Back

BAM - Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola

Zure etorkizun profesionala kalitateko Haur edo Lehen Hezkuntzako irakaslea izatea bada eta, zure ustez, hezkuntza ezinbesteko tresna baldin bada errealitatea eta gizartea justiziaren, berdintasunaren, elkartasunaren, elkarrizketaren eta partaidetzaren bidez aldatzeko, BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola erreferentziako unibertsitatea da zuretzat.

Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza arloko irtenbide profesionala aukeratu nahi baduzu, zatoz BAM Irakasleen Unibertsitate eskolan antolatzen ditugun Ate Irekien Jardunaldira, bertatik bertara ezagutuko gaituzu.

Gure graduak erakutsiko dizkizugu: Haur Hezkuntzako gradua, 0-6 urteko etapan lan egiteko; Lehen Hezkuntzako Gradua, 6-12 urteko etapan lan egiteko; eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu bikoitza, bi etapetan lan egiteko.

Ate irekien jardunaldian zure etorkizuneko irakasleekin hitz egiteko aukera izango duzu, eta egin nahi duzun graduaren ezaugarri guztiak jakingo dituzu. Interesik baduzu, eman izena proposatzen dizkizugun egunetan.

Ate irekien jardunaldietara bertaratzerik ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta behar duzun informazio guztia emango dizugu.

Zure zain gaude!