Atal honetan Begoñako Andra Mari BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak eta ikertzaileak aurkituko dituzu, baita harremanetan jartzeko eta zalantzak argitzeko behar den informazio guztia ere.

Pedro Marcos de Cossío Filosofian lizentziaduna eta Balioen Filosofian eta Gizarte Antropologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle titularra da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Lehen Hezkuntzako graduan irakasle moduan dihardu.

Maria Jesús Anakabe Onaindia Ingeles Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Filologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle titularra da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan irakasle moduan dihardu.

Mª Pilar de Miguel Fernández Magisteritzan diplomaduna da Derioko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (orain Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola), Teologian diplomaduna eta Teologia Biblikoan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Ikasketa Eklesiastikoetan lizentziaduna Pontificia Comillas Unibertsitatean.

Loreto García Arberas Biologia Zientzietan lizentziaduna da, Zoologia aipamenean, Santiago de Compostela Unibertsitatean eta Biologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle titularra da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan irakasle moduan dihardu.

June Kortazar Zabala Koreografian eta Interpretazioan lizentziaduna da Bartzelonako Institut del Teatre-n eta Irakasle-ikasketa musikalean diplomaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle titularra da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan irakasle moduan dihardu.

Pedagogian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, Irakasle-ikasketetan diplomaduna (Zientzietako espezialitatean) Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Lan-arriskuen Prebentziorako Teknikaria (Segurtasun, Laneko Higienea eta ergonomia espezialitatean) Salford University-n.

Jon Ortuondo Bárcena Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna eta Irakasle-ikasketetan diplomaduna eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun Irakasle lizentziatu laguntzailea da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan irakasle moduan dihardu.

Jaione Ibarra Atutxa Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Hizkuntzalaritza Aplikatuan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle titularra da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan irakasle moduan dihardu.

Ane Ortega Etcheverry Espainiar Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Soziolinguistika eta Espainiar Ikasketetan doktorea Londresko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle titularra da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Lehen Hezkuntzako graduan irakasle moduan dihardu.

Amaia Jauregi Orbe Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan (Pedagogian) lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean; Hezkuntza Berezia espezialitatean Irakasle Unibertsitate tituluduna, Mondragon Unibertsitatean; eta, Zeinu Hizkuntzaren Interpretazioa eta pertsona gor-itsuen interprete gidaritzan goi mailako teknikari tituluduna da. Gaur egun irakasle titularra da Begoñako Andra …