
Aisialdiko begirale-ikastaro ofiziala
Begirale gisa aritzeko ezinbesteko prestakuntza. Eusko Jaurlaritzaren titulu ofiziala eskuratuko dute ikastaroa egiten dutenek. Eta orobat, Lanbideren bigarren mailako kualifikazio profesionala.
Helburua
Umeen begirale gisa jarduteko ezinbestekoa den formazioa jasotzea.
Edukia
- Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jarduerak
- Taldeko eta hezkuntzako prozesuak denbora librean
- Animazio-teknikak eta -baliabideak
- Aisialdiko jarduerak dinamizatzeko praktikak
- Erakundea: Iturralde eskola (Itaka escolapios)
- Datak:
- Urriaren 7tik ikasturtea amaitu arte1
- Formatua: Aurrez aurreko saioak BAMen. 150 ordu teoriko-praktiko eta 160 ordu praktiko
- Hizkuntza: euskara
- ECTS: 6
- Prezioa: 400€/325€ taldea 25koa bada (BAMek diruz lagunduta)
1 Ordutegiari dagokionez, aukera hauek aurreikusten dira. Beharrezkoa izango da 15 ikasleko taldea osatzea ikastaroa abian jartzeko:
- Astearteetan 15:00etatik 18:00etara eta 6 larunbat
- Ostegunetan 8:45etatik 14:30etara
- Ostiraletan 8:45etatik 14:30etara