Back

Euskal kantak eta jolasak

Ikastaro honen bidez, jolasek eta abestiek haurren garapenean duten garrantziaz hausnartuko da, eta gelako baliabide moduan erabiltzeko kanta eta jolas bilduma bat ikastera animatuko dira parte-hartzaileak. Gainera, jolas horiek beren lexikoa eta hizkuntza-formak dituzte, eta gaur egun galtzen ari dira. Inoiz baino garrantzitsuagoa da haur eta lehen hezkuntzako irakasleek euskal kultur tradizioko abestiak eta jolasak ezagutzea, gure kulturaren ondare ez-material aberatsa transmititzeko.

Helburua

Gure plazetan eta ikastetxeetan galdu dira dagoeneko jolas tradizionalak; ikastetxeak leku egokia dira horiek berreskuratzeko. Ikastaro honen helburua, jolasak eta jolas horietan abesten diren kantak ikasiko dira, eta gelan baliabide moduan duten garrantziaz hausnartuko da.

Edukiak

  • Jolasean hasi baino lehenagokoak: Zotz egiteko formulak.
  • Jolasen hiztegia.
  • Jolasen ingurukoak: kantak, esaerak…
  • Jolasak adin eta helburuaren arabera:
  • Ahoz aho transmititutako kantak (baladak, koplak…)
  • Komunikazioa kantuen bidez: kontaketa, iragarpenak eta arrazoinamendu logikoak.
  • Erakundea: Labayru fundazioa
  • Datak:
    • Lehenengo aukera: Azaroak 16, 23, 30 eta abenduak 14, 21 (17:30-19:30)
    • Bigarren aukera: Urtarrilak 13, 20, 27 eta otsailak 3, 10 (15:30-17:30)
  • Formatoa: Linean
  • ECTS: 1
  • Prezioa: 80 euro