Back

BAMek Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua diseinatu eta kudeatzeko prestakuntzarako berezko titulua eskaintzen du. Ikasketa honen bidez hurrengo gaiak jorratzen dira:

  • Hezkuntza programa eleanitzak: oinarrizko kontzeptuak
  • Komunikazio gaitasuna curriculumaren ardatz: gaitasun diskurtsiboa
  • Curriculum bateratua: irizpideak eta urratsak
  • Lengoaia eta ikaskuntza

Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua diseinatu eta kudeatzeko prestakuntza jardunean dauden irakasleentzako, LHn eta HHn graduatuentzako zein diplomatuentzako eta bigarren hezkuntzako masterdunentzako zuzendutako berezko titulua.

Edukiak

  • 100% on-line eta hautazko mintegi presentzialak
  • 30 ECTS

Matrikula

  • Ekainean zabalduko da eta online egingo da ecampus.bam.edu.es helbidean
  • 2.700 euro (%20 matrikula egiterakoan eta gainontzekoa 4 epetan)
  • Ikasle kopurua mugatua da: 25 ikasle

Aurreikusitako emaitzak

Ikastaro honen amaieran ikasleak honakoa egiteko gai izango dira:

  • IHP diseinatzen ibiliko diren taldeen buru izan.
  • Curriculum bateratua (hizkuntzen artekoa zein hizkuntza eta arloen artekoa) diseinatu, testuetan eta erabilera komunikatiboetan oinarrituz
  • Proiektu bateratuak diseinatu (hizkuntzen artekoak, zein hizkuntza eta arloen artekoa).
  • Erabakiak oinarri teoriko sendoekin justifikatu, ikerketa zientifikoan, zein esperientzietan oinarrituz.

Edukiak

1. Modulua : Programa eleanitzen oinarri psikolinguistikoak
2. Moduloa: Gaitasun diskurtsiboa
3. Modulua: Hizkuntza Planaren diseinua. Curriculum bateratua: urratsak eta irizpideak
4. Modulua: Lengoaia eta Ikaskuntza
5. Modulua: Esku-hartze ereduak: proiektuak