Joandako asteburuan, gure ikasle den Maialen Mielgo Roderok parte hartu izan du Frantziako Arraun Txapelketan, Lyongo Aviron Union Nautique de Lyon arraun taldeak gonbidatuta.
Dagoeneko klaseak amaitu dira eta ebaluaketa garaia heldu da, eta Antzerki
Tailerra ikasgaian bideo labur bat egin da bigarren seihileko honetan zehar egin
dugun ibilbidea gogoratzeko. Eskerrik asko Haur Hezkuntzako Graduko 3.
mailako ikasleoi zuon inplikazioagatik.
Jon Ortuondo, Heziketa Fisikoaren Didaktikako BAMeko irakaslea, Herri Irratian elkarrizketatu zuten Heziketa Fisikoaren garrantzi pedagogikoaz hitz egiteko.
Pello Ulaziak, BAM Irakasle Eskolako Adierazpen Plastikoaren Didaktikako irakasleak, bere arte lanetan oinarritutako “papera, kartoia eta guraizeak” liburua aurkeztu zuen Bilboko Zirika liburu dendan.
Astero behin herri batetik egiten den Herriz Herri irratsaioa, aste honetan BAMetik egin
da salbuespenez, Eskolaren 75. urteurrenari eskainita erabat.
Lander Intxausti Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslean Moodle Erabiltzaileen Euskadiko XVI. Topaketan izan da.
Paco gurea Halako izenekin ohikoa denez, gure bizitzaren zati bat berarekin partekatu ahal izan genuenontzat, Francisco Gómez Rodríguez ez zen Francisco, “Paco” baizik.
Giza Eskubideen Eguna dela eta, hainbat modutan (pobrezia eta desberdintasuna, indarkeria, bazterketa, bereizkeria…) urratutako pertsonen eskubideen eta duintasunaren alde gizateriak egiten duen borroka luzearen oroimena egiteko aukera izan dugu.
Historia honetan zehar, Begoñako Andra Marin Haur eta Lehen Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago prestatu dira, ikasketa-plan desberdinekin eta testuinguru eta errealitate historiko desberdinetan.
Azaroaren 22an Amaia Jauregi BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak doktore-tesia defendatu zuen Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Bienestar psicosocial de las personas sordas izenburupean, eta Bikain “Cum Laude” kalifikazioa jaso zuen.