Back
Aurkezpena
Informazio Taula
Modalitatea Presentziala Hizkuntzak Batez ere euskaraz; zenbait irakasgai gaztelaniaz eta ingelesez
Iraupena 4 ikasturte – 240 ECTS Ordutegia 8:45etik 14:35era
Plazak 60 Aipamenak Adierazpena eta komunikazioa Haur Hezkuntzan
Sarrera probak Sarrera profilaren araberako alderdiak baloratuko dira, hala nola espediente akademikoa, hezkuntzarekiko interesa eta hizkuntza gaitasuna.

Haur Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia zera da: hezkuntzako profesionalak prestatzea, zero eta sei urte bitarteko ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko beharrezko konpetentziak gara ditzaten. 

BAMen ikasketak egiteko hizkuntza maila B2 da euskara eta gaztelaniarako, eta B1 ingurukoa ingelesez. Atzerriko Hizkuntza aipamena egiteko, ingeleseko B2 maila behar da. Mailaren akreditaziorik ez badago, hizkuntza-proba bat egingo da onartu aurretik.

Gradua amaitutakoan, euskararen C1 hizkuntza mailaren aitorpena izango duzu.

BAMek proiekzio akademiko handiko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari ditu (Erasmus, Sicue, Erasmus Praktikak, EBetik kanpoko praktikak, besteak beste). Hitzarmen hauei esker, BAMeko ikasleek eta irakasleek nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan parte har dezakete.

 

Mugikortasun esperientzia hauen helburu nagusia ikasleen formakuntza akademiko-profesionala indartzea da hurrengo alderdietan:

  • Atzerriko hizkuntza hobetzea.
  • Garapen profesionalerako aukera zabalagoa eskuratzea, bai alderdi praktikoan zein akademikoan.
  • Pertsonen arteko eta kulturarteko komunikazioaren hobekuntza.
  • Nazioarteko unibertsitateen arteko kolaborazio sareak indartu.

Hirugarren eta laugarren mailan aipamena egingo da.

Adierazpena eta komunikazioa Haur Hezkuntzan

Komunikazio eta adierazpeneko arlo desberdinen ikas-irakaskuntzako espezializazioa: arte hezkuntza, musika-pertzepzioa eta -esplorazioa, jolas motorra, dramatizazioa eta irudien sorkuntza eta irakurketa, hizkuntza konpetentziaren garapenaren planifikazioa, testuinguru multikultural eta eleanitzetan.

Reconozimendu kreditua
Ikaskuntza Emaitza Zeharkakoak
  • RAT.1: Norberaren ezagutza, etika, erantzukizun soziala eta ingurumenarekiko erantzukizuna, eta transzendentziarako irekitasuna
  • RAT.2: Talde-lana eta lidergoa
  • RAT.3: Ekintzailetza, berrikuntza eta sormena
  • RAT.4: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ingurune multikulturaletan
  • RAT.5: Sakon, autonomo eta kritiko ikastea
  • RAT.6: Gaitasun digitala
  • RAE.1. Kompetentzien garapena diseinatzea eta planifikatzea ikastetxeko curriculum-proiektu baten barruan, gelako ikaskuntza-egoeren bidez, irakasleen taldeek garapen jasangarria eta bizimodu jasangarriak, giza eskubideak, genero-berdintasuna, bakearen eta indarkeriarik gabeko kulturaren sustapena, herritartasun globala eta kultur aniztasunaren balorazioa susta ditzaten, ikastetxearen testuinguruarekin eta identitatearekin koherentzian, komunitate eta gizarte eremura transferitzeko.

  • RAE.2. Ebidentzia zientifikoan oinarrituta, ikastetxeko curriculum-proiektua eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak kritikoak aztertzea, kompetentzien eskuratze maila, baita aplikatutako programazioak eta estrategiak ere, emaitzetatik eratorritako hobekuntzak barneratuz.

  • RAE.3. Norberaren garapena eraikitzea eta ebaluatzea bere dimentsio pertsonalean, profesionalean, hezitzailean eta publikoan (ardura pertsonala, justizia soziala, iraunkortasuna, gizarte-kultur aniztasuna, osasuna eta ongizatea, eta abar), eta irakaskuntza jarduera zientzia, pedagogia eta gizarte aurrerapenetara egokituz, baita prestakuntza eta ikerketa proiektuetan parte hartuz ere.

  • RAE.4. Trebetasun interpertsonalak garatzea, familia, gizartea eta eskolaren arteko lankidetza sareak ezartzeko eta ikaskuntza-eremu eraginkorrak garatzeko, ikastetxeko baliabideak optimizatzeko eta gizarte-eraldaketa sustatzeko.

  • RAE.5. Komunikazio eraginkorrerako trebetasunak garatzea eta erakustea, bai ahoz bai idatziz, irakaskuntza-hizkuntzetan, testuinguru profesional desberdinetara eta hezkuntza-komunitateko partaide guztiekin elkarreragiteko moldatuz.

  • RAE.6. Teknologia etiko, kritiko, seguru eta arduratsu gisa erabiltzea, baliabide didaktiko gisa, baita komunikazio eta informazio-tratamendurako ere.

Kredituak
1 2 3 4
Oinarrizko Prestakuntza 54 24
Derrigorrezkoak 6 24 48 6
Aukerakoa 12 18
Prakikak 12 30
GRL 6
GUZTIRA 60 60 60 60 240
Onesperaren zain

Ikasgaiak

LEHEN SEIHILEKOA
Didaktika orokorrak 6 Oinarrizko Prestakuntza
Garapenaren eta hezkuntzaren psikologia I 6 Oinarrizko Prestakuntza
Haurtzaroa, osasuna eta elikadura 6 Oinarrizko Prestakuntza
Garapen psikomotorea 6 Oinarrizko Prestakuntza
Musika-adierazpenaren garapena eta bere didaktika 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Garapenaren eta Ikaskuntzaren Psikologia II 6 Oinarrizko Prestakuntza
Hezkuntza-aniztasuna eta -inklusioa 6 Oinarrizko Prestakuntza
Abilezia komunikatiboen garapena I (0-3) 6 Oinarrizko Prestakuntza
Hezkuntza-paradigmak: hezkuntzaren teoria garaikideak 6 Oinarrizko Prestakuntza
Gizartea, familia eta eskola 6 Oinarrizko Prestakuntza

Ikasgaiak

LEHEN SEIHILEKOA
Abilezia komunikatiboen garapena II (3-6) 6 Oinarrizko Prestakuntza
Organización Escolar 6 Oinarrizko Prestakuntza
Euskararen sarrera goiztiarra 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Hizkuntza eta komunikazio-trebetasunak 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Adierazpen plastikoaren garapena eta bere didaktika 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Irakasle-abileziak 6 Oinarrizko Prestakuntza
Tradizio soziokulturalak eta erlijioen arteko elkarrizketa 6 Oinarrizko Prestakuntza
Ikerketa hezkuntzan 6 Oinarrizko Prestakuntza
Praktikum I - Haur Hezkuntza 12 Praktikak

Ikasgaiak

LEHEN SEIHILEKOA
Ingurune sozial eta kulturalaren aurkikuntza eta esplorazioa 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Ahozko adierazpenaren didaktika 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Gorputz-adierazpena eta bere didaktika 6 Derrigorrezko prestakuntza
Irudiak sortzeko eta irakurtzeko tailerra 6 Aukerakoa
Ingurune fisiko eta naturalaren aurkikuntza eta esplorazioa 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Idatzizko hizkuntzaren didaktika 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Etika eta lanbidearen deontologia 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Erritmoa, musika eta mugimendua 6 Aukerakoa

Ikasgaiak

LEHEN SEIHILEKOA
Practicum II - HAur Hezkuntza 12 Praktikak
Practicum II - Aipamena 18 Praktikak
Jarduera profesional eraldatzailerako konpetentzia 6 Derrigorrezko Prestakuntza
Antzerkia eskolan 6 Aukerakoa
Motrizitate sortzailea 6 Aukerakoa
Curriculumaren trataera integrala testuinguru eleanitzetan 6 Aukerakoa
Gradu bukaerako lana 6 Aukerakoa

Praktikak ezinbesteko prozesua dira irakaskuntzaren lanbidean murgiltzeko, eta ikaslearen prestakuntza praktikoa sendotu eta indartzeko, kalitatezko prestakuntza bat lortzeko asmoz.

Praktiketako ikastetxeak

BAMeko ikasleek EAEko hezkuntza sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzte euren praktikak, praktiketako prestakuntza zentro gisa onartuta dauden ikastetxeetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenari esker. Horrez gain, BAMek europar herrialdeetako ikastetxeetan praktikak egiteko akordioak ere sinatu ditu. 

Ikasgaia: Practicum I

Ikasturtea eta seihilekoa: 2. ikasturtea, 2. seihilekoa
Kredituak: 12
Praktika aldia: 5 aste

Ikasgaia: Practicum II – Lehen Hezkuntza

Ikasturtea eta seihilekoa: 4. ikasturtea, 1. seihilekoa
Kredituak: 12

Ikasgaia: Practicum II – Aipamena

Ikasturtea eta seihilekoa: 4. ikasturtea, 1. seihilekoa
Kredituak: 18

Ikasleek praktiketako mintegietan parte hartuko dute. Mintegi horietan, unibertsitateko irakasle tutoreak praktiketako ikasleari lagunduko dio ikastetxearen eta ikasgelaren errealitateari buruzko gogoeta egiten, bakarka zein taldean

Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.

Praktiketako ikasleak ikastetxearen eta gelaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko datuak aukeratu eta aztertuko ditu, eta gelako esku-hartzea planifikatu eta gelaratuko du. Egindakoaren inguruko hausnarketak idatziko ditu praktikaldiari buruzko txostena osotuz.

Aurkezpena

Graduko ikasketen amaieran Gradu Bukaerako Lana egin beharko da. Lan hori ikasketa planen azken aldian egingo da eta titulazioan hartutako prestakuntzarekin bat datozen ezagutza, trebetasun eta jarrerei lotutako gai bat sakontzera bideratu beharko da, oinarrizko prestakuntzaren esparruan, arloetako didaktiketan edo aipamen jakin batean.

Gradu Bukaerako lana proiektu, txosten edo azterlan originala da eta idatzizko formatuan entregatu beharko du ikasleak. Horrez gainera, lanaren ahozko defentsa egin beharko du epaimahai baten aurrean.

Gradu Bukaerako Lanaren gaia graduan zehar egindako ikasketekin lotuta egongo da, eta graduan zehar landutako ezagutzetan sakontzeko eta ikertzeko aukera emango dio ikasleari. Gaia edozein izanda ere, lan mota desberdinak egin daitezke: lan bibliografikoak, azterlan monografikoak edo konparatiboak; ikerlanak; material didaktikoen diseinu eta ekoizpen lanak. 

Lan honetan ikasle bakoitzak lan autonomoa egingo du tutore baten gidaritzapean. 

Gradu Bukaerako lana tutore baten laguntzarekin egiten da. Tutoreak ikasketa-prozesua gidatu, orientatu eta dinamizatu egingo du, baina ikaslearen lan pertsonala izango da nagusi Gradu Bukaerako Lanean.

Elementu hauek ebaluatuko dira:

  • Gradu Bukaerako Lanaren txostena
  • Gradu Bukaerako Lanaren elaborazio prozesua 
  • Gradu Bukaerako Lanaren aurkezpena eta defentsa epaimahaiaren aurrean
Nazioarteko programak

BAMek lankidetza-hitzarmenak ditu (ErasmusPlus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBtik kanpoko Atzerriko Praktikak…) hainbat unibertsitate-zentrorekin, eta horiei esker, ikasleek eta irakasleek mugikortasun-programetan parte har dezakete, bai nazio mailan bai nazioarte mailan.

Truke-esperientzia hauen helburu nagusia da ikasleen prestakuntza akademiko-profesionala hurrengo arloetan indartzea:

  • Atzerriko hizkuntzaren hobekuntza.
  • Ikuspuntu zabalago baten eskuratzea, garapen profesionalari dagokionez, bai akademikoan bai praktikoan.
  • Nazioarteko trukearen bidez, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasleen lanerako oinarrizkoak diren gaitasunak garatzea (talde-lana, aniztasunari arreta, bakearen, justizia sozialaren eta elkartasunaren balioen garapena, besteak beste).
  • Komunikazio pertsonala eta kulturartekoa hobetzea.
  • Nazioarteko unibertsitateekin lankidetza-sareak indartzea.
  • BAMeko ikaslea izatea eta helmugako unibertsitatean egonaldia hasi aurretik Graduaren lehen bi ikasturteetako gutxienez 114 ECTS gaindituta izatea.
  • Europar Batasuneko herritarra izatea.
  • Ingeleseko C1 maila eta/edo alemanez edo frantsesez B2 maila ziurtatzea. Bestela, Deustuko Unibertsitateko hizkuntza mailako barne-proba gainditzea (ahozkoa eta idatzizkoa).
  • BAMek eskaera onartzea, honako irizpideak kontuan hartuta:
    • Eskatutako hizkuntza-maila
    • Espediente akademiko ona izatea
    • Heldutasuna eta motibazio pertsonala
  • Atzerriko unibertsitateak eskaera onartzea.

Egonaldia seihileko batekoa edo ikasturte osokoa izan daiteke, eta Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasketa-planaren hirugarren ikasturteko 30 edo 60 ECTS egin beharko dira, aurreikusitako gaitasunak eskuratzea bermatuz.

BAMeko ikasleek atzerriko unibertsitateetan ikasitako irakasgaien curriculum-aitorpena nazioarteko mugikortasun-programen aitortza-araudiaren arabera kudeatuko da.

Arduradunaren kontaktua

Itxaso Vazquez Villa

E-mail: ivazquez@bam.eus

Despacho: 115

Informazio gehigarria

Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa (Bilboko Campusa)

Avda. de las Universidades 24

48007 Bilbao

Tel.: 944 139 288

Email: relint@deusto.es

Jarduerak eta prestakuntza osagarria

Unibertsitateko Pastoral Zerbitzuak kristau nortasuna bultzatzen du unibertsitatearen eremuan eta hezkuntzaren eremu profesionalean, irakasle zereginaren zentzu sakona bilatzeko: kristau izatea zelan ulertzen den eskolan eta kristau antropologiaren oinarrizko elementuak, besteak beste.

Unibertsitateko Pastoraleko Elizbarruti-idazkaritzarekin batera lan egiten dugu. Gure proiektuak bi ardatz nagusi ditu:

Esku-hartze proiektua bi esku-hartze motatan oinarritzen da:

  • Elkartasun ariketa ahalbidetu, irakaslearen zereginarekin lotutako proiektuen bidez: esku-hartzea sozio-eskolarako laguntza proiektuetan, Ekuadorren lan-esperientziak, Ipar-Hego Tailerra, garapenerako hezkuntza esperientziak ezagutu eta edukitzea, herri hezkuntza ezagutu eta bizitzea, parte hartzea. Kidenda kanpainak eta bidezko merkataritzara hurbiltzea, besteak beste.
  • Gaur egun eskolan kristau izateak esan nahi duenaren inguruan hausnartzeko, ospatzeko eta barneratzeko guneak sustatu: hausnarketa mintegiak, hitzaldiak edo esperientziak partekatzeko hitzaldiak, zine forumak, otoitz eta ospakizun guneak.

Proposatutako ekintzak antolatzen lagundu edo besteren bat proposatu gura
izanez gero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanean gurekin email honen
bidez: irakasleplus@bam.eus

Haur Hezkuntzako Gradu ikasketek Haur Hezkuntzako irakasle gisa aritzeko gaitasuna ematen dute, bai eskola publikoetan, bai itunpeko eta ikastetxe pribatuetan.

Haur Hezkuntzako irakasleak, lankidetzan eta talde-lanean oinarrituta, honako hau egiteko gai izango da:

Gaien eta moduluen programazioa egitea, baita ikasleen ikaskuntza-prozesua ebaluatzea ere.

Ikasleen hezkuntza-orientazio integrala egitea, zerbitzu eta sail espezializatuekin lankidetzan.

Emandako irakaskuntza-, kudeaketa- eta zuzendaritza-jarduerak koordinatzea.

Irakaskuntza-prozesuen etengabeko hobekuntzarako ikertzea eta berritzea.

BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.