Haur Hezkuntzako gradua
BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 65 da.
Lehen Hezkuntzako gradua
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Lehen Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Gorputz Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Curriculum-sakontzea eta Arte Hezkuntza aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 140 da.
Gradu bikoitza Haur eta Lehen Hezkuntzan
BAM Unibertsitate Eskolak Haur eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitza eskaintzen du Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin, eta Lehen Hezkuntzan, Atzerriko Hizkuntza edo Curriculumean Sakontzea aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 10 da.
DECA
BAMeko eskaintza akademikoan ikasleek Gaitasun Akademikorarko Eliz Agiria (DECA) delakoa lortzeko ikasketak egin ditzakete. DECA agiriak, erlijioaren didaktikan espezializazioa egiaztatzen du eta beharrezkoa da ikastetxeetan erlijioa irakasteko. Prestakuntza hau lortzeko hautazko hiru ikasgai (18 ECTS) egin behar dira graduko 3. eta 4. mailan.
Nazioarteko programak
BAMek proiekzio akademiko handiko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari ditu (Erasmus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBetik kanpoko praktikak…). Hitzarmen hauei esker, BAMeko ikasleek eta irakasleek nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan hartu dezakete parte.
Hizkuntzen trataera bateratuan aditua
BAMek Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua diseinatu eta kudeatzeko prestakuntzarako berezko titulua eskaintzen du.
Araudi akademikoa
Begiratu hemen BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak eskaintzen dituen graduei dagozkien araudi akademiko eta kudeaketarako informazio osoa.