Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 65 da Haur Hezkuntzako Graduan. Ikasturte bakoitzean titulazioak duen eskaria eta eskaintzaren arteko proportzioaren arabera, BAMek sartzeko irizpide osagarriak edo sarbide frogak jartzeko aukera gordetzen du. Hala badagokio, irizpide horiek gomendatutako sarrera-profilean adierazitako alderdi batean edo batzuetan oinarrituko dira, hala nola espediente akademikoan, hezkuntzarekiko interesean, hizkuntza-gaitasunean edo adierazitako beste batzuetan.
Haur Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia hezkuntzako profesionalak prestatzea da 0 eta 6 urte bitarteko eskolaratze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko gaitasunak izan ditzaten. Eskaintzen den irakaskuntza presentziala da, hezkuntza eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa). Ikasleek 240 ECTS gainditu behar dituzte gradua lortzeko.
BAMen sartzeko hizkuntza maila B2 da euskaraz eta gaztelaniaz, eta B1 ingurukoa ingelesez. Maila horietarako egiaztapenik ez badago, hizkuntza-proba bat egingo da onartu aurretik. Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra aipamena aukeratzen duten ikasleen kasuan, ingeleseko B2 maila izatea gomendatzen da.
Halaber, gure Eskolak ospe handiko hainbat zentrorekin dituen elkarlanerako hitzarmen desberdinei esker, gradu honetako ikasleek aukera dute euren ikasketen zati bat atzerriko eta estatuko beste unibertsitateren batean osatzeko. Egonaldi horien helburu nagusiak titulazioaren ezaugarrietariko batzuk indartzea da, honako arlo hauetan:
- Atzerriko hizkuntzak hobetzea.
- Garapen profesionalaren ikuspegi zabalagoa lortzea.
- Pertsonen arteko eta kulturen arteko komunikazioa hobetzea.
- ORDUTEGIAK
- EGUTEGIAK
- AZTERKETA DEIALDIA
- KALITATE BERMEA
INFORMAZIO GEHIAGO
BAMeko ikasleek EAEko hezkuntza sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzte euren praktikak, praktiketako prestakuntza zentro gisa onartuta dauden ikastetxeetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenari esker. Horrez gain, BAMek europar herrialdeetako ikastetxeetan praktikak egiteko akordioak ere sinatu ditu.
BAM Irakasle Eskolako ikasleek, graduko ikasketa planaren diseinuan agertzen denez, bi praktikaldi egiten dituzte: bata, graduaren bigarren mailan, eta, bestea, graduaren laugarren mailan; guztira 42 ECTS osatu beharko dituzte praktiketan
Lehenengo praktikaldia (Practicum I) bigarren mailako bigarren seihilekoan egiten da, eta 5 asteko egonaldia egingo dute ikasleek ikastetxeetan. Ikastetxean egiten duten denboraz gain, 6 ECTSko lana egiten dute ikastetxetik kanpo, hau da, 150 orduko lana. Lan horren antolaketa unibertsitatean egiten da, batetik, mintegi presentzialak, eta, bestetik, ikaslearen lan autonomoa planifikatuz.
Bigarren praktikaldia (Practicum II eta Practicum II-Aipamena) graduaren laugarren mailako lehenengo seihilekoan egiten dute ikasleek, eta hiruhileko osoa egiten dute ikastetxean. Bigarren praktikaldiaren helburu nagusia da graduko didaktika desberdinetan (orokorrak eta aipamenekoak) jasotako ezagutza teoriko eta praktikoa testuinguru errealetan eta egoera zehatzetan aplikatzea.
Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.
Praktikak ezinbesteko prozesua dira irakaskuntzaren lanbidean murgiltzeko, eta ikaslearen prestakuntza praktikoa sendotu eta indartzeko, kalitatezko prestakuntza bat lortzeko asmoz.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
Unibertsitateko irakaskuntza ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (urriko 30eko EAO), honako hau ezartzen du bere 12. artikuluan: Graduko ikasketak bukatzeko Gradu Bukaerako Lana deritzana egin eta aurkeztu beharko da, ikasketa planaren azken aldean egin beharko dena. Lan honen xedea, tituluan zehar landutako gaitasun orokorrak eta berariazko gaitasunak integratu eta aplikatzea da.
Gradu Bukaerako Lana ikasleak berak tutorearen zuzendaritzapean garatutako proiektu, memoria edo ikerketa berri batean gauzatuko da.
Gradu Bukaerako Lana egin ahal izateko, ikasleak, Practikum I-a gaindituta izan beharko du eta BAMeko Araudi Akademikoak ezartzen dituen baldintzak bete beharko ditu (3. Kapitulua, 4. Artikulua, 7. Puntua); Graduko derrigorrezko ikasgai guztiak gaindituta izan edota batera matrikulatzea, alegia.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
- Pentsamendu kritikoa: gauzen arrazoiaren gainean eta norberaren eta inoren ideiak, ekintzak, balorazioak eta iritziak zertan oinarritzen diren galdetzeko buru joera da.
- Ahozko komunikazioa: Hitzen bidez norberaren ideiak, ezaguerak eta sentimenduak argi eta egoki adieraztea, egoeraren eta entzuleen ezaugarrietara egokituz, haien ulerkuntza eta atxikimendua lortzeko.
- Idatzizko komunikazioa: Beste pertsona batzuekin eraginkortasunez erlazionatzea, norberak pentsatzen edota sentitzen duena argi adieraziz, idazkera eta adierazpide grafikoak lagun dituela.
- Sen etikoa: Norberaren edo besteen on moralera positiboki makurtzea (hau da, ongia den edo esan nahi duen guztira, zentzuzko bizipena den guztira, pertsonaren errealizazioa dakarren guztira, justizia den edo esan nahi duen guztira) eta on moral horretan irautea.
- Talde lana: Helburu berberak lortzeko, beste pertsona, arlo eta erakunde batzuekin bat egitea eta lankidetza aktiboan jardutea.
Berariazko gaitasun hauek, abenduko ECI/3857 aginduarekin bat datoz:
- Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
- Ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera, talde bakoitzeko ikasleek eskura ditzaten bilatzen diren helburuak.
- Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, eta prozesua eta lortutako ikaskuntza ebaluatzea; ebaluatzea, halaber, gaitasunen lorpen maila eta aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
- Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
- Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.
- Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.
- Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.
Haur Hezkuntzako Graduko ikasketek, haur hezkuntzako etapan irakasle gisa jarduteko gaitzen dute, bai ikastetxe publiko zein itunpeko eta pribatutetan.
Haur Hezkuntzako irakasleak,,elkarlan eta talde lanean oinarrituz, honakoak burutzeko gauza izango da:
- Materiak eta moduluak programatzeko, baita ikasleriaren ikasketa prozesua ebaluatzeko ere.
- Ikaslegoari hezkuntza orientazio osoa emateko, beste zerbitzu eta sail espezializatuekiko elkarlanean.
- Bere zereginen baitan egon litezkeen irakaskuntza, kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak koordinatzeko.
- Ikas-irakaskuntza prozesuak etengabe hobetu ahal izateko, ikertzeko eta berritzeko.
La enseñanza que deja huella no es la que se hace de cabeza a cabeza, sino de corazón a corazón
(Howard G. Hendricks)
Moduluak eta materiak
Hemen jasotzen da Haur Hezkuntzako Graduan, Artea eta Hezkuntza eta Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra aipamenen ikasketa plana, ECTS kredituetan materiaren arabera.
DOKUMENTUAK DESKARGATZEA
MATERIA 1. | 22 ECTS |
Hezkuntza Prozesuak, Ikasketa eta Nortasunaren Garapena (Psikologia)
1.1. Hezkuntzaren Psikologia | 6 ECTS
1.2. Garapenaren Psikologia | 6 ECTS
1.3. Haurtzaroaren Psikologia eta Hizkuntzaren Jabekuntza | 10 ECTS
MATERIA 4. | 12 ECTS |
Haurtzaroa, Osasuna eta Elikadura
4.1. Garapen Psikomotorea | 6 ECTS
4.2. Haurtzaroa, Osasuna eta Elikadura | 6 ECTS
MATERIA 7. | 12 ECTS |
Haur Hezkuntzako Eskola (Hezkuntza)
7.1. Etengabeko Berrikuntza eta Hobekuntza Hezkuntzan | 6 ECTS
7.2. Ikastetxeen Antolamendua | 6 ECTS
MATERIA 2. | 12 ECTS |
Ikas Zailtasunak eta Garapenaren Nahasteak (Hezkuntza)
2.1. Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak | 6 ECTS
2.2. Ikas Zailtasunak | 6 ECTS
MATERIA 5. | 12 ECTS |
Eskolako Espazioaren Antolamendua, Materialak eta Irakaskuntzarako Abileziak (Hezkuntza)
5.1. Didaktika Orokorra | 6 ECTS
5.2. Irakaslearen Abileziak | 6 ECTS
MATERIA 3. | 24 ECTS |
Gizartea, Familia eta Eskola (Hezkuntza)
3.1. Hezkuntzaren Antropologia eta Historia | 6 ECTS
3.2. Familia eta Eskola | 6 ECTS
3.3. Gizartea eta Eskola | 6 ECTS
3.4. Erlijio Gertakarien Fenomenologia eta Etika | 6 ECTS
MATERIA 6. | 6 ECTS |
Behaketa Sistematikoa eta Testuinguruen Analisia (Hezkuntza)
6.1. Ikerketa Metodoak eta Teknikak | 6 ECTS
MATERIA 8. | 24 ECTS |
Natur Zientziak, Gizarte Zientziak eta Matematikaren Ikasketa
8.1. Gizarte Zientziak eta bere Didaktika | 6 ECTS
8.2. Pentsamendu Matematikoaren Garapena eta bere Didaktika I | 6 ECTS
8.3. Natur Zientziak eta bere Didaktika | 6 ECTS
8.4. Pentsamendu Matematikoaren Garapena eta bere Didaktika II | 6 ECTS
MATERIA 9. | 18 ECTS |
Hizkuntzen Ikasketa eta Idatz-Irakurketa
9.1. Ahozko Hizkuntzaren Didaktika | 6 ECTS
9.2. Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak I | 6 ECTS
9.3. Idatzizko Hizkuntzaren Didaktika | 6 ECTS
MATERIA 10. | 18 ECTS |
Musika, Adierazpen Plastikoa eta Gorputz Adierazpena
10.1. Adierazpen Musikalaren Garapena eta bere Didaktika | 6 ECTS
10.2. Adierazpen Plastikoaren Garapena eta bere Didaktika | 6 ECTS
10.3. Gorputz Adierazpena eta bere Didaktika | 6 ECTS
MATERIA 11. | 50 ECTS |
Eskolako Praktikak
11.1. Praktikak I | 14 ECTS
11.2. Praktikak II – Orokorra | 18 ECTS
11.3. Praktikak II – Aipamena: Artea eta Hezkuntza | 12 ECTS
11.4. Praktikak II – Aipamena: Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra | 12 ECTS
MATERIA 12. | 6 ECTS |
Gradu Bukaerako Lana
12.1. Gradu Bukaerako Lana | 6 ECTS
MATERIA 13. | 30 ECTS |
Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra Aipamena
13.1. Euskararen Sarrera Goiztiarra | 6 ECTS
13.2. Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak II | 6 ECTS
13.3. Ingeleraren Sarrera Goiztiarra| 6 ECTS
13.4.Hirugarren Hizkuntzaren Didaktika: Ingelera| 6 ECTS
13.5. Hizkuntzen Trataera Bateratua | 6 ECTS
MATERIA 14. | 30 ECTS |
Mención: Arte y educación
14.1. Ritmo e Instrumentos Musicales de Percusión Escolar | 6 ECTS
14.2. Ritmo, Música y Movimiento | 6 ECTS
14.3. Taller de Teatro | 6 ECTS
14.4. Motricidad Creativa | 6 ECTS
14.5. Taller de Lectura y Producción de Imágenes | 6 ECTS
MATERIA 15. | 24 ECTS |
Erlijio Gertakarien Fenomenologia eta Etika
15.1. Erlijio Gertakarien Fenomenologia eta Etika | 6 ECTS
15.2. Kristau Mezua | 6 ECTS
15.3. Eliza, Sakramentuak eta Morala| 6 ECTS
15.4. Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika Eskolan | 6 ECTS
Ikasgaiak
Jarraian aurkituko duzu Haur Hezkuntzako Graduko ikasketa planaren ikasgaiak, seihilekoetan banatuta. Gainera, inglesez eta gaztelaniaz ematen diren kurtsoak ere daude.
Lehen seihilekoa
Garapen Psikomotorra | 6 ECTS
Ander González
Garapenaren psikologia | 6 ECTS
Mireia Sanz Vázquez
Didaktika orokorra | 6 ECTS
Ainhoa Bilbao Martínez
Gizartea eta eskola | 6 ECTS
Pello Gondra Martínez
Haurtzaroa, osasuna eta elikadura | 6 ECTS
Irati Alvarez Piñero
Bigarren seihilekoa
Hezkuntzaren antropologia eta historia | 6 ECTS
Ainhoa Bilbao Martínez
Hezkuntzaren psikologia | 6 ECTS
Irati Alvarez Piñero
Familia eta eskola | 6 ECTS
Amaia Jauregi Orbe
Adierazpen musikalaren garapena eta bere didaktika | 6 ECTS
Jorge Txana Barón
Ikerketa metodoak eta teknikak | 6 ECTS
Maite García Ruiz
Lehen seihilekoa
Hezkuntza premia berezien oinarri psikopedagogikoak | 6 ECTS
Amaia Jauregi Orbe
Irakaslearen Trebetasunak | 6 ECTS
Leire Garamendi – Jone Ozerinjauregi
Ikasteko zailtasunak | 6 ECTS
Irati Alvarez Piñero
Ikastetxeen antolamendua | 6 ECTS
Ander Arce Alonso
Erlijioaren fenomenologia eta etika | 6 ECTS
Galo Bilbao Alberdi
Bigarren seihilekoa
Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza hezkuntzan | 6 ECTS
Maite Gorriño Martija
Haurtzaroaren psikologia eta hizkuntzaren jabekuntza | 10 ECTS
Irati Alvarez – Maite García
Praktikak I | 14 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga
Lehen seihilekoa
Gizarte zientziak eta bere didaktika | 6 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga
Euskararen sarrera goiztiarra | 6 ECTS
Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra
Itxaso Vázquez
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika I | 6 ECTS
Lander Intxausti Arriolabengoa
Erritmoa eta eskolako perkusio instrumentuak | 6 ECTS
Aipamena: Artea eta hezkuntza
Jorge Txana Barón
Gorputz adierazpena eta bere didaktika | 6 ECTS
June Kortazar Zabala
Kristau mezua | 6 ECTS
DECA
Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak I | 6 ECTS
Jaione Ibarra Atutxa
Bigarren seihilekoa
Adierazpen plastikoaren garapena eta bere didaktika | 6 ECTS
Pello Ulazia Ibarzabal
Early introduction to the english language | 6 ECTS
Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra
Maria Dolores Sánchez Ojanguren
Ahozko hizkuntzaren didaktika | 6 ECTS
Jaione Ibarra Atutxa
Erritmoa, musika eta mugimendua | 6 ECTS
Aipamena: Artea eta hezkuntza
June Kortazar Zabala
Idatzizko hizkuntzaren didaktika | 6 ECTS
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi – Roberto Mielgo Merino
Antzerki tailerra | 6 ECTS
Aipamena: Artea eta hezkuntza
Roberto Mielgo Merino
Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak II | 6 ECTS
Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra
Maria Jesús Anakabe Onaindia – Maria Dolores Sánchez Ojanguren
Eliza, sakramentuak eta morala | 6 ECTS
DECA
Lehen seihilekoa
Praktikak II – Orokorra | 18 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga
Praktikak II | 12 ECTS
Aipamena: Artea eta hezkuntza aipamena
Olalla Juaristi Larrinaga
Praktikak II | 12 ECTS
Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra
Olalla Juaristi Larrinaga
Bigarren seihilekoa
Gradu bukaerako lana | 6 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga
Hizkuntzen trataera bateratua | 6 ECTS
Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra
Roberto Mielgo Merino
Natur zientziak eta bere didaktika | 6 ECTS
Santiago Larrañaga Arrizabalaga
Motrizitate sortzailea | 6 ECTS
Aipamena: Artea eta hezkuntza
Ander González de la Rúa
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II | 6 ECTS
Loreto García Arberas
Irudiaren irakurketa eta ekoizpen tailerra | 6 ECTS
Aipamena: Artea eta hezkuntza
Pello Ulazia Ibarzabal
L3 Teaching | 6 ECTS
Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra
Maite García Ruiz
Pedagogía y didáctica de la religión en la escuela | 6 ECTS
DECA
Aritz Luzea de la Encina
Incoming ikasgaiak
Ordutegia
2024-2025eko Haur Hezkuntzako ordutegia