Goi Hezkuntzako Europar Eremua, kalitate, mugikortasun, aniztasun eta lehiakortasun oinarrien inguruan dago eratuta eta helburu estrategiko batzuk lortzera bideratuta, besteak beste honako hauek:
- Erraz parekatu daitekeen titulazio sistema bat ezartzea
- Kalitatea ziurtatzea
- Unibertsitateko ikasketak bi mailatan egituratzea (gradua eta graduondokoa)
- Kredituen Transferentziarako Europako Sistema (ECTS kredituak) ezartzea.
ANECAk kalitatearekin lotutako bi programa diseinatu ditu: AUDIT eta VERIFICA. Titulazio berrietako ebaluazioko irizpide eta gidalerroen artean zera ezarri da: titulu berriaren proposamenak Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema bat jaso behar duela, tituluaren kontrola, berrikusketa eta etengabeko hobekuntza ziurtatzeko; titulazioa ematen den zentroak edo unibertsitateak kalitatearen bermeari lotutako prozedura batzuk izan behar dituela, eta onarpeneko, kontroleko, aldian aldiko errebisioko eta tituluaren hobekuntzako mekanismo formalez horniturik izan behar duela; eta ikasleei eta gizarteari titulu berriez eta bere helburuez informatzeko mekanismoak ezarri beharko dituela.
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak badu Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema bat dokumentatuta, ANECAk definitutako AUDIT programaren gidalerroekin bat datorrena. Sistema hori osatzen dute BAMen kalitatearen barne bermea gauzatzeko ezartzen diren antolaketa, erantzukizun, prozesu, jarduteko prozedura eta baliabideak.
Sistema mantendu eta etengabe hobetzen da. Horretarako, kalitateko politika eta BAMeko helburu estrategikoak aplikatzen dira; 2019-22 hirurtekoan hezkuntza eredua eta erakundea indartzea izango dira ardatz nagusi biak. BAMeko kalitateko politikak eta Deustuko Unibertsitatearenak, honi baitago atxikita, interes taldeen gogobetetasuna hartzen du oinarri gisa, bai eta prozesuen eta ikuskaritzen emaitzen azterketa eta Erakundeko Batzordeak egiten duen sistemaren berrikusketa.
Kalitatearen Berme Sistemaren arduraduna zuzendaria eta Erakundeko Batzordea dira, Deustuko Unibertsitateko Kalitateko Unitatearen laguntzarekin.
Berrik. 02
Kalitateko politika, Helburuak eta Interes Taldeak
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat du ezarrita, Anecaren AUDIT gidalerroen arabera. Sistema horrek etengabeko hobekuntzako prozesu bat du, prozesuen adierazleen analisiaren bidez eta horretarako definitutako sistematikaren bidez gauzatzen dena.
Deustuko Unibertsitatearen eta, ondorioz, hari atxikita egoteagatik, BAMen funtsezko helburuetariko bat da unibertsitate-elkarteko interes-talde guztien gogobetetasuna lortzea, zentroak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzu guztietan.
Helburu horrekin bat, Ikasketen Antolamenduko eta Irakaskuntzaren Berrikuntza eta Kalitateko Errektoreordetzak honako konpromisoak ezarri ditu:
- Taldean lan egitea, zentroen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko, eta horrela interes-taldeen gogobetetasuna areagotzeko. Gogobetetasun horren neurria izango da zentro, arlo funtzional eta zerbitzuetako Kudeaketa Planetan jarrita dauden kalitateko helburuak ezartzeko eta berrikusteko erreferentzia markoa.
- Lortzen diren emaitzen gaineko informazioa ematea, motibatzea eta lorpenen partaide egitea arlo funtzional eta zerbitzuetako langileak eta interes taldeak.
- Prozesuen kudeaketa optimizatzea, zentroetako, arlo funtzionaletako eta zerbitzuetako langileak etengabe prestatuz eta interes-taldeen iradokizunak eta erreklamazioak modu egokian bideratuz.
- Prozesuak zentroen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen erabiltzaileen eskakizun, beharrizan eta itxaropenetara eta aplikagarri diren lege edo erregelamenduen betekizunetara bideratzea eta egokitzea.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
AUDIT AGIRIAK
Begiratu hemen graduko 1. eta azken mailako ikasleen gogobetetasunari buruzko informazioa, galdetegiak eta emaitzak; eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 2013ko egresatuen laneratze datuak.
Eskolan eskaintzen diren tituluen gaineko iradokizun eta erreklamazioei buruzko informazioa eta halaber horien gaineko analisia, tituluaren jarraipen txostenetan dago eskuragarri.
Gogobetasun inkestak
- Graduko 1. mailako ikasleen gogobetetasun inkesta
- Graduko azken mailako ikasleen gogobetetasun inkesta
- Graduko 1. mailako familien gogobetetasun inkesta
- Mugikortasun programei buruzko gogobetetasun inkesta: incoming
- Mugikortasun programei buruzko gogobetetasun inkesta: outgoing
- Harrera jardunaldien ebaluazioa
- Gradu Bukaerako Lanari buruzko gogobetetasuna
- Kanpoko praktikei buruzko gogobetetasuna: ikasleak
- Kanpoko praktikei buruzko gogobetetasuna: BAMeko tutoreak
- Kanpoko praktikei buruzko gogobetetasuna: Zentroko tutoreak
Emaitzak
- 14/15-18/19 hirurteko lehen mailakoen gogobetetasunari buruzko laburpena
- 17/18-20/21 laurteko azken mailakoen gogobetetasunari buruzko laburpena
- Haur Hezkuntza egresatuen laneratze datuak. 2015eko promozioa
- Lehen Hezkuntzako egresatuen laneratze datuak. 2015eko promozioa
- Haur Hezkuntza egresatuen laneratze datuak. 2016ko promozioa
- Lehen Hezkuntzako egresatuen laneratze datuak. 2016ko promozioa
Ikasketen informazio ofiziala
TITULUAREN EGIAZTAPENA
- Memoria egiaztatua
- ANECAren ebaluazio txostena
- Unibertsitate Kontseiluaren ebazpena
- Unibertsitate Zentro eta Tituluen Erregistroaren esteka (RUCT)
JARRAIPENA
- Tituluaren jarraipen txostena:
- UNIBASQ-en feedbacka: UNIBASQ-en jarraipen txostena 2010-2011
AKREDITAZIOA
TITULUAREN EGIAZTAPENA
- Memoria egiaztatua
- ANECAren ebaluazio txostena
- Unibertsitate Kontseiluaren ebazpena
- Unibertsitate Zentro eta Tituluen Erregistroaren esteka (RUCT)
JARRAIPENA
- Tituluaren jarraipen txostena:
- UNIBASQ-en feedbacka: UNIBASQ-en jarraipen txostena
AKREDITAZIOA
JARRAIPENA
- Gradu bikoitzaren jarraipen txostenak:
Docentia
Atal honetan topatuko dituzu Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitzeko irakaskuntza ebaluazioaren emaitzak.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA