Back

BAMek proiekzio akademiko handiko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari ditu (Erasmus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBetik kanpoko praktikak…). Hitzarmen hauei esker, BAMeko ikasleek eta irakasleek nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan hartu dezakete parte.

Elkartruke esperientzia hauen helburu nagusia ikasleen formakuntza akademiko-profesionala hurrengo alderdietan indartzea da:

  • Atzerriko hizkuntza hobetzea.
  • Garapen profesionalerako aukera zabalagoa eskuratzea, bai alderdi praktikoan zein akademikoan.
  • Etorkizuneko maisu-maistrek Lehen hezkuntzan eta Haur hezkuntzan lan egiteko funtsezkoak diren konpetentzien garapena (talde-lana, beste batzuen arteko aniztasunari arreta, bakearen, justizia sozialaren eta solidaritatearen balioen garapena, besteak beste) nazioarteko trukearekin hobetzea.
  • Pertsonen arteko eta kulturarteko komunikazioaren hobekuntza.
  • Nazioarteko unibertsitateen arteko kolaborazio sareak indartu.

Nazioarteko mugikortasuneko programetan parte hartzeko baldintzak

  • BAM-eko ikasle ofiziala izatea eta Graduko lehenengo bi mailetako 114 ECTS gutxienez gaindituta izatea helmugako unibertsitatera irten baino lehen.
  • Europar Batasunako hiritarra izatea.
  • Ingelerako C1 maila eta/edo alemanierako edo frantseseko B2 maila ziurtatzea. Bere akatsean, Deustuko Unibertsitate barneko hizkuntza proba gainditzea (ahozkoa eta idatzia).
  • BAM-ek eskaeraren onartzea, hurrengo irizpideak kontuan izanik:
    • Eskatutako hizkuntza maila.
    • Espediente akademiko ona izatea
    • Heldutasuna eta motibazio pertsonala.
    • Unibertsitate atzerritarraren aldetik eskaeraren onarpena.

ECTS-kredituak eta curriculumaren aitorpena

Egonaldia seihileko batekoa edo ikasturte osokoa izango da, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako ikasketa planeko hirugarren mailako 30 edo 60 ECTS eginez eta aurreikusitako konpetentzien eskuratzea horrela bermatuz.

BAMeko ikasleek atzerriko unibertsitateetako ikasketetan zehar egindako ikasgaien aitorpen kurrikularra, nazioarteko mugikortasun programen aitorpenerako araudiaren arabera egingo da.

Ardunadunaren kontaktua

Itxaso Vazquez Villa
E-mail: ivazquez@bam.edu.es
Bulegoa: 115

Informazio gehiagorako

Nazioarteko Harremanen Bulegoa (Bilboko Campusa)
Web: www2.relint.deusto.es

Unibertsitateen Etorbidea 24
48007 Bilbao
Tel.: 944 139 288
E-mail: relint@deusto.es

Testigantzak

[testimonial_view id=”1″]