LAN ESKAINTZA (ERREF: HIZK2024)
Lanpostuaren deskribapena:
• Taldea: Irakaskuntza eta Ikerketako Pertsonala
• Azpitaldea: Unibertsitate Eskolako Irakaslea
• Kategoria: Irakasle Laguntzaile Doktore Atxikia / Irakasle Laguntzaile Lizentziatua edo Graduatua
• Arduraldia: Osoa (30 ordu asteko)
• Atxikipen saila: Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila
• Ezagutza arloak: Hizkuntzaren didaktika, Hizkuntzaren jabekuntza (0-3 adinean), Bigarren hizkuntzaren didaktika, BigarrenHizkuntzaren sarrera goiztiarra
Bete beharreko baldintzak:
• Titulazioa: Lizentziatuak, Graduatuak, Doktoreak
• Hizkuntzak:
o Euskara C1
o Ingelesa C1
Kontuan hartuko da:
• Irakaskuntzan esperientzia
• Doktore izatea
• Ikerketan esperientzia
• ANECA/Unibasq-ek aitortutako unibertsitaterako irakasle akreditazioa
Eskaerak aurkeztea
Lan hautaketa honetan parte hartu nahi duten pertsonek bere Curriculum Vitae-a bidali behar dute email bidez helbide honetara:
idazkaritza@bam.edu.es, mezuaren gaian “ERREF: HIZK2024” adieraziz.
Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 15a.
BAM-i buruz
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate eskola erreferentziako zentroa da Euskal Herrian, eta Elizbarrutiko titulartasuna
duen erakundea da. Horregatik, bere kristau izaerari dagokionez, justizia, berdintasuna, elkartasuna, parte-hartzea eta irekitasuna
bezalako baloreak proposatu eta garatzen ditu.
Euskal kulturan sustraituta dago eta haren garapena indartzen laguntzen du ikuspegi ireki eta pluralarekin. Unibertsitate-komunitate hau osatzen duten profesionalak gizarte eta hezkuntza testuinguru honetan gertatzen ari diren gorabeherei adi bizidira, konprometituta eta modu ekintzailean inplikatuta daude, eta hezkuntza arloan bikaintasuna lortzeko eta gizartea
eraldatzeko diziplinarteko ikuspegiarekin lan egiten dute.
2009-2010 ikasturtetik aurrera BAM Deustuko Unibertsitatera atxikita dago. Gaur egun Gradua Lehen Hezkuntzan eta Gradua
Haur Hezkuntzan eskaintzen ditu.