Back

INFORMAZIOA ETA GOMENDIO OROKORRAK

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola Koronabirusak (COVID-19) sortutako egoerari aurre egiten ari zaio, eta jarduerari eusteko hartzen dituen erabaki guztiak hemen jakinaraziko ditu:

Apirilaren 19ko 286/2022 Errege Dekretua onartu ondoren, maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa BAMeko espazioetan. Hala ere, espazioen aireztapenari eta gel hidroalkoholikoaren erabilerari eutsiko diegu, eta pertsonen pilaketak saihestuko ditugu.

Aro berri honetan, jarrai dezagun zuhurtziaz jokatzen.

Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolak BAM urriaren 4an erabateko asistentziara itzuliko da segurtasun-neurriak betez eta bermatuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Sailak eta EAEko hiru errektoreek irailaren 24an izandako bileran, unibertsitateetan presentzialtasun osoa berreskuratzea erabaki zen.

BAMeko Gorputz Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek “Salud Corporal” ikasgaian egin duten proiektu txiki bat ezagutarazi nahi dizuegu.

Proiektua #BetiAurreraMugituz izena dauka eta bere helburu nagusia BAM osatzen dugun pertsonak aktibatzea da. Bideo baten bitartez konfinamendu egun hauetan jarduera fisikoak izan dezakeen paper garrantzitsua transmititu nahi dute .

Hurrengo bideoan, alde batetik jarduera fisikoa modu egoki baten egiteko aholku batzuk aurkituko dituzu. Beste aldetik, lan errutina bat egiteko pausu erraz batzuk agertzen dira. Eta azkenik, errutina honetan txertatu ahal dituzun hainbat jarduera. Espero dugu zure gustukoa izatea.

Hemen dituzu indar-erresistentzia zirkuitua egiteko abestiak (25″ jarduera + 25″ atsedena):

Lehenik eta behin, egoera berezi honetan zuek eta etxekoak ondo egotea espero dut. Aste honetan 3 aste beteko dira konfinamendu egoeran eta irakaskuntza ez presentziala egiten, eta denon ahaleginarekin lortu dugu irakaskuntza moldatzea egoera berrira, jarduera akademikoaren haria galdu barik.

Egoera honetan, urrutiko prestakuntzako sisteman murgildu gara eta ikusi dugu baliabide teknologikoak erabiltzea baino askoz gehiago dela. Hau da, baliabideak eta tresnak ez ezik, irakaskuntza estrategia batzuk ere aldatu behar izan ditugu, eta horrek ahalegin handia eskatzen digun arren, esperientzia berri honetatik ikasten ari gara eta etorkizuneko irakaskuntzari buruzko hausnarketa egiteko balio izango digu.

Eskolako klaustroa batu ondoren, erabaki hauek hartu ditu eskolak erronka berri honi denok ahalik eta ondoen aurre egiteko:

  • Bigarren seihilekorako jarritako egutegiari eustea, bai ohiko ebaluaziorako, bai ezohikorako.
  • Baliteke aurrez aurreko irakaskuntza ezin egin izatea ikasturte honetan, eta egoera amaierara arte luzatzea; horregatik, prozedura bat ezarri da, beharrezkoa izanez gero, ebaluazio sistemak urrutiko irakaskuntzara egokitzeko.
  • Irakasleek jakinaraziko dizuete zer moldaketa egin duten, zerbait egokitu beharrik egon bada. Irakasleei eskatu zaie, beranduen, apirilaren 24rako egin ditzatela aldaketak eta horien berri 29rako helarazteko. Irakasle bakoitza jarriko da harremanean zuekin aldaketarik egongo den jakinarazteko.

Era berean, badakigu egoera honek ondorioak izan ditzakeela etxeko ekonomian. Kasu horretan, zuetako inork zailtasun ekonomikoak balitu eta ezin izango balio aurre egin ordaindu beharreko hilekoari, idatzi, mesedez, jsantamaria@bam.edu.es helbidera, egoera aurkeztuz. Banan banako arreta eskainiko diogu egoera bakoitzari.

Dokumentu honetan ikasle moduan egoera honetan kontuan izan behar dituzun gidalerroak bidaltzen dizkizugu.

Bizkaiko Foru Aldundiak boluntarioak lortzeko kanpaina aktibatu du, astelehenetik aurrera #BizkaiaGara boluntarioen laguntza-sarea osa dezaten. COVID-19 koronabirusak eragindako larrialdiak sortutako beharrizanen ondorioz, baliteke mendekotasun-egoeran dauden eta etxean zaintzaile batekin bizi diren 9.168 adinekok laguntza-behar handiagoa izatea oinarrizko jarduera horiek egiteko, ez baita gomendagarria etxetik irtetea.

#BizkaiaGara boluntarioen laguntza-sarearekin bat egin nahi duten pertsonek bolunta Bizkaiko boluntariotza-agentziaren bidez egin ahal izango dute, astelehenetik aurrera. Horretarako, 94 416 1511 telefono-zenbakira deitu behar dute, edo mezu bat bidali helbide honetara: bizkaiagara@bizkaia.eus

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailek erabakita, aurrez aurreko irakaskuntza etengo da BAMen, bihartik aurrera. Honez gain, etenda geratuko dira BAMen eta BAMek epe horretan antolatutako ikastaro, jardunaldi, mintegi eta ekitaldi guztiak.

Ikasketen jarduerari ekiteko jarraibideak jasoko dituzu zure irakaslearengandik, modu ez-presentzialean lan egiten jarraitu ahal izan dezazun.

Unibertsitatea zabalik egongo da irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.

Horrez gain, Osasun Sailak gomendatzen du, nahiz eta ikasleok etxeko bizitza normala egin dezakezuen, ahal den neurrian saihestu dezazuela taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. Era berean, osasun-agintarien gomendioak betetzeko eskatzen dizuegu, hartutako neurriek birusa kontrolatzen lagunduko dutelakoan.

Kontuan izan eskolako web-orria eta korreo helbide hau direla BAMen komunikabide instituzional ofizial bakarrak eta ez zaiela jaramonik egin behar fake news bazter-nahasleei.