Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Lehen Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Gorputz Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Curriculum-sakontzea eta Arte Hezkuntza aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 140 da Lehen Hezkuntzako Graduan. Ikasturte bakoitzean titulazioak duen eskaria eta eskaintzaren arteko proportzioaren arabera, BAMek sartzeko irizpide osagarriak edo sarbide frogak jartzeko aukera gordetzen du. Hala badagokio, irizpide horiek gomendatutako sarrera-profilean adierazitako alderdi batean edo batzuetan oinarrituko dira, hala nola espediente akademikoan, hezkuntzarekiko interesean, hizkuntza-gaitasunean edo adierazitako beste batzuetan.
Lehen Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia zera da: hezkuntzako profesionalak prestatzea 6 eta 12 urte bitarteko ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko beharrezko gaitasunak eskainiz. Irakaskuntza presentziala da, eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa). Ikasleek 240 ECTS gainditu behar dituzte gradua lortzeko.
BAMen sartzeko hizkuntza maila B2 da euskaraz eta gaztelaniaz, eta B1 ingurukoa ingelesez. Atzerriko Hizkuntza aipamena aukeratzen duten ikasleek B2 maila izan behar dute. Maila horietarako egiaztapenik ez badago, hizkuntza-proba bat egingo da onartu aurretik.
Halaber, ikasleek aukera dute beraien ikasketen zati bat atzerriko eta estatuko beste unibertsitateetan egiteko, ospe handiko hainbat zentrorekin eskolak dituen elkarlanerako hitzarmenei esker. Egonaldi hauen helburu nagusiak titulazioaren ezaugarrietariko batzuk indartzea da, honako arlo hauetan:
- Atzerriko hizkuntzak hobetzea.
- Garapen profesionalaren ikuspegi zabalagoa lortzea.
- Pertsona arteko eta kultur arteko komunikazioa hobetzea.
- ORDUTEGIAK
- EGUTEGIAK
- AZTERKETA DEIALDIA
- KALITATE BERMEA
Informazio gehiago
BAMeko ikasleek EAEko hezkuntza sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzte euren praktikak, praktiketako prestakuntza zentro gisa onartuta dauden ikastetxeetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenari esker. Horrez gain, BAMek europar herrialdeetako ikastetxeetan praktikak egiteko akordioak ere sinatu ditu.
BAM Irakasle Eskolako ikasleek, graduko ikasketa planaren diseinuan agertzen denez, bi praktikaldi egiten dituzte: bata, graduaren bigarren mailan, eta, bestea, graduaren laugarren mailan; guztira 42 ECTS osatu beharko dituzte praktiketan
Lehenengo praktikaldia (Practicum I) bigarren mailako bigarren seihilekoan egiten da, eta 5 asteko egonaldia egingo dute ikasleek ikastetxeetan. Ikastetxean egiten duten denboraz gain, 6 ECTSko lana egiten dute ikastetxetik kanpo, hau da, 150 orduko lana. Lan horren antolaketa unibertsitatean egiten da, batetik, mintegi presentzialak, eta, bestetik, ikaslearen lan autonomoa planifikatuz.
Bigarren praktikaldia (Practicum II eta Practicum II-Aipamena) graduaren laugarren mailako lehenengo seihilekoan egiten dute ikasleek, eta hiruhileko osoa egiten dute ikastetxean. Bigarren praktikaldiaren helburu nagusia da graduko didaktika desberdinetan (orokorrak eta aipamenekoak) jasotako ezagutza teoriko eta praktikoa testuinguru errealetan eta egoera zehatzetan aplikatzea.
Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.
Praktikak ezinbesteko prozesua dira irakaskuntzaren lanbidean murgiltzeko, eta ikaslearen prestakuntza praktikoa sendotu eta indartzeko, kalitatezko prestakuntza bat lortzeko asmoz.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketa ezartzen duenak) 12. artikuluan arautzen duenez, graduko ikasketen amaieran Gradu Bukaerako Lana egin eta defendatu beharko da. Lan hori ikasketa planen azken aldian egingo da eta haren bidez tituluaren gaitasun orokorrak eta berariazkoak barneratu eta ebaluatuko dira.
Gradu Bukaerako Lanean ikasleak proiektu, txosten edo azterlan bat egin beharko du, originala, tutore baten gidaritzapean. Tutorea, besteak beste, orientatzailea eta laguntzailea izango da ikasketa prozesuan.
Gradu Bukaerako Lanaren matrikula egiteko, Practicum I gaindituta izan beharko da eta BAMen Arautegi Akademikoan ezarritako baldintzak (3. kapitulua, 4. artikulua, 7. puntua) bete beharko dira: hau da, Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako Graduaren nahitaezko ikasgai guztiak gaindituta izatea edo haietan aldi berean matrikulatuta egotea.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
- Pentsamendu kritikoa: gauzen arrazoiaren gainean eta norberaren eta inoren ideiak, ekintzak, balorazioak eta iritziak zertan oinarritzen diren galdetzeko buru joera da.
- Ahozko komunikazioa: Hitzen bidez norberaren ideiak, ezaguerak eta sentimenduak argi eta egoki adieraztea, egoeraren eta entzuleen ezaugarrietara egokituz, haien ulerkuntza eta atxikimendua lortzeko.
- Idatzizko komunikazioa: Beste pertsona batzuekin eraginkortasunez erlazionatzea, norberak pentsatzen edota sentitzen duena argi adieraziz, idazkera eta adierazpide grafikoak lagun dituela.
- Sen etikoa: Norberaren edo besteen on moralera positiboki makurtzea (hau da, ongia den edo esan nahi duen guztira, zentzuzko bizipena den guztira, pertsonaren errealizazioa dakarren guztira, justizia den edo esan nahi duen guztira) eta on moral horretan irautea.
- Talde lana: Helburu berberak lortzeko, beste pertsona, arlo eta erakunde batzuekin bat egitea eta lankidetza aktiboan jardutea.
Berariazko gaitasun hauek, abenduko ECI/3857 aginduarekin bat datoz:
- Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
- Ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera, talde bakoitzeko ikasleek eskura ditzaten bilatzen diren helburuak.
- Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, eta prozesua eta lortutako ikaskuntza ebaluatzea; ebaluatzea, halaber, gaitasunen lorpen maila eta aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
- Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
- Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.
- Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.
- Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.
Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketek lehen hezkuntzako etapan irakasle gisa jarduteko gaitasuna ematen dute, bai ikastetxe publiko zein itunpeko eta pribatuetan.
Lehen Hezkuntzako irakaslea, elkarlan eta talde lanean oinarrituz, honakoak burutzeko gauza izango da:
- Materiak eta moduluak programatu, eta ikasleen ikasketa prozesua ebaluatu.
- Ikaslegoari hezkuntza orientazio osoa emateko, beste zerbitzu eta sail espezializatuekiko elkarlanean.
- Bere zereginen baitan egon litezkeen irakaskuntza, kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak koordinatu.
- Ikas-irakaskuntza prozesuak etengabe hobetu, ikertu eta berritu.
La educación ayuda a la persona a aprender a ser lo que es capaz de ser
(HESIODO)
Moduluak eta materiak
Jarraian aurkituko duzu Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketa plana, Atzerriko Hizkuntza, Gorputz Hezkuntza, Curriculum-Sakontzea eta Arte Hezkuntza aipamenekin, ECTS kredituetan, eta materia motaren arabera sailkatuta.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Materia 1. | 18 ECTS
Ikasketa eta Nortasunaren Garapena (Psikologia)
1.1. Hezkuntzaren Psikologia| 6 ECTS
1.2. Garapenaren Psikologia | 6 ECTS
1.3. Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak | 6 ECTS
MATERIA 2. | 18 ECTS
Hezkuntz Prozesuak eta Testuinguruak (Hezkuntza)
2.1. Didaktika Orokorra | 6 ECTS
2.2. Ikerketa Metodoak eta Teknikak | 6 ECTS
2.3. Ikastetxeen Antolamendua | 6 ECTS
MATERIA 3. | 24 ECTS
Gizartea, Familia eta Eskola (Hezkuntza)
3.1. Hezkuntzaren Antropologia eta Historia | 6 ECTS
3.2. Familia eta Eskola | 6 ECTS
3.3. Gizartea eta Eskola | 6 ECTS
3.4. Tradizio Soziokulturalak eta Erlijioen Arteko Elkarrizketa | 6 ECTS
MATERIA 4. | 12 ECTS
Zientzia Esperimentalak
4.1. Natur Zientziak eta bere Didaktika I | 6 ECTS
4.2. Natur Zientziak eta bere Didaktika II | 6 ECTS
MATERIA 6. | 22 ECTS
Matematika
6.1. Matematika eta bere Didaktika I | 6 ECTS
6.2. Matematika eta bere Didaktika II| 6 ECTS
6.3. Matematika eta bere Didaktika III | 6 ECTS
6.4. Matematika eta bere Didaktika IV | 4 ECTS
MATERIA 8. | 12 ECTS
Musika, Plastika eta Ikus-Hezkuntza
8.1. Hizkuntza Plastiko, Bisual eta Musikala | 6 ECTS
8.2. Hezkuntza Artistikoa eta bere Didaktika | 6 ECTS
MATERIA 5. | 18 ECTS
Gizarte Zientziak
5.1. Gizarte Zientziak eta bere Didaktika I | 6 ECTS
5.2. Gizarte Zientziak eta bere Didaktika II | 6 ECTS
5.3. Etika | 6 ECTS
MATERIA 7. | 30 ECTS
Hizkuntzak
7.1. Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak | 6 ECTS
7.2. Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika I | 6 ECTS
7.3. Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak II | 6 ECTS
7.4. Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika II | 6 ECTS
7.5. Hizkuntzen Trataera Bateratua | 6 ECTS
MATERIA 9. | 6 ECTS
Gorputz Hezkuntza
9.1. Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika | 6 ECTS
MATERIA 10. | 66 ECTS
Praktikak
10.1. Praktikak I | 12 ECTS
10.2. Praktikak II – Orokorra | 18 ECTS
10.3. Praktikak II – Aipamena: Gorputz Hezkuntza | 12 ECTS
10.4. Praktikak II – Aipamena: Atzerriko Hizkuntza (Ingelera) | 12 ECTS
10.5. Praktikak II – Aipamena: Curriculumean Sakontzea | 12 ECTS
MATERIA 11. | 8 ECTS
Gradu Bukaerako Lana
11.1. Gradu Bukaerako Lana | 8 ECTS
MATERIA 12. | 30 ECTS
Atzerriko Hizkuntza (Ingelera). Aipamena *
12.1. Atzerriko Hizkuntzaren Didaktika I | 6 ECTS
12.2. Ingelera Lehen Hezkuntzako Irakasleentzat II | 6 ECTS
12.3. Baliabide Didaktikoen Erabilera Kreatiboa Lehen Hezkuntzako Gelan | 6 ECTS
12.4. Atzerriko Hizkuntzaren Didaktika II | 6 ECTS
12.5. Ingelera Lehen Hezkuntzako Irakasleentzat II | 6 ECTS
MATERIA 14. | 30 ECTS
Curriculumean Sakontzea. Aipamena *
14.1. Zientzien Diziplinarteko Ikaskuntzarako Metodo Aktiboen Laborategia | 6 ECTS
14.2. Errealitatearen Diziplinarteko Ikuspegia | 6 ECTS
14.3. Gorputz Adierazpena eta Komunikazioa | 6 ECTS
14.4. Tutorearen Funtzioa | 6 ECTS
14.5. Ingelera Lehen Hezkuntzako Irakasleentzat I | 6 ECTS
MATERIA 13. | 30 ECTS
Gorputz Hezkuntza. Aipamena
13.1. Gorputz Hezkuntzaren Didaktika | 6 ECTS
13.2. Gorputz Adierazpena eta Komunikazioa | 6 ECTS
13.3. Jolasa eta Kirola | 6 ECTS
13.4. Gorputzaren Osasuna | 6 ECTS
13.5. Konpetentzia Motorea | 6 ECTS
* Gradu Bikoitzeko ikasleek Atzerriko Hizkuntza eta Curriculumean Sakontzea aipamenen artean aukera dezakete.
MATERIA 15. | 24 ECTS
Teologia Katolikoa eta bere Pedagogia
15.1. Tradizio Soziokulturalak eta Erlijioen arteko Elkarrizketa | 6 ECTS
15.2. Kristau Mezua | 6 ECTS
15.3. Eliza, Sakramentuak eta Morala | 6 ECTS
15.4. Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika Eskolan | 6 ECTS
Ikasgaiak
Jarraian aurkituko duzu Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketa planaren ikasgaiak, seihilekoetan banatuta. Gainera, inglesez eta gaztelaniaz ematen diren kurtsoak ere daude.
Lehen seihilekoa
Psicología del desarrollo | 6 ECTS
Mireia Sanz Vázquez
Gizartea eta eskola | 6 ECTS
Pello Gondra Martínez
Didaktika orokorra | 6 ECTS
Ainhoa Bilbao Martínez
Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak I | 6 ECTS
Maria Jesús Anakabe Onaindia – Maite García
Bigarren seihilekoa
Psicología de la educación | 6 ECTS
Mireia Sanz Vázquez
Matematika eta bere didaktika | 6 ECTS
Pello Gondra Martinez
Ikerketa metodoak eta teknikak | 6 ECTS
Iñigo Arteatx Uriarte
Adierazpen Plastiko, Bisual eta Musikala | 6 ECTS
Jorge Txana Barón – Pello Ulazia Ibarzabal
Lehen seihilekoa
Hezkuntza premia berezien oinarri psikopedagogikoak | 6 ECTS
Amaia Jauregi Orbe
Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak II | 6 ECTS
Roberto Mielgo – Jaione Ibarra
Ciencias naturales y su didáctica I | 6 ECTS
Roberto Pilar Alberdi
Ikastetxeen antolamendua | 6 ECTS
Ander Arce Alonso
Bigarren seihilekoa
Hizkuntza eta literaturaren didaktika I | 6 ECTS
Agurtzane Lauzirika Zugazaga
Matematika eta bere didaktikak II | 6 ECTS
Lander Intxausti Arriolabengoa
Tradiciones socioculturales y diálogo interreligioso | 6 ECTS
Praktikak I | 12 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga
Lehen seihilekoa
Ciencias sociales y su didactica I | 6 ECTS
Pedro Marcos de Cossío
English for primary teachers I | 6 ECTS
Aipamena: atzerriko hizkuntza
Maria Jesús Anakabe Onaindia
Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika II | 6 ECTS
Agurtzane Lauzirika – Roberto Mielgo
Juego y deporte | 6 ECTS
Aipamena: heziketa fisikoa
Jon Ortuondo
Arte Hezkuntza eta bere Didaktika | 6 ECTS
Pello Ulazia Ibarzabal – Jorge Txana Barón
Errelitatearen disziplinarteko ikuspegia | 6 ECTS
Aipamena: curriculumean sakontzea
Iñigo Arteatx Uriarte
Matematika eta bere didaktika III | 6 ECTS
Lander Intxausti Arriolabengoa – Santiago Larrañaga
El mensaje cristiano | 6 ECTS
DECA
Galo Bilbao Alberdi
Bigarren seihilekoa
Ciencias naturales y su didáctica II | 6 ECTS
Roberto Pilar Alberdi
Foreign language teaching I | 6 ECTS
Aipamena: atzerriko hizkuntza
María Jesús Anakabe
Gorputz adierazpena eta komunikazioa | 6 ECTS
Aipamena: heziketa fisikoa eta curriculumean sakontzea
June Kortazar Zabala
Gizarte zientziak eta bere didaktika II | 6 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga
Creative use of teaching resources in the primary classroom | 6 ECTS
Aipamena: atzerriko hizkuntza
Maria Dolores Sánchez Ojanguren
English for science teachers | 6 ECTS
Aipamena: curriculumean sakontzea
Maria Jesús Anakabe Onaindia
Hizkuntzen tratera bateratua | 6 ECTS
Itxaso Vázquez Villa
Gorputz hezkuntzaren didaktika | 6 ECTS
Aipamena: heziketa fisikoa
Yolanda Santeodoro Egia
La Iglesia, los sacramentos y la moral | 6 ECTS
DECA
Lehen seihilekoa
Praktikak II – Orokorra | 18 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga
Praktikak II | 12 ECTS
Aipamena: Curriculumean sakontzea
Olalla Juaristi Larrinaga
Praktikak II | 12 ECTS
Aipamena: Atzerriko Hizkuntza
Olalla Juaristi Larrinaga
Praktikak II | 12 ECTS
Aipamena: Heziketa fisikoa
Olalla Juaristi Larrinaga
Bigarren seihilekoa
Gradu bukaerako lana | 8 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga
Foreign language teaching II | 6 ECTS
Aipamena: atzerriko hizkuntza
Maria Jesús Anakabe Onaindia
Gaitasun motorra | 6 ECTS
Aipamena: heziketa fisikoa
Yolanda Santeodoro Egia
Erlijioaren didaktika eta pedagogia eskolan | 6 ECTS
DECA
Ética y deontología profesional | 6 ECTS
Pedro Marcos de Cossío
English for primary teachers II | 6 ECTS
Aipamena: atzerriko hizkuntza
Maria Dolores Sánchez Ojanguren
Función tutorial | 6 ECTS
Aipamena: curriculumean sakontzea
Roberto Pilar Alberdi
Matematika eta bere didaktika IV | 4 ECTS
Santiago Larrañaga Arrizabalaga
Salud corporal | 6 ECTS
Aipamena: heziketa fisikoa
Jon Ortuondo Bárcena
Laboratorio de métodos activos para el aprendizaje interdisciplinar | 6 ECTS
Aipamena: curriculumean sakontzea
Roberto Pilar – Pedro Marcos
Incoming ikasgaiak
Ordutegia
2024-2025eko Lehen Hezkuntzako ordutegia