Beken atal honetan BAMek eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten beka eta laguntza ekonomikoei buruzko informazio guztia aurkituko duzu.
Dirulaguntza motak eta informazioa
EZAUGARRIAK
BAMeko Bekak diruzkoak dira; hau da, irakasgai berrien matrikularen zenbatekoan egiten da deskontua, % 10 eta % 60 bitartekoa, hain zuzen ere; eta matrikularen hileroko ordainketei aplikatzen zaie soil-soilik (ekarpena eta aitorpeneko tasak izan ezik, halakorik egonez gero).
Deskontu horiek matrikula berriko kredituen gainean aplikatuko dira: ez dira diruz lagunduko atzeratutako kredituak.
Laguntza hauek bateragarriak dira beka ofizialekin. Beken zenbateko osoa bien batura izango da, hala badagokio. Dena den, denak batera ezin izango dira matrikulatutako ikasten kostu erreala baino handiagoak izan.
Bekak ikasturte akademiko baterako ematen dira eta berriro eskatu behar dira berritu nahi badira.
BALDINTZA OROKORRA
- Graduko ikastetetan matrikula eginga egotea.
- Aurretik unibertsitateko titulaziorik ez izatea.
- Deialdi ofizialetako beka epe barruan eskatzea (Eusko Jaurlaritza edo Ministerioa).
BALDINTZA AKADEMIKOAK
Graduko 1. Mailako ikasleak:
- Gutxienez 60 kreditutan matrikulatzea.
Goi-mailako ikasleak:
- Aurreko ikasturtean matrikulatutako kredituen %30 baino gehiago ez izatea gainditu barik (gainditu gabeko kredituen kostua ez da izango kontuan deskontuan).
- Gutxienez, 60 kreditu matrikulatzea edo ikasketak amaitzeko falta zaizkion kreditu guztiak matrikulatzea. Barruan sartzen dira aitortuta geratuko diren irakasgaiak.
BALDINTZA EKONOMIKOAK
Familiako errentak ezin izango du gainditu Eusko Jaurlaritzak Beken Deialdi Orokorrean (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) ezarritako errenta eta ondasunen muga.
Familia-/bizikidetza-unitatearen errenta kalkulatzeko, oinarri gisa hartuko dira BAMeko beka-sailak urtero ezarritako irizpideak; irizpide horiek ez dute zertan etorri bat Eusko Jaurlaritzaren deialdi orokorrak jasotzen dituenekin.
Beka Batzordeak ukatu egin ahal izango ditu beka eskaerak, bizikidetza unitateak eta/edo familiak bere gain hartzen dituen gastuen mailatik behera dauden diru-sarrerak justifikatzen baditu.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Beka aurkeztu beharreko dokumentuak urtero zehaztuko dira eskabide inprimakietan.
Beka eskabidea aurkezten denean, BAMeko Beka Zerbitzuari baimena ematen zaio beste erakunde batzuetan familia unitateko kide konputagarrien datuak benetakoak direla egiaztatzeko.
ESKABIDE INPRIMAKIAK
Eskabide-orria www.bam.edu.es web orritik deskargatu eta behar bezala bete behar da. Sartu “dokumentuak deskargatzea” atalean eta inprimatu.
AURKEZTEKO EPEAK
OHIKO DEIALDIA:
- 2024-2025 ikasturtean 2., 3., 4. eta 5. mailako ikasketak egingo dituzten goi-mailako ikasleak:
Epea: Ekainaren 3tik Uztailaren 12ra
- 2024-2025 ikasturtean 1. mailako ikasketak egingo dituzten ikasleak:
- mailako ikasleek BAM Idazkaritzan aurkeztu beharko dute beka-eskaera, matrikula ofizial berria egiteko erreserbatu duten hitzordu bera erabiliz.
EZOHIKO DEIALDIA:
Aipatutako epetik kanpo aurkeztu ahal izango dira eskabideak ondoko kasu hauetan:
- Familia unitateko sostengatzaile nagusiaren heriotza.
- Ikasleen familiaren egoera ekonomikoan arazo larriak sortzen badira arrazoi justifikatuengatik.
AURKEZTEKO MODUAK
Eskabidea behar bezala bete eta eskatutako dokumentazioa Bildu ondoren, honela aurkeztu ahal izango da:
1.ESKOLAKO IDAZKARITZAN AURREZ AURRE
Beka Eskolako Idazkaritzan aurkeztu nahi duten goi-mailako ikasleek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute ekainaren 3tik uztailaren 12ra bitartean.
Aurretiko hitzordua eskatzeko, sartu zure estranetean maiatzaren 20tik aurrera https://estudiantes.deusto.eus/estraneta, eta erreserbatu egutegiko hitzorduetako bat (ekainaren 3tik uztailaren 12ra bitartean).
Horrela, gure instalazioetan pertsonen kontzentrazioa saihesten saiatzen gara.
Ezin izango da bekarik aurkeztu aldez aurretik hitzordua eskatu gabe.
Ikasle sartu berriek beka idazkaritzan aurkeztu beharko dute, matrikula berria egiteko erreserbatu duten egun eta ordu berean. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute.
2.POSTA ZIURTATU BIDEZ BIDALITA
Beka posta ziurtatuaren bidez eskatu ahal izango da.
Eskabidea, eskatutako dokumentazioarekin batera, helbide honetara bidali beharko da:
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola
Beka Zerbitzua
Larrauri Kalea 1A Eraikina
48160 Derio
Bekak aurkezteko epearen barruan postaz bidaltzen badira bakarrik onartuko dira.
Beka Zerbitzua eskatzailearekin harremanetan jarriko da, eskabidea bidaltzeko unean erantsi gabe gera daitekeen dokumentazio guztia eskatzeko.
EBAZPENA ETA EMATEA
Beka Zerbitzuak banan-banan jakinaraziko die ikasleei ebazpenaren berri, posta elektronikoaren bidez
Lehenengo ebazpena, behin-behinekoa, urriko hilekoa kobratu aurretik egingo da. Esleitutako deskontua hileroko ordainketei aplikatuko zaie, urritik maiatzera.
Ebazpena behin betikoa izango da, alegazioak egiteko epea amaitu eta erakunde ofizialen beketako deialdi orokorren ebazpenetako beharrezko egiaztapenak egindakoan.
ALEGAZIOAK
Beka eskaeraren lehenengo ebazpena jakinarazi eta 10 eguneko epean, ikasleak eskaera berraztertzeko eskabide hau aurkez dezake, eskaria justifikatzen duten beste datu batzuk emanez, behar diren egiaztagiriz hornituta.
Jaso diren alegazioen ondorengo ebazpenak ez ditu batzordeak berriro aztertuko.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
BAMeko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza dutenak eta graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak egiten ari direnak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren beka-deialdira aurkeztu daitezke.
Beka horiek laguntza mota hauek eskaintzen dituzte:
a. ONARRIZKO ZENBATEKOA. Horren barruan honako hauek:
- Matrikularen prezio publikoa
- Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa
- Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa
- Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa
b. ZENBATEKO OSAGARRI ALDAKORRA; horren barruan honako hauek:
- Ikaskuntzari laguntzeko prozesuari eta eraldaketa digitalari lotutako zenbateko osagarri aldakorra
- Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra
ESKABIDEEN AURKEZPENA
EPEA: 2024ko uztailaren 18tik irailaren 16ra
ESKAERA: eskaera erabat elektronikoa da eta, egin ahal izateko, ziurtagiri elektroniko baliagarri bat izan behar da derrigorrean. BakQ ateratzea gomendatzen dizuegu. Era elektronikoan identifikatzeko metodo berria da, erabiltzeko oso erraza, eta ematen du administrazioekin era telematikoan harremanak izateko aukera.
Eskabideak Eusko Jaurlaritzaren web-orrian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) agertzen den eskabide telematikoaren ereduan bete beharko dira.
AURKEZTEKO LEKUA: eskabidea erabat elektronikoa da. Ez da joan beharko BAMeko Beka Zerbitzura inolako dokumentaziorik edo frogagiririk aurkeztera.
ZER DIRA
Eusko Jaurlaritzaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren ondorioz, BAMeko ikasleek ere, har ditzakete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero ezartzen dituen hobariak.
Eusko Jaurlaritzak, bere aurrekontuetatik, talde jakin batzuentzat zenbateko bat jartzeko konpromisoa du. Eskubide hori duten ikasleek eskatutako guztizko zenbatekoa aurrekontuetan zehaztutakoa baino handiagoa bada, laguntzaren zenbatekoa proportzioan gutxituko da, laguntza hori jasotzeko eskubidea duten ikasleen kopuruaren arabera.
BALDINTZAK
- Maila orokorreko edo bereziko familia ugarikoa izatea.
- Terrorismoaren biktima edo terrorismoaren biktimen senitartekoa izatea.
- Ikasleak %33 edo gehiagoko ezgaitasuna edo minusbaliotasuna edukitzea edo senitartekoren batek %65ekoa edo gehiagokoa.
- Genero indarkeriaren biktima edo biktimen senitartekoa izatea.
- Asilo eskatzailea, naziarteko babesaren onura duena eta aberrigabea.
ESKAERA
Hobarien eskaria egiteko, honi erantsitako inprimakia bete behar da, egoeraren arabera eskatzen den dokumentazioarekin batera (eskabide orriaren atzealdean dago zehaztuta). Hau eginda, idazkaritzan aurkeztu beharko da eskabide orrian seinalatutako epea barruan.
Hobariaren eskaera urtero egin beharko da.
ZENBATEKOA
Egoera bakoitzari dagokion hobaria ikasketa bakoitzerako ezarritako prezio publikoaren gainean kalkulatuko da, ez ikasketa horrek gure unibertsitatean duen matrikula-prezioaren gainean.
EBAZPENA
BAM Unibertsitate Eskolako matrikula prozesuak bukatutakoan, Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio onuradunen eta zenbatekoen aitorpena. Eusko Jaurlaritzari eskakizun guztiak betetzen dituzten eskatzaileen zerrenda aurkeztu ondoren, honek zenbatekoak itzuliko ditu. Dagokion diru-sarrera mezu elektroniko bidez jakinaraziko da.
Likidazio hori ikasleak baimendutako kontuan egingo da transferentzia bidez eta ez da inoiz ere izango Eusko Jaurlaritzak Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenean bere gain hartutako konpromisoa baino handiagoa.