BAMen, geure burua berrasmatzen ari gara zuretzat. Urtez urte, prestakuntzarik onena bermatzen jarraitzen dugu, berrikuntzan eta ikerketan arreta jarriz, gizarte bidezkoagoak, gizatiarragoak eta iraunkorragoak eraikitzen laguntzeko.
Orain, inoiz baino gehiago, balioetan eta gaitasunetan oinarritutako prestakuntza-ereduaren alde egiten dugu, baita gure irakaskuntza- eta ebaluazio-metodoak eraldatzeko eta berritzeko gaitasunaren alde ere.
Begoñako Andra Mari Irakasle Unibertsitate Eskolan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleak izateko tituluak eskuratu daitezke. Horretarako hiru gradu eskaintzen dira:
Lehen Hezkuntzako gradua eta Haur Hezkuntzako gradua 4 urteko ikasketak dira. (Gradu Bikoitzekoa bost urtetan egiten da).
Unibertsitatean ikasketak kredituen bitartez neurtzen dira. Kreditu bat 25 lan ordu dira, eta ikasturte bakoitzeko 60 kreditu lortu behar dira, Gradu Bikoitzean izan ezik (72 kreditu).
30 pertsona inguruko taldeetan egiten da lan eta irakaskuntza aurrez aurrekoa da, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Norentzako dira ikasketa hauek? Ikasketa hauek egiteko bokazioa behar da. Pertsonen arteko harremanetarako sentsibilitatea ezaugarri garrantzitsua da eta, horrez gain, norbere burua ezagutzeko gaitasuna, introspekziorako gaitasuna, heldutasuna eta gaitasun komunikatibo ona izatea ezinbestekoa da.
Gainera, Gaitasun Akademikoko Eliz Deklarazioaren agiria (DECA) lortzeko aukera izango da graduetan zehar. Agiri honen bidez erlijio-irakaslea izan zaitezke.