Larunbat honetan, azaroaren 14an, Angel Mari Unzueta gure lankidea hil da bat-batean. Angel Mari BAM Eskolako Erakunde Batzordeko buru izan zen urte askotan.
BAMek bere dolumina helarazi nahi die Afganistaneko Kabuleko Unibertsitatean izandako atentatuetako biktimei, senideei eta Afganistaneko gizarte guztiari; bere minarekin bat egiten du eta bere elkartasun osoa adierazten die.
Memoriaren eguna eta Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna gertu daudela eta, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola Euskadiko indarkeriaren biktimen lekukotasuna eta oraintsuko memoria jasotzen ari da. BAMeko Lehen eta Haur Hezkuntzako 150 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen Adi-adian programan.
BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak UNITOUR Orientazio Azokan parte hartuko du, eta, bertan, honako balio hauetan oinarritzen duen prestakuntza-proposamena emango du jakitera: justizia, berdintasuna, elkartasuna, elkarrizketa, irekitasuna zein partaidetza eta inspirazio euskaldun nahiz kristau argia.
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak 2020-2021 ikasturteari hasiera eman dio bi aldaketa garrantzitsurekin: batetik, egoitza berria, aldi baterako Deriora lekualdatuko baita; eta, bestetik, COVID-19ak eragindako osasun-protokoloak.
BAM Irakasle Eskolak Derioko Seminarioa eraikinean hasiko du 2020-2021 ikasturtea; dagoeneko instalazio berriak prest daude ikasturteari hasiera emateko. Jarduera presentziala ziurtatuko da. Osasun neurriak zaintzea lehentasunezkoa izango da irakaskuntza jarduera berme guztiekin aurrera eramateko.
Eusko Jaurlaritzak Trantsizioa hezkuntza arlotik lan mundura Beka Programaren edizio berri bat abiarazi du.
Azpiegiturei eta zerbitzuei begira BAMek behar dituen kalitatea eta egokitasuna aztertu ondoren, eskolaren aldi baterako kokalekua jatorrizko egoitza izatea erabaki da, Derioko seminarioko eraikina, alegia.
Joan den martxoaren 13tik BAMek zuzeneko irakas-jarduera eten du, berriro jakinarazi arte.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailek erabakita, aurrez aurreko irakaskuntza etengo da martxoaren 13tik bestelako abisurik ez den bitartean.