Ipuingintza eta Kontalaritza
Ipuinak kontatu nahi dituzu, baina ez dakizu nola? Ipuina sortu nahiko zenuke, baina ez dakizu nondik hasi? Ipuinaz gozatzeko eta gozarazteko ezinbestekoa da ipuinak ondo kontatzea, eta umeak ipuinen mundura hurbiltzea, etorkizuneko irakurzaletasunaren hazia izan daiteke.
Helburua
Ikastaro honen bidez ipuinak eta kontaketak hezkuntza arloan duen garrantziaren inguruko hausnarketa egingo da, eta ipuinak sortu eta kontatzeko baliabideak aztertu eta landuko dira.
Edukia
- Ipuinak testu genero moduan dituen ezaugarriak
- Ipuin motak
- Hizkuntzaren baliabideak ipuinetan
- Ipuinak kontatzeko teknikak eta lagungarriak
- Erakundea: Labayru fundazioa
- Datak
- Lehenengo aukera: Azaroak 11, 18, 25 eta abenduak 2, 9 (17:30-19:30)
- Bigarren aukera: Urtarrilak 13, 20, 27 eta otsailak 3, 10 (15:30-17:30)
- Formatua: Linean
- ECTS: 1
- Prezioa: 80 euro