Back

Aurkezpena

2015eko irailaren 25ean, eta bi urteko lanketaren emaitza gisa, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako 2030 agenda onartu zuen. 17 helburu orokor eta 169 helburu zehatz biltzen dituen dokumentuan, pertsonen eta planetaren ongizaterako ildoak markatu ziren, esparru ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan kokatzen direnak.

Urte berean, 2015eko maiatzaren 24an, Francisco Aita Santuak argitara eman zuen Laudato Si’ (‘bedeinkatua izan zaitez’) entziklika, guztion etxea den Lurra zaintzeko irizpideak zehazten dituena, “egiazko giza ekologiaren” bidez. Dokumentuak zazpi helburu biltzen ditu eraldaketa ekologikorako bidean, ekologia sozial eta kulturalak bideratuta.

Aipatutako dokumentuek bat egiten dute bete-betean BAMek ezarrita dituen misio, bisio eta balioekin. Gure identitatea zedarritzen duten printzipioetan oinarrituz, eta gure izaera kristauarekin bat eginez, konpromiso saihestezina planteatzen digute aipatutako bi ekimenek. Horrela, bada, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak eraldaketa horretarako bere esku dauden bideak jorratzeko konpromisoa hartzen du bere eguneroko jardueran.

Garapen jasangarrirako helburuak eta 2030 Agenda

2015eko irailaren 25ean, munduko liderrek beren egin zituzten zenbait helburu global, pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta guztion ongizatea bermatzeko asmoz, garapen jasangarrirako agenda berri baten parte gisa. Helburu bakoitzak datozen 15 urteetan erdietsi beharreko helburu espezifikoak ditu.

Eta horietara iristeko, ezinbestekoa da denek betetzea norberari dagokiona: gobernuek, sektore pribatuak, gizarte zibilak eta zu eta gu bezalako norbanakoek.

helburuak

Laudato Si’ helburuak

2015eko maiatzaren 15ean, Francisco Aita Santuak Laudato Si’ (Bedeinkatua izan zaitez) izeneko entziklika argitaratu zuen, oinarri hartzen duena eraldaketa ekologikoa eta ekologia integrala.

2017ko urtarrilaren 1ean, abian jarri zen Pertsonen garapen integralerako zerbitzurako dikasterioa.

2020ko maiatzaren 24an, Francisco Aita Santuak hasiera eman zion Laudato Si’ entziklikaren hausnarketarako urteari, eta gonbitea luzatu zuen gure Etxe komun hau zaintzeko eta neba-arreba zaurgarrienei laguntzeko.

2021eko maiatzaren 25ean Laudato Si’ plataforma eratu zen. Bertan, dokumentuan jasotzen diren zazpi helburuak lantzeko zazpi urteko epea zehaztu zen, erabateko jasangarritasuna lortzeko ibilbidea zedarritu zen, eta proiektuen bitartez atxikitzeko gonbitea luzatu zen.

Laudato Si’-ren helburuek bat egiten dute Agenda 2030en jasotakoekin.

https://www.laudatosi.va/en.html

laudato-si-helburuak

BAM 2030 agendarekin eta Laudato Si’ helburuekin bat

Lehen azterketa batean BAMen misio, bisio eta balioen eta GJHen zein LSHen artean egon daitezkeen lotuneak identifikatu ziren. Lotura horiek aurretik BAMen egindako hausnarketekin erkatu ziren, hiru eremutan jarrita fokua:

  • Identitatea
  • Hezkuntza-eredua
  • Garapen jasangarrirako helburuak

Prozesu horren emaitza gisa, hausnarketa estrategikoa, misioa, bisioa eta balioak eta GJHak zein LSHak uztartzen dituen proposamena egin zen. Proposamen horrek hiru helburu espezifiko biltzen ditu lan-esparruan:

lan-esparruko-ekintza-eremuak
  1. HE ERAKUNDEA: ekologia integralaren ikuspegia erakundearen estrategia eta jarduerarekin uztartzea, guztiontzako onerako ekarpen gisa.
  2. HE IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA: ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan ekologia integralaren eta guztiontzako onaren ikuspegia txertatzea, GJHen bitartez.
  3. HE ESPIRITUALTASUNA: hezkuntzarako jarduera pastorala berrinterpretatzea, aldaketa integralaren ikuspegitik.

Hiru helburu horiek aintzat hartuta, BAMek datozen urteetarako dituen erronkak zedarritu dira, bi esparrutan ardaztuta: hezkuntza-eredua, eraldaketarako tresna gisa eta erakunde mailako konpromisoa.

BAM erronkak

Aurkeztutako abiapuntu horretatik eta barne-hausnarketa baten emaitzaz, BAMek bere jardunarekin uztartzen diren erronkak identifikatu ditu bai GJHen artean bai LSHen artean.

Erronka horiek BAMen misioan, bisioan eta balioetan islatzen dira.

  1. Hasierako prestakuntza eskaintzea irakasleei, sormenez eta eraginkor erantzuteko haien lan-esparruko beharrei
  2. Euskal hizkuntza eta kultura lantzea ikuspegi ireki eta pluraletik
  3. Lanean ari diren langileen etengabeko prestakuntza
  4. Ikerketa pedagogiko-didaktikoa irakaskuntzaren esparruan”
  1. Hezkuntza-bikaintasuna
  2. Gizartea eraldatzea
GJH LSH
Justizia
Ekitatea
Elkartasuna
Elkarrizketa
Irekitasuna
Partaidetza
  1. helburua: Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea
  2. helburua: Genero‐berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea
  3. helburua: Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea
  4. helburua: Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea
  5. helburua: Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea
  6. helburua: Neurri urgenteak hartzea klima‐aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko
  7. helburua: Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan
  1. helburua: Lurraren aldarria
  2. helburua: Pobreen aldarria
  3. helburua: Ekonomia ekologikoa
  4. helburua: Bizimodu jasangarria
  5. helburua: Hezkuntza ekologikoa
  6. helburua: Espiritualtasun ekologikoa
  7. helburua: Erkidego konpromisoa eta ekintza partehartzailea

Hezkuntza-eredu eraldatzailea

Hezkuntza-zentro garen heinean, BAMen ardura behinena hezkuntza-ereduari dagozkion gida-lerroak eta erronkak identifikatzea da. Baina hori baino haratago, eta gure helburua irakasleak prestatzea izanik, gogoan dugu hezkuntzak aldaketa sozialerako duen garrantzia eta gure ikasleek duten gaitasuna hemen jasotako erronken irismena biderkatzeko haien lan-esparruan. Hori dela eta, BAMek sei arlotan oinarritzen den hezkuntza-eredu eraldatzailea sustatu nahi du:

GURE HEZKUNTZA-EREDU ERALDATZAILERAREN OINARRIAK

  • BIKAINTASUNA
  • JUSTIZIA
  • EKITATEA
  • INKLUSIOA
  • KULTURA ETA IDENTITATEA
  • JASANGARRITASUNA

Erakunde konprometitua

Bestalde, BAMen kontziente gara irakasleen prestakuntzatik haratago erakunde gisa dugun eragiteko ahalmenaz beste esparru batzuetan ere, eta gaitasun hori baliatu nahi dugu gure konpromisoa eremu horietara ere zabaltzeko, honako oinarrietatik abiatuta:

GURE KONPROMISOAREN OINARRIAK

  • ZERBITZUA
  • JUSTIZIA
  • TESTUINGURUA
  • INKLUSIOA
  • EKITATEA
  • KULTURA ETA IDENTITATEA
  • JASANGARRITASUNA

Berriak

Dena prest BAMen 2023-2024 ikasturte berriari ekiteko

Guztira, 210 ikasle berri hasiko dira BAMek gaur egun Derion duen campusean ematen dituen Lehen Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta Gradu Bikoitzeko graduetan.

Kirola, aldaketarako motorra

BAMeko Lehen Hezkuntzako Graduko (Gorputz Hezkuntzaren aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek kirol-jarduerak dinamizatu dituzte Basauriko espetxeko patioan, eta horietan, 50 preso baino gehiagok hartu dute parte.

Jon Ortuondo: gorputz-hezkuntza eta ikaskuntza kooperatiboa

Uztaileko lehen astean, Begoñako Andra Mari (BAM) Unibertsitate Eskolako irakasle den Jon Ortuondok hainbat hitzaldi eman ditu jarduera fisikoaren eta ikaskuntza kooperatiboaren inguruan.

Bisita Loiolara

Maiatzaren 12an, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek (111 pertsona) Loiolako Santutegia eta Museoa bisitatu zuten, Tradiciones socioculturales y diálogo interreligioso irakasgaiaren jarduera osagarri gisa, María Nely Vásquez Pérez irakasleak eskainia, Zientzien Didaktika Departamentuko bi irakasleren laguntzarekin.

Maite Garcia Ruiz irakasleak doktore-tesia defendatu zuen Gasteizen

Martxoaren 27an Maite Garcia Ruiz Begoñako Andra Mari (BAM) Unibertsitate Eskolako irakasleak doktore-tesia defendatu zuen Gasteizen, UPV/EHUko Micaela Portilla Ikergunean Testuinguru erdalduneko D ereduko ikastola bateko gurasoen Familia Hizkuntza-Politika eleaniztunak izenburuarekin.

Irakasle Eskolako ikasleen alkarrizketa gotzainagaz

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleek, hain zuzen be Gaitasun Akademikoaren Eleiz Adierazpena (DECA) kurtsoan egiten diharduenek, gotzainagaz lasai hitz egiteko aukera izan dabe.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies