Back

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako gradu bikoitza eskaintzen du Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin, eta Lehen Hezkuntzan, Atzerriko Hizkuntza edo Curriculumean Sakontzea aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 15 da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzean. BAMek sarbide-nota ezarrita dauka, ikasleek, gradu bikoitzaren lan zamari arrakasta handiagoarekin aurre egitea bermatzen delarik.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitzaren helburu nagusia hezkuntzako profesionalak prestatzea da 0 eta 12 urte bitarteko eskolatze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko gaitasunak izan ditzaten. BAMek eskaintzen duen irakaskuntza presentziala da, hezkuntza eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa) euskararen nagusitasunarekin. Ikasleek 480 ECTS (aitortutako eta amortizatutako kredituak barne) gainditu behar dituzte gradu bikoitza lortzeko.

BAMen sartzeko hizkuntza maila B2 da euskaraz eta gaztelaniaz, eta B1 ingurukoa ingelesez. Atzerriko Hizkuntza (Lehen Hezkuntza) aipamena aukeratzen duten ikasleek B2 maila izan behar dute. Maila horietarako egiaztapenik ez badago, hizkuntza-proba bat egingo da onartu aurretik. Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra (Haur Hezkuntza) aipamena aukeratzen duten ikasleen kasuan, ingeleseko B2 maila izatea gomendatzen da.

INFORMAZIO GEHIAGO

BAMeko ikasleek EAEko hezkuntza sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzte euren praktikak, praktiketako prestakuntza zentro gisa onartuta dauden ikastetxeetan, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenari esker. Horrez gain, BAMek europar herrialdeetako ikastetxeetan praktikak egiteko akordioak ere sinatu ditu.

ATAZEN DESKRIBAPENA

BAM Irakasle Eskolako ikasleek, graduko ikasketa planaren diseinuan agertzen denez, bi praktikaldi egiten dituzte: bata, graduaren bigarren mailan, eta, bestea, graduaren bosgarren mailan; guztira 42 ECTS osatu beharko dituzte praktiketan

Lehenengo praktikaldia (Practicum I) bigarren mailako bigarren seihilekoan egiten da, eta 5 asteko egonaldia egingo dute ikasleek ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako gelan. Ikastetxean egiten duten denboraz gain, 6 ECTSko lana egiten dute ikastetxetik kanpo, hau da, 150 orduko lana. Lan horren antolaketa unibertsitatean egiten da, batetik, mintegi presentzialak, eta, bestetik, ikaslearen lan autonomoa planifikatuz.

Bigarren praktikaldia (Practicum II eta Practicum II-Aipamena) graduaren bosgarren mailako lehenengo seihilekoan egiten dute ikasleek, eta hiruhileko osoa egiten dute ikastetxean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gelan. Bigarren praktikaldiaren helburu nagusia da graduko didaktika desberdinetan (orokorrak eta aipamenekoak) jasotako ezagutza teoriko eta praktikoa testuinguru errealetan eta egoera zehatzetan aplikatzea.

Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.

Praktikak ezinbesteko prozesua dira irakaskuntzaren lanbidean murgiltzeko, eta ikaslearen prestakuntza praktikoa sendotu eta indartzeko, kalitatezko prestakuntza bat lortzeko asmoz.

DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

Unibertsitateko irakaskuntza ofizialak arautzen dituen 1393/2007 Errege Dekretuak (urriko 30eko EAO), honako hau ezartzen du bere 12. artikuluan: Graduko ikasketak bukatzeko Gradu Bukaerako Lana deritzana egin eta aurkeztu beharko da, ikasketa planaren azken aldean egin beharko dena. Lan honen xedea, tituluan zehar landutako gaitasun orokorrak eta berariazko gaitasunak integratu eta aplikatzea da.

Gradu Bukaerako Lana ikasleak berak tutorearen zuzendaritzapean garatutako proiektu, memoria edo ikerketa berri batean gauzatuko da.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitza duten ikasleek bi Gradu Bukaerako Lan egin beharko dituzte, titulazio bakoitzeko bat, laugarren mailako lehenengo eta bigarren seihilabeteetan burutuz.

Gradu Bukaerako Lana egin ahal izateko, ikasleak, Practikum I-a gaindituta izan beharko du eta BAMeko Gradu Bikoitzaren Araudi Akademikoak ezartzen dituen baldintzak bete beharko ditu; Graduko derrigorrezko ikasgai guztiak gaindituta izan edota batera matrikulatzea, alegia.

DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

  1. Pentsamendu kritikoa: gauzen arrazoiaren gainean eta norberaren eta inoren ideiak, ekintzak, balorazioak eta iritziak zertan oinarritzen diren galdetzeko buru joera da.
  2. Ahozko komunikazioa: Hitzen bidez norberaren ideiak, ezaguerak eta sentimenduak argi eta egoki adieraztea, egoeraren eta entzuleen ezaugarrietara egokituz, haien ulerkuntza eta atxikimendua lortzeko.
  3. Idatzizko komunikazioa: Beste pertsona batzuekin eraginkortasunez erlazionatzea, norberak pentsatzen edota sentitzen duena argi adieraziz, idazkera eta adierazpide grafikoak lagun dituela.
  4. Sen etikoa: Norberaren edo besteen on moralera positiboki makurtzea (hau da, ongia den edo esan nahi duen guztira, zentzuzko bizipena den guztira, pertsonaren errealizazioa dakarren guztira, justizia den edo esan nahi duen guztira) eta on moral horretan irautea.
  5. Talde lana: Helburu berberak lortzeko, beste pertsona, arlo eta erakunde batzuekin bat egitea eta lankidetza aktiboan jardutea.

Berariazko gaitasun hauek, abenduaren 27ko ECI/3854 aginduaren gaitasunekin bat datoz.

  1. Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
  2. Aurreikusitako ikaskuntza eta garapenerako helburuen lorpena ahalbidetzeko etaHaur Hezkuntzako ziklo bakoitzaren berezitasunei eta taldearen hezkuntza premia bereziei erantzuna emateko, ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera.
  3. Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, ikasleriak lortutako ikaskuntza eta prozesua ebaluatuz; ebaluatzea, halaber, aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
  4. Garapenaren eta jokabide osasuntsuaren oinarrizko printzipioetatik abiatuz eta profesional egokiekin, 0-6 urte bitarteko haurren ikaskuntza zailtasunak eta garapen arazoak antzematea, taldean bilakaera eta integrazio egokia izan dezaten.
  5. Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
  6. Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.
  7. Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.
  8. Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta tokiko zein nazioarteko prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.

Berariazko gaitasun hauek, abenduaren 27ko ECI/3854 aginduaren gaitasunekin bat datoz:

  1. Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
  2. Ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera, talde bakoitzeko ikasleek eskura ditzaten bilatzen diren gaitasunak.
  3. Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, eta prozesua eta lortutako ikaskuntza ebaluatzea; ebaluatzea, halaber, gaitasunen lorpen maila eta aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
  4. Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
  5. Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.
  6. Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.
  7. Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta tokiko zein nazioarteko prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketek, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako etapetan irakasle gisa jarduteko gaitzen dute, bai ikastetxe publiko zein itunpeko eta pribatutetan.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslea, elkarlan eta talde lanean oinarrituz, honakoak burutzeko gauza izango da:

  • Materiak eta moduluak programatzeko, baita ikasleriaren ikasketa prozesua ebaluatzeko ere.
  • Ikaslegoari hezkuntza orientazio osoa emateko, beste zerbitzu eta sail espezializatuekiko elkarlanean.
  • Bere zereginen baitan egon litezkeen irakaskuntza, kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak koordinatzeko.
  • Ikas-irakaskuntza prozesuak etengabe hobetu ahal izateko, ikertzeko eta berritzeko.

En cuestiones de cultura y de saber, solo se pierde lo que se guarda; solo se gana lo que se da.

(ANTONIO MACHADO)

Moduluak eta materiak

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitza duten ikasleek, ikasketa plan bakoitzaren modulu eta materietara hemendik sartu daitezke:

DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

Ikasgaiak

Jarraian aurkituko duzu Gradu Bikoitza Haur Hezkuntza eta Lehen Hazkuntza Graduko ikasketa planaren ikasgaiak, seihilekoetan banatuta. Gainera, inglesez eta gaztelaniaz ematen diren kurtsoak ere daude.

Lehen seihilekoa

Didaktika orokorra | 6 ECTS
Ainhoa Bilbao Martínez

Haurtzaroa, osasuna eta elikadura | 6 ECTS
Irati Álvarez Piñero

Hezkuntzaren antropologia eta historia | 6 ECTS
Iñigo Arteatx Uriarte

Garapenaren psikologia | 6 ECTS
Leire Garamendi Merino

Desarrollo psicomotor | 6 ECTS
Jon Ortuondo Bárcena

Gizartea eta eskola | 6 ECTS
Pello Gondra Martínez

Bigarren seihilekoa

Psicología de la educación | 6 ECTS
Mireia Sanz Vázquez

Matematika eta bere Didaktika II | 6 ECTS
Lander Intxausti

Ikerketa metodoak eta teknikak | 6 ECTS
Iñigo Arteatx Uriarte

Familia eta eskola | 6 ECTS
Amaia Jauregi Orbe

Adierazplen plastikoa, bisuala eta musikala | 6 ECTS
Jorge Txana Barón – Pello Ulazia Ibarzabal

Lehen seihilekoa

Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak I | 6 ECTS
María Jesús Anakabe Onaindia

Fenomenología del hecho religioso y ética | 6 ECTS
Galo Bilbao Alberdi

Hezkuntza premia berezien oinarri psikopedagogikoak | 6 ECTS
Amaia Jauregi Orbe

Habilidades docentes | 6 ECTS
Leire Garamendi-Jone Ozerinjauregi

Ikasteko zailtasunak | 6 ECTS
Irati Álvarez Piñero

Ikastetxeen Antolamendua | 6 ECTS
Maite Gorriño Martija

Bigarren seihilekoa

Praktikak  I | 12 ECTS
Olalla Juaristi

Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika I | 6 ECTS
Endika Uriarte Orbañanos

Berrikuntza eta Etengabeko Hobekuntza Hezkuntzan | 6 ECTS
Maite Gorriño Martija

Haurtzaroaren psikologia eta hizkuntzaren jabekuntza | 10 ECTS
Maite García Ruiz

Lehen seihilekoa

Desarrollo del pensamiento matemático y su didáctica | 6 ECTS
Lander Intxausti Arriolabengoa

English for primary teachers I | 6 ECTS
Marije Anakabe Onaindia

Arte Hezkuntza eta bere Didaktika | 6 ECTS
Pello Ulazia Ibarzabal – Jorge Txana Barón

Errealitatearen diziplinarteko ikuspegia | 6 ECTS
Iñigo Arteatx Uriarte

Matematika eta bere didaktika III | 6 ECTS
Santiago Larrañaga Arrizabalaga

Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak II | 6 ECTS
Roberto Mielgo Merino – Agurtzane Lauzirika – Jaione Ibarra

Bigarren seihilekoa

Hizkuntzen trataera bateratua | 6 ECTS
Itxaso Vázquez Villa

Idatzizko hizkuntzaren didaktika | 6 ECTS
Jone Ozerinjauregi Ozerinjauregi / Roberto Mielgo Merino

Foreign language teaching I | 6 ECTS
Ane Ortega Etcheverry

Early introduction to the english language | 6 ECTS
Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra
Maria Dolores Sánchez Ojanguren

Gorputz adierazpena eta komunikazioa | 6 ECTS
Aipamena: Curriculumean Sakontzea
June Kortazar Zabala

Erritmoa, musika eta mugimendua | 6 ECTS
Aipamena: Artea eta hezkuntza
June Kortazar Zabala

Ahozko hizkuntzaren didaktika | 6 ECTS
Jaione Ibarra Atutxa

Antzerki tailerra | 6 ECTS
Aipamena: Artea eta hezkuntza
Roberto Mielgo Merino

Lehen seihilekoa

Gizarte zientziak eta bere didaktika | 6 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga

Euskararen sarrera goiztiarra | 6 ECTS
Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra
Itxaso Vázquez

Gorputz adierazpena eta bere didaktika | 6 ECTS
June Kortazar Zabala

El mensaje cristiano | 6 ECTS
DECA

Gradu bukaerako lana | 6 ECTS
Olalla Juaristi

Eliza, sakramentua eta morala | 6 ECTS
DECA

Ritmo e instrumentos musicales de percusión escolar | 6 ECTS
Aipamena: Artea eta hezkuntza
Jorge Txana Barón

Bigarren seihilekoa

Natur zientziak eta bere didaktika II | 6 ECTS
Roberto Pilar Alberdi

Ética y deontología profesional | 6 ECTS
Pedro Marcos de Cossío

Gizarte zientziak eta bere didaktika II | 6 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga

Creative use of teaching resources in the primary classroom | 6 ECTS
Aipamena: Atzerriko hizkuntza
Maria Dolores Sánchez Ojanguren

Desarrollo del pensamiento matemático II | 6 ECTS
Loreto García Arberas

English for science teachers | 6 ECTS
Aipamena: Curriculumean Sakontzea
Maria Jesús Anakabe Onaindia

Natur zientzien didaktika | 6 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga

Lehen seihilekoa

Praktikak II – Orokorra | 18 ECTS
Olalla Juaristi Larrinaga

Praktikak II | 12 ECTS
Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra
Olalla Juaristi Larrinaga

Praktikak II | 12 ECTS
Aipamena: Atzerriko hizkuntza
Olalla Juaristi Larrinaga

Praktikak II | 12 ECTS
Aipamena: Sakontze Kurrikularra 
Olalla Juaristi Larrinaga

Praktikak II | 12 ECTS
Aipamena: Arte eta hezkuntza
Olalla Juaristi Larrinaga

Bigarren seihilekoa

Gradu Bukaerako Lana | 8 ECTS
Olalla Juaristi

Función tutorial | 6 ECTS
Roberto Pilar Alberdi

Pedagogía y Didáctica de la religión en la Escuela | 6 ECTS
DECA

Foreign Language Teaching II | 6 ECTS
Maria Jesús Anakabe Onaindia

Motricidad creativa | 6 ECTS
Aipamen: Arte eta Hezkuntza
Ander González de la Rúa

English for Primary Teachers | 6 ECTS
Aipamen: Atzerriko Hizkuntza
Mª Dolores Sánchez Ojanguren

Irudiak sortzeko eta irakurtzeko tailerra | 6 ECTS
Aipamen: Arte eta Hezkuntza
Pello Ulazia Ibarzabal

Laboratorio de métodos activos para el aprendizaje interdisciplinar de las ciencias | 6 ECTS
Aipamena: Curriculumean sakontzea
Roberto Pilar Alberdi – Pedro Marcos

L3 teaching: English | 6 ECTS
Aipamena: Hizkuntzen sarrera goiztiarra
Itxaso Vázquez Villa

Ordutegia

2024-2025eko Gradu Bikoitzeko  Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntzako ordutegia

Deskargatu zure taldearen ordutegia:

Deskargatu zure taldearen ordutegia:

Deskargatu zure taldearen ordutegia:

Deskargatu zure taldearen ordutegia:

Deskargatu zure taldearen ordutegia: