Regresar

Elkartasuneko eta gizarte-lankidetzako jarduerak

BAM Irakasle Eskolak Elizbarrutiko hainbat erakunderekin lankidetzan parte hartzeko aukera eskaintzen du zenbait proiketuren bidez.

Haurtzaroa Programa

Programaren helburua zailtasun-egoeran bizi diren adin txikikoen eta familien gizarte-bazterkeria prebenitzea da. Elkartasun-programa honen bidez, adingabearekin esku-hartze integrala egiten da, hiru mailatan: familiakoa, gizartekoa eta pertsonala. Programaren hartzaileak 6 eta 14 urte bitarteko haurrak dira, eskola-errendimendu txikia edo normal-baxua dutenak. Desabantaila-egoeran edo gizarte-bazterketako egoeran dauden ingurune soziofamiliar eta komunitarioetako adingabeak dira. Lan-arloak honako hauek dira: hezkuntza-laguntza, aisialdia, osasunerako hezkuntza eta gizarte-trebetasunak.

Talde lana egitea ezinbestekoa da, erakunde desberdinekin korrodinatuta; Ikastetxeekin eta unibertsitatearekin, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze taldearekin, aisialdiko taldeekin, udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuekin eta Caritaseko Zerbitzu Orokorrekin koordinatuta lan egiten da.

  • ECTS: 2h/ast, 30 aste. 3 ECTS

Auzolandegietako boluntarioak

Auzolandegia zerbitzu-esperientzia bat da, laguntzarekin egiten dena, eta gure ingurunean egoera ahulean dauden pertsonekin (adinekoak, desgaitasuna, haurrak, kulturartekotasuna) lan egiten duten erakundeetan eta Hegoaldeko herrialdeetan gauzatzen da. Gutxienez 10 eguneko iraupena izango du.

Partekatzeko, hausnartzeko, zerbitzeko, otoitz egiteko, laguntzeko, beste batzuekin topo egiteko eta elkarrekin gozatzeko egunak izango dira, bai eta beste leku batzuk ezagutzeko egunak ere.

  • 3 ECTS

Unibertsitateko pastoraltzan laguntzeko boluntarioak

Unibertsitateko Pastoraltzako taldean parte hartzea Zerbitzu honek proposatzen dituen jarduerak prestatu eta egiten.

  • 1 ECTS

Etorkin helduei gaztelaniako klaseak emateko boluntarioak

Proiektu honen bidez, etorkin helduek gaztelania ikastea sustatu nahi da, eguneroko bizitzan gizarteratzeko eta laneratzeko gaitasuna hobetzeko. Proiektu honetan hezkuntza arloa eta gizartea konektatzen dira pertsona ahulenekiko elkartasunaren ikuspegitik. Jarduera hau martxan jartzeko ezinbestekoa da BAMeko hezkuntza-komunitate osoa inplikatzea, bai ikasleak bai irakasleak.

  • 3 ECTS, 2h/ast.