Zeinu-ikastaroa abiatu da BAMen
Gaur, zeinu-ikastaroa abiatu da BAMen, 20 partaiderekin. Ikastaro honen helburua inklusioaren ikuspegitik abiatzen da, gure ikasleei etorkizunean izan ditzaketen ikasle gorrekin komunikatzeko eta haien garapenean laguntzeko tresnak eskaintzeko xedearekin. Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren A1 eta A2 mailak eskainiko dira, eta datorren urtera begira, maila horiekin jarraitu eta beste batzuk eskaintzea da. Pastoral arlotik bultzatutako ekimen honek bat egitek du gure erakundearen misioarekin eta balioekin, eta baita hezitzaileen eta ikasleen interesekin ere. Ikastaro hau Euskal Gorrak erakundearekin lankidetzan eskainiko da.