Back

1.Zeinu hizkuntzari buruzko online ikastaroa

Zeinu hizkuntza ikasi nahi duzu? Ikasturte honetan, Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A1 eta A2 mailekin abiatuko gara. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzak homologatu du.

HELBURUA

Zeinu hizkuntzan oinarrizko komunikazio-trebetasunak garatzea.

EDUKIA

A1:
  • Eguneroko bizitzan maiz erabiltzen diren esamoldeak eta berehalako beharrak asetzera bideratutako esaldi errazak.
  • Norbere burua eta beste batzuk aurkeztea, bizilekuari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazio pertsonala emanez eta eskatuz.
  • Oinarrizko komunikazioa solaskidearen komunikazio moteleko egoeretan.
A2:
  • Hiztunarentzat bereziki esanguratsuak diren esperientzia-eremuekin lotutako esaldiak eta adierazpenak, eguneroko bizitzakoak (bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, erosketei buruzko informazioa, leku interesgarriak, lanbideak…).
  • Zeregin sinpleak eta arruntak egiteko komunikazioa.
  • Hiztunarentzat ezagunak edo ohikoak diren gaiei buruzko informazio-truke erraz eta zuzena eskatzen duten testuinguruak.
  • Iraganaren eta ingurunearen deskribapen errazak eta berehalako beharren deskribapenak.
  • Modalitatea: online edo presentziala (horretarako gutxieneko talderik balego)
  • Denboralizazioa: 140 ordu
  • Unitate didaktiko bakoitzak: 10-12 ordu
  • Iraupena: urriaren 21ean hasi eta urtarrilean amaitu
  • Noren eskutik: Euskal gorrak
  • ECTS: 3
  • Matrikula:
    • Izena emateko epea: Urriaren 11 arte
  • Prezioa: 425 € (225 € taldea 20koa bada) BAMek diruz lagundutakoa da