu ikasketak amaitzen dituenean.
Gradu bikoitzeko ikasleek titulu ofiziala emateko bi eskaera egin beharko dituzte, bi titulazio lortuko baitituzte (bat ikasitako gradu bakoitzeko).
DECA ikasketak gainditu eta Irakasle titulu ofiziala emateko eskaera egin ondoren, ikasleak DECA titulua eskatu ahal izango du.
Irakasteko Gaitasunaren Eliz Agiria Espainiako Gotzain-konferentziak luzatzen du. Hala ere, Deustuko Unibertsitatea arduratzen da tramitazioaz, BAM eskolan ikastaroa egin eta osatu dutenen kasuan.
2022ko urtarrilaren 2tik aurrera, pertsona bakoitzak zuzenean egin beharko du izapidea, Espainiako Apezpikuen Batzarraren webgunean eskuragarri egongo den aplikazioaren bidez.
Gaiei dagozkien 24 ECTS kredituak gainditu dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko duzu. Ziurtagiri hori aldez aurretik eskatu beharko duzu Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean.
Interesatuak berak ezinezko balu ezarpenak egitea, ondorengo dokumentua bete beharko da horretarako baimendutako pertsonaren datuekin, baita bien NAN dokumentuaren fotokopia ere.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Dokumentazioa postaz bidaltzeko eskatu nahi baduzu, inprimaki hau bete eta idazkaritzara bidali beharko duzu.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Ordainketarako helbideratzearen aldaketarik jakinarazi behar baduzu, dokumentu hori deskargatu, bete, eta Idazkaritzan entregatu beharko duzu.
Gogoratu ikasleak eta banku-kontu berriaren titularrak sinatu beharko dutela.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA