Back

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako atal honetan, ikasturte honetan indarrean dauden matrikula-tasei buruzko informazio ekonomiko guztia aurkituko duzu.

Matrikula eta eskola-aseguruaren informazio ekonomiko osoa

2024-2025 ikasturteko kredituaren kostua, batez beste, 93€-ekoa da (matrikula berria eta gainditu gabekoena).

Matrikula bi kontzeptuk osatzen dute:

Matrikula: Graduko ikasleek, unibertsitate honetan borondatez sartzen direlarik, ekarpen huts, soil eta ezeztaezina egiten diete gure helburuei eta egiten ari diren ikasketen matrikula-eskubideak ordaintzen dituzte. Ekarpenari dagokion zenbatekoa ordainketa bakar baten bidez igorriko da kobratzera, matrikula egindakoan eta ikasturteko kostuaren %20ari dagokio.

Irakaskuntzako hilekoak: Ikasketen matrikulari dagokion zenbatekoa 8 hiletan ordainduko da, urritik maiatzera.

Eskola-asegurua derrigorrezkoa da ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasle guztientzat (espainiarrentzat eta legez Espainian bizi diren atzerritarrentzat), honako hauentzat izan ezik:

  • Aurtengo urriaren 1erako 28 urte beteak izango dituztenentzat.
  • Beste ikastegi batean ordaintzen dutenentzat (hala bada, horren egiaztagiria erakutsibehar dute).
  • Gizarte Segurantzan langile titular gisa kotizatzen duten ikasleentzat.

Eskola-aseguruaren urteko kuota (1,12 euro) ezinbestean ordaindu beharreko tasa da, eta ikasturteko matrikula formalizatutakoan, ikasturte bakoitzaren hasieran helbideratzen den ordainketan dago sartuta.

2020ko uztailaren 14tik Euskal Autonomia Erkidegoari (Hezkuntza Sailari) eskualdatu zaio eskola aseguruaren osasun prestazioen kudeaketa.

Informazio gehiago Gizarte Segurantzan

Eskaera

Bidezko arrazoiren bat dela eta, ikasleak ikasketak utziz gero, matrikula deuseztatzeko eskabidea egin behar du halakoetarako ezarri diren prozedura eta epeen barruan. Eskabidea Idazkaritzan aurkeztu behar da edo helbide honetara bidali: idazkaritza@bam.edu.es
Deuseztapenak seihileko baterako edo bi seihilekoetarako matrikulatutako irakasgai guztiak hartuko ditu.
Bigarren seihilekoko irakasgaien matrikula bakarrik deuseztatuz gero, lehen seihilekoan ateratako kalifikazioak espedientean jasoko dira.

“Matrikularen” zenbatekoan uko egitearen ondorio ekonomikoak

  1. BAMeko idazkaritzan aurrez aurre matrikula egiten duten ikasle berriak. Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako idazkaritzan aurrez aurre matrikula egin ondoren, ikasleak matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko du.
    Zenbateko hori ez da itzuliko ikasle berriak matrikula formalizatu ondoren baliogabetzen badu.
  2. Automatrikula online egiten duten goi- mailako ikasleak
    Goi mailako ikastaroetako ikasleak, bere burua online matrikulatzen badu, matrikularen ondoriozko kontratu-harremanean atzera egiteko eskubidea baliatu ahal izango du, matrikula formalizatu eta 14 egun naturaleko epean, arrazoia adierazi gabe eta inolako kosturik gabe, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituena.
    Eskubide hori baliatzeko, deuseztapena edo baja idatziz jakinarazi beharko zaio ikastetxeko idazkaritzari, modu frogagarrian.

“Hileko ordainketen” zenbatekoan uko egitearen ondorio ekonomikoak”

Halako kasuetan aplikatzekoak diren arau ekonomikoak “Baldintza ekonomikoak” izeneko dokumentuan daude azalduta.

Matrikula ezeztatzeko eskaria aurkezten duen ikasleak ez du ordaindu beharko dagokion zenbatekoa (aurreko informazioaren arabera), eskaria aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera. Matrikula ezeztatzeak edo baja emateak ondorioa izan dezan, ikasleak idatziz eta modu frogagarrian jakinarazi beharko dio idazkaritzari.