BAMen, gure ikaslei laguntza bermatzen diegu, balio eta gaitasun handiko hezitzaileak bihurtzeko asmoz.

Hurrengo  atalean, BAMeko informazio akademiko eta gradu guztiak aurkituko dituzue. Era berean, Irakasle Eskolak eskaintzen dituen kudeaketa akademikoak, bekak eta laguntza ekonomikoei buruzko informazioa duzue. Beste zerbitzu osagarri batzuk ere eskura daitezke.

Informazio akademikoa

Araudi akademikoa

Begiratu hemen BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak eskaintzen dituen graduei dagozkien araudi akademiko eta kudeaketarako informazio osoa.

Lehenengo mailatik gorako ikasleen matrikula

Ondorengo atalean BAM Irakasleen Unibertsitateko Eskolako lehenengo mailatik gorako ikasleen matrikula egiteko prozesuaren inguruko informazio osoa eskaintzen dugu.

Nazioarteko programak

BAMek proiekzio akademiko handiko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari ditu (Erasmus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBetik kanpoko praktikak…). Hitzarmen hauei esker, BAMeko ikasleek eta irakasleek nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan hartu dezakete parte.

Graduen ordutegia eta informazio osoa

Haur Hezkuntzako gradua

BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 65 da.

Lehen Hezkuntzako gradua

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Lehen Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Gorputz Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Curriculum-sakontzea eta Arte Hezkuntza aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 140 da.

Gradu bikoitza Haur eta Lehen Hezkuntzan

BAM Unibertsitate Eskolak Haur eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitza eskaintzen du Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin, eta Lehen Hezkuntzan, Atzerriko Hizkuntza edo Curriculumean Sakontzea aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 10 da.

Informazio osagarria

Informazio ekonomikoa

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako atal honetan, ikasturte honetan indarrean dauden matrikula-tasei buruzko informazio ekonomiko guztia aurkituko duzu.

Bekak

Beken atal honetan BAMek eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten beka eta laguntza ekonomikoei buruzko informazio guztia aurkituko duzu.

Kudeaketa akademikoak eta izapideak

Hemen aipatzen diren izapideetako edozein egin aurretik, begiratu hemen prozedura akademikoak eta administraritzakoak egiteko egutegia.

Beste zerbitzu batzuk

Prebentzioa eta osasuna

BAMek kanpoko Prebentzio Zerbitzua du Laneko Osasun eta Higienearen arloan eta Laneko Ergonomiaren arloan dagoen legediaren errekerimenduak betetzeko.

Unibertsitateko Pastorala

Unibertsitateko Pastoral Zerbitzuak kristau nortasuna bultzatzen du unibertsitatearen eremuan eta hezkuntzaren eremu profesionalean, irakasle zereginaren zentzu sakona bilatzeko: kristau izatea zelan ulertzen den eskolan eta kristau antropologiaren oinarrizko elementuak, besteak beste.

Orientazio Zerbitzua eta Tutoretza plana

Ikasleen prestakuntzan unibertsitatera moldatzeko prozesuan eta graduko ikasketetan zehar garapen pertsonala ahalbidetu dezaketen arloetan orientatzea du helburu zerbitzu hauek.

Liburutegia

BAMeko liburutegia baliabide gune bat da, ikaskuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta Eskolaren funtzionamendu eta kudeaketa orokorrarekin zerikusia duten jardueretara zuzenduta dagoena.

Informatika baliabideak eta Aulatecnia

Begoñako Andra Mari BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolan, baliabide informatikoak eta Euroam Wifi baliabideak ditugu, eta horiei esker, azken belaunaldiko Interneteko konexio-zerbitzuak izan ditzakete gure ikasleek.

Idazkaritza Orokorreko kontaktua

ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00

BAM – Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola
Helbidea: Larrauri 1A. 48160 Derio
Tlf. +34 94 424 22 42
Posta elektronikoa: idazkaritza@bam.edu.es