
Iparralde-hegoalde elkartasun-ikastaroa
Nahiko zenuke parte hartu iparraldearen eta hegoaldearen arteko elkartasun-bideak eraikitzen dituen erakunde batean? 21 urte baino gehiago badituzu, pertsona gisa gehiago hazi nahi baduzu, eta zure konpromiso pertsonala aurrera eraman nahi baduzu, hauxe duzu aukera.
HELBURUA
Ipar-Hegoalde arteko harremanen analisian sakontzea ikuspegi historiko, soziologiko, politiko eta kulturalean. Berri Ona oinarri hartuta, iparralde eta hegoaldearen arteko harremanak sendotzea, kristau ikuspuntitik, teologia eta arlo sozialeko Eliz doktrinatik. Iparralde eta hegoaldearen arteko harremanetan erabiltzen diren ibilbide, proposamen, elkartasun-ekintza eta moldeak ezagutzea eta neurtzea, nork bere burua GKE bateko partaide gisa eskaintzeko.
EDUKIA
- IKUSI. Bizi garen mundura hurbiltzea: globalizazioa, neoliberalismoa eta garapena
- EPAITU. Errealitatea irakurtzeko gakoak. Esperientzia kristauaren ekarpena.
- EKIN. Herritartasuna eta eraldaketa politikoa. Parte-hartzeko eta konpromisorako proposamenak.
- Elkartasun-esperientzia hegoaldeko herriren batean.
- Erakundea: Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Institutua, Bilbo Elizbarrutiko Caritasekin eta Elizbarrutiko Misioekin lankidetzan
- Datak:
- izena emateko epea: urriaren 5era arte
- urriaren 22tik ikasturtea amaitu arte1
- Formatua: Aurrez aurreko saioak hileko larunbat batean, bost orduko saioetan, online bilerak eta asteburu osoko jardunaldi bat. Talde txikiak (10-12 pertsona) laguntzaile batekin.
- Hizkuntza: Zehazteke
- ECTS: 3
- Prezioa: 90 € (BAMek diruz lagunduta)
1 Ordutegiari dagokionez, aukera hauek aurreikusten dira. Beharrezkoa izango da 15 ikasleko taldea osatzea ikastaroa abian jartzeko:
- Astearteetan 15:00etatik 18:00etara eta 6 larunbat
- Ostegunetan 8:45etatik 14:30etara
- Ostiraletan 8:45etatik 14:30etara