BAMek Haur Hezkuntzako Gradura eta Lehen Hezkuntzako Gradura egokitzeko ikastaroak eskaintzen ditu, magisteritzako diplomatura duten irakasleen beharrei erantzuna emateko. Horrela, euren ibilbidea osatu ahal izango dute Goi Hezkuntzako Europar Eremuaren testuinguruan, eta ibilbide berri honek eskaintzen dituen mugikortasun-abantailak, aintzatespena eta egindako ikasketen transferentzia-abantailak izango dituzte.

Talde-lana eta lankidetzaren printzipioa kontuan hartuz, Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntzako graduatuak honako gaitasun hauek izango ditu:

  • Materiak programatu eta ikaslearen ikasketa prozesua ebaluatu.
  • Ikaslegoari hezkuntza orientazio osoa emateko, beste zerbitzu eta sail espezializatuekiko elkarlanean.
  • Irakasleen jarduera koordinatu, bai eta kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak ere, hala dagokionean.
  • Irakaskuntza prozesuak etegabe hobetzeko ikerketa eta berrikuntza lana egin.

Gradura egokitzeko ikastaroak arratsaldez eskaintzen dira (17:30etik 21:00etara), lan-jarduneko ordutegiarekin bateragarria izateko.

ORDUTEGIA

Gradura egokitzeko ikastaroak arratsaldez eskaintzen dira (17:30etik 21:00etara)

Berariazko gaitasunak

  • Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatu, garatu, jarduerarako etengabeko erreferente bezala erabili eta ebaluatu. Proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
  • Ikaskuntza-egoera egokiak diseinatu eta garatu, talde bakoitzeko ikasleek eskura ditzaten bilatzen diren helburuak.
  • Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, eta prozesua eta lortutako ikaskuntza ebaluatzea; ebaluatzea, halaber, gaitasunen lorpen maila eta aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
  • Ikasleak modu eraginkorrean orientatu eta lagundu, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
  • Modu garbi eta zuzenean komunikatu, irakaskuntzaren hizkuntzan, ahoz eta idatziz.
  • Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea.
  • Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.

Haur Hezkuntzako Gradua duten ikasleek, gainera, berariazko gaitasun hau ere izango dute:

  • 0 eta 6 urte bitarteko haurren ikaskuntza-zailtasunak eta garapen-arazoak detektatu, garapen egokia izan dezaten eta taldean dagokion moduan barneratu daitezen.

Ikastaroak

Lehen Hezkuntzako gradura egokitzeko ikastaroa

BAMeko Lehen Hezkuntzako Gradura egokitzeko ikastaroa magisteritzako diplomaturaren prestakuntza osatzeko diseinatu da; horretarako, ibilbide eleanitza prestatu da, euskara nagusi duena.

Haur Hezkuntzako gradura egokitzeko ikastaroa

Haur Hezkuntzako Graduko ikasketa plana, Haur Hezkuntzako etapan irakasle gisa jarduteko gaitasuna ematen duena, BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies