Gure historia

BAMen sorrera 1948an sortu zen “Begoñako Andra Mari” Irakasleen Eskolan dago. 1978an Unibertsitate Eskola bihurtu zen Bilboko Unibertsitatera (gaur egun UPV/EHU) atxikita.

Bilboko Elizbarrutia titularra dela Derioko Seminarioan kokatuta egon zen 1973tik 1993ra bitartean, eta horregatik “Derioko Eskola” moduan izan zen ezaguna. 1993-1994 ikasturtean Bilboko Barrainkua kalera leku aldatu zen. Une honetan behin-behineko egoitza du Derioko Seminarioan, Bilboko eraikin berriaren lanak bukatu arte.

2009-2010 ikasturtetik aurrera, gradu berriak ezarri direnetik, Deustuko Unibertsitatera dago atxikita.

BAMek bizirik eusten die berezko dituen bere izatearen oinarri bereizgarri nagusiei: batetik kristau izatea eta, bestetik, Euskal Herriaren ezaugarri kulturaletatik abiatuz, edozein gizarte demokratiko bereizten duten aniztasun zientifiko, politiko eta soziala bultzatuko duten irakasleak prestatzea.

Non gaude

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Derioko Seminarioan kokatuta dago aldi baterako.

Larrauri, 1A. 48160 Derio
T. 944 242 242 – F. 944 247 604
idazkaritza@bam.edu.es

Koordenatu geografikoak:
Latitudea: 43.293368 | Longitude: -2.8793

Nola heldu

BAM Eskolak hiru autobus linea kudeatzen ditu (Gernikatik, Barakaldotik eta Getxotik), gutxieneko eskaria izanez gero.

BIZKAIBUS:

  • A2151 Areeta/Las Arenas-Teknologia Parkea/Parque Tecnológico-Larrabetzu
  • A3223 Bilbao-Derio-Larrabetzu-Goikolexea (Artxandako Tunelak/Tuneles Artxanda)
  • A3224 Bilbao-Derio-Teknologia Parkea/Parque Tecnologico
  • A3250 Bilbao-Teknologia Parkea/Parque Tecnológico (Artxandako Tunelak/Tuneles Artxanda)
  • A3517 Bilbao-Derio-Mungia (Laukariz)
  • A3522 Mungia-Derio-Gurutzeta/Cruces
  • A3528 Bermeo-Mungia-Derio-UPV/EHU

Bilboko Zazpikaleetako geltokian Euskotreneko E3 linearekin lotura.

BAMeko ikaslea izateagatik, Metro Bilbaoko Urtekoa26 bonoan %10eko beherapena izango duzu.

EUSKOTREN (Bilboko Zazpi Kaleak)

  • E3 Lezama – Kukullaga / Etxebarri – Lezama
  • Bilbotik, BI-631 errepidetik.
  • N-637 errepidearen bidez, Txorierriko korridorea ere deitua, Bilboko itsasadarraren bazterretan dauden udalerrietatik etortzen diren pertsonentzat.
  • Galdakaotik, N-637 errepidetik (Txorierriko korridorea), Getxorantz.
  • Mungiatik, BI-631 errepidetik, Bilborantz.

Gure instalazioak

BAMen gure ikasleen erosotasun guztiak lortu nahi ditugu, haien beharren araberako kalitateko instalazioak eta zerbitzuak eskainiz. Beraien ikasketak inolako kezkarik gabe egiteko leku atsegina izan nahi dugu.

  • Wifi konexioa eremu guztietan eduroam sarean.
  • Ikasleentzat hiru fotokopiagailu, kopiak egin, testuak eskaneatu eta USBtik inprimatzeko aukerarekin.
  • 2.0 gela esperimentala 40 pertsonentzat, arbel digitala, 25 ordenagailu eramangarri, gelako zerbitzaria eta irakaslearentzako ordenagailuarekin.
  • 14 gela 40 pertsona ingururentzat, arbelarekin, proiektorearekin eta megafoniarekin.
  • 2 gela 50 pertsonarentzat, arbelarekin, proiektorearekin eta megafoniarekin.
  • Gela bat 90 pertsonarentzat, arbelarekin, proiektorearekin eta megafoniarekin.
  • Laborategia 40 posturekin, mugitzeko mahaiekin, postu guztietarako entxufeekin, oinarrizko laborategi ekipamendu eta proiektorearekin.
  • Erabilera anitzeko gela bat 50 posturekin, mugitzeko mahaiekin eta proiektorearekin.
  • Musika gela, 60 pertsonarentzat, eskolako musika tresna ezberdinez osatua, goi-fidelitateko katearekin, megafoniarekin eta proiektorearekin.
  • Plastikako gela 40 posturekin, proiektorearekin, eta lanerako behar den material guztiarekin.
  • 2 Gimnasio, kirola egiteko eta gorputz adierazpeneko materialarekin eta soinuarekin.
  • Talde lanerako gela, 80 posturekin.
  • Lan egiteko 2 gela.
  • Ikasteko guneak.
  • Ikasleentzako jantokia 30 posturekin, mikrouhin labeak eta harria dituena.
bam-instalazioak

Hezkuntza arloan espezializatua, batez ere Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ezagutza arloen didaktikan.

  • 35.000 ale euskarri ezberdinetan.
  • 200 aldizkari baino gehiago, euretatik 100 harpidetzarekin.
  • 30 postuko bi gela bakarrean ikasteko.
  • 2 informatika-gune ikasleek bibliografia bilaketak egiteko.

Testigantzak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies