
XII.Promozioaren graduazio ekitaldiaren ospakizuna
Joan den urriaren 4an Begoñako Andra Mari (BAM) Irakasleen Unibertsitate Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduatuen XII. promozioaren Graduazio Ekitaldia ospatu zen Bilboko Euskalduna jauregian.
Ekitaldiaren buru Joseba Segura Bilboko Elizbarrutiko gotzaina, Igone Etxebarria BAMeko Erakundearen Kontseiluko kidea eta Labayru Fundazioko zuzendaria eta Jone Ozerinjauregi Eskolako zuzendaria izan ziren.
Ekitaldian, bertaratutako graduatu, senide eta irakasleok Eneritz Argintxona, ikasle graduatua, omendu genuen.