Regresar
Leire Amiano BAM

Zorionak BAM!

Leire Amiano BAM

Leire Amiano
Profesora de Educación Infantil en el Centro Maria Bitarteko de Elorrio
Ex alumna de BAM

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolan ikasle bezala izan dudan esperientzia oso aberasgarria izan da, bai eremu pertsonalean, bai akademikoan. Hainbat urtetan lan munduan murgilduta egon ondoren, berriro ere ikasteko erabakia hartzea ez zen erraza izan, baina jasotako kalitatezko formakuntza akademikoak, lan pertsonalarekin batera, aukera eman dit gaur egun Haur Hezkuntzako irakasle bezala lanean aritzeko; oso esperientzia positiboa, dudarik gabe.

Eskola honetan ikasleen arteko lankidetza sustatzen da, talde-lanak ugariak dira, lan egiteko modu eraginkor eta dinamikoa ikusten dut, eta horrek aukera eman zidan ikaskideak ezagutzeko, ikuspuntu desberdinak partekatzeko eta batez ere, pertsona desberdinekin elkarlanean aritzen ikasteko.

Azpimarratu eta eskertu nahi izango nuke irakasleen eta bertako langile guztien hurbiltasun eta inplikazioa; bertan aurkitu nuen testuinguru atsegina eta izan nituen ikaskideekin bizi izandako esperientzia anitz eta bikainak.

Zorionak 75 urte hauengatik eta jarraitu aurretik duzuen bide horretan esfortzuz eta ilusioz etorkizunerako irakasleak prestatzen.

BAM Escuela universitaria de magisterio Begoñako Andra Mari
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.