Back

Zeinu-hizkuntzako online-ikastaroa

Zeinu-hizkuntza ikasi nahi? Ikastaro honetan, hasiera-hasieratik abiatuko gara, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren A1 eta A2 mailetan. Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastaroa.

HELBURUA

Oinarrizko komunikaziorako trebetasunak garatzea zeinu-hizkuntzan.

EDUKIA

  • A1
    • Eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren esapideak eta berehalako beharrak asetzera bideratutako esaldi soilak.
    • Bere buruaren eta besteren aurkezpena, eta helbideari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazio pertsonala eman eta eskatu.
    • Oinarrizko harremanetarako komunikazioa, solaskidea mantso komunikatzen den egoeretan.
  • A2
    • Hiztunak bereziki esanguratsuak dituen esperientzia-esparruekin loturiko esaldiak eta esapideak, eguneroko bizitzakoak (bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzko informazioa).
    • Ataza soilak eta arruntak egiteko komunikazioa
    • Hiztunari ezagunak edo ohikoak zaizkion gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena eskatzen den testuinguruetan.
    • Norbere iraganaz eta inguruneaz deskribapen errazak, eta berehalako beharrei buruzko deskribapenak.
  • Erakundea: Euskal gorrak
  • Datak:
    • izena emateko epea: irailaren 30era arte
    • 3 hilabeteko iraupena
  • Formatua: 140 ordu online. Astean, ikasteko 12 erabiltzea gomendatzen da.
  • Hizkuntza: gaztelania
  • ECTS: 3
  • Prezioa: 380 € / 180 € taldea 20 lagunekoa bada (BAMek diruz lagunduta)

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies