Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolaren

75. urteurrena

Gune honen bidez, sarean lan egiten jarraitu nahi dugu. Parte hartzera gonbidatzen zaitugu; partekatu zure hausnarketa gurekin, esperientziak, oroitzapenak, itxaropenak, ametsak, ikusmirak.

Jarrai dezagun etorkizuneko hezkuntza elkarrekin ehuntzen.

BAM – Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola

BAM – Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola 1948an sortu zen eta erreferentziako heziketa zentroa da Euskal Herrian. Hezkuntzako profesionalak prestatzen ditugu: 0 eta 6 urte, eta 6 eta 12 urte bitarteko eskolaratze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntzak batez ere.

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Lehen Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Gorputz Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Curriculum-sakontzea eta Arte Hezkuntza aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 140 da.
BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako Gradua eskaintzen du, Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 65 da.
BAM Unibertsitate Eskolak Haur eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitza eskaintzen du Artea eta Hezkuntza, edo Hizkuntzen Sarrera Goiztiarraren aipamenekin, eta Lehen Hezkuntzan, Atzerriko Hizkuntza edo Curriculumean Sakontzea aipamenekin. Ikasle berrientzat eskaintzen den plaza kopurua 10 da.
BAMek proiekzio akademiko handiko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari ditu (Erasmus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBetik kanpoko praktikak…). Hitzarmen hauei esker, BAMeko ikasleek eta irakasleek nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan hartu dezakete parte.
agenda-2030

“Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburuaren argitalpena

BAM, Mugarik gabeko eskola

AZKEN ALBISTEAK

ERASMUS, bizitza aldatzen duen esperientzia

Ikaskide bati esker. Egun batean, nire nota orokorrari begiratu ote nion galdetu zidan, ez bainuen behatu. Egiaztatzea erabaki nuen, eta baldintzak betetzen nituela konturatu nintzen. Hala ere, ez nekien asko programari buruz; beraz, galdetu nion ea informazio pixka bat eman ziezadakeen. Berak esan zidan onena Deustuko Unibertsitatearekin eta BAMekin zuzenean kontsultatzea zela.

Biktima hezitzaileak BAMen. Memoria, hezkuntza eta justizia

Memoriaren Egunaren ospakizunean eta Giza Eskubideen Egunaren harira, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM) Euskadiko asmo politikoko indarkeriaren biktimen testigantzak hartu ditu.

BAMek UNITOUR Orientazio Azokan parte hartu du

Aurton ere, BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak UNITOUR Orientazio Azokan parte hartu du, eta bertan, bere prestakuntza-proposamen berriaren eskaintza erakutsi du.

CES Don Bosco Unibertsitate zentroaren bisita BAMen

Rubén Iduriagak eta Mercedes Reglerok, Madrilgo CES Don Bosco unibertsitate salestarren zuzendari eta zuzendariordeak, BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola bisitatu dute.