Euskal mundu sinbolikoa

Ikastaro honen bidez, jolasek eta abestiek haurren garapenean duten garrantziaz hausnartuko da, eta gelako baliabide moduan erabiltzeko kanta eta jolas bilduma bat ikastera animatuko dira parte-hartzaileak. Gainera, jolas horiek beren lexikoa eta hizkuntza-formak dituzte, eta gaur egun galtzen ari dira. Inoiz baino garrantzitsuagoa da haur eta lehen hezkuntzako irakasleek euskal kultur tradizioko abestiak eta jolasak ezagutzea, gure kulturaren ondare ez-material aberatsa transmititzeko.

Helburua

Zergatik jartzen dugu San Blas haria edo zergatik erretzen dira sanjuanetan gauzak? Ikastaro honen helburuak hauexek dira:

  • Gure ohiturak eta nagusien jakinduria eskuratzea
  • Irakasle izango direnak euskal tradizioaren edukien jabe egitea
  • Ume eta gazteei Euskal Herriko tradiziozko kultur ohiturak transmititu ahal izateko baliabideak ematea.

Edukiak

  • Animaliak Euskal Herriko tradizioan.
  • Ohitura zaharrak eta urte sasoiak.
  • Eguraldiari buruzko jakinduria. Atsotitzak.
  • Euskal mitologia. Mari eta bere legeak.
  • Koloreak eta zenbakiak
  • Erakundea: Labayru fundazioa
  • Datak:
    • Otsailak 8, 15, 22 eta martxoak 1, 8 (15:30-17:30)
  • Formatoa: Aurrez aurre
  • ECTS: 1
  • Prezioa: 80 euro

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies