Back

Matrikula eta eskola-aseguruaren informazio ekonomikoa
(2025-2026ko ikasturtea)

Matrikulazio tasak

2025-2026 ikasturteko kredituaren kostua, batez beste, 95€-ekoa da (matrikula berria eta gainditu gabekoena). Hortaz, lehenengo ikasturteko zenbatekoa, guztira, 5.700 €-koa izango da (60 kreditu ECTS).

Zenbateko osoa bi kontzeptutan banatzen da:

  • Irakaskuntza
  • Irakaskuntza-epeak

Bi gastuak ikasleak “Orden de Domiciliación de Adeudo Directo SEPA” inprimakian zordunduko dira. Dokumentu hori behar bezala beteta eta kontuaren titularraren jatorrizko sinadurarekin entregatu beharko da. Bestela, zure izen-ematea ofizioz baliogabetu daiteke.

Erreserba egin baduzu, dagokion zenbatekoa kenduko zaio ekarpena jasotzeari.

Ikasleak zordunketa zuzeneko datuak aldatu nahi baditu, Ikastetxeko Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio.

Eskola asegurua

Eskola-asegurua derrigorrezkoa da ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasle guztientzat (espainiarrentzat eta legez Espainian bizi diren atzerritarrentzat), honako hauentzat izan ezik:

  • Aurtengo urriaren 1erako 28 urte beteak izango dituztenentzat.
  • Beste ikastegi batean ordaintzen dutenentzat (hala bada, horren egiaztagiria erakutsibehar dute).
  • Gizarte Segurantzan langile titular gisa kotizatzen duten ikasleentzat.

Eskola-aseguruaren urteko kuota (1,12 euro) ezinbestean ordaindu beharreko tasa da, eta ikasturteko matrikula formalizatutakoan, ikasturte bakoitzaren hasieran helbideratzen den ordainketan dago sartuta.

Matrikulari uko egitearen ondorio ekonomikoak matrikularen zenbatekoan

Begoñako Andra Maria Irakasleen Unibertsitate Eskolako idazkaritzan aurrez aurre matrikula egin ondoren, ikasleak matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko du (640 €).
Zenbateko hori ez da itzuliko ikasle berriak matrikula formalizatu ondoren baliogabetzen badu.

Lehenengo seihilekoko ikasgaiak: (*)

  • Matrikula ezeztatzeko eskaera urriaren 6a baino lehenago aurkezten bada, ez da ordaindu beharko ezeztatutako ikasgaiei dagokien hilekorik.
  • Eskaera urriaren 6a eta azaroaren 4a bitartean aurkeztuko balitz (biak barne), dagokien hilekoen % 50 ordaindu beharko dute.
  • Data horren ostean egindako eskaeren kasuan ez da dirurik itzuliko.

Bigarren seihilekoko ikasgaiak: (*)

  • Matrikula ezeztatzeko eskaera martxoaren 6a baino lehen aurkezten bada, ez da ordaindu beharko ezeztatutako ikasgaiei dagokien hilekorik.
  • Eskaera martxoaren 6a eta apirilaren 5a bitartean aurkeztuko balitz (biak barne), dagokien hilekoen % 50 ordaindu beharko dute.
  • Data horren ostean egindako eskaeren kasuan ez da dirurik itzuliko

Matrikula ezeztatzeko eskaria aurkezten duen ikasleak ez du ordaindu beharko dagokion zenbatekoa (aurreko informazioaren arabera), eskaria aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera. Matrikula ezeztatzeak edo baja emateak ondorioa izan dezan, ikasleak idatziz eta modu frogagarrian jakinarazi beharko dio idazkaritzari.

(*) Data hauek eguneratu egingo dira.