Pello Ulaziaren “papera, kartoia eta guraizeak” liburuaren aurkezpena
Pello Ulaziak, BAM Irakasle Eskolako Adierazpen Plastikoaren Didaktikako irakasleak, bere arte lanetan oinarritutako “papera, kartoia eta guraizeak” liburua aurkeztu zuen Bilboko Zirika liburu dendan.
Aurkezpen ekitaldiak Iñigo Martinez filosofoak Pello Ulaziari elkarrizketa egin zion, eta liburu denda hitzez, objektuz, formaz, materialtasunez, aldarrikapenez eta artez bete zen.
Pellok, aurretik “Aita, hor dago?” liburua ere argitaratu zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko “egile” saria jaso zuen.
KONTRAZALA:
Munduaren mugekin topo egin dugun honetan, pandemia ahaztu nahi dugun giza tragedia bat izan da, baina konfinamenduaren itxialdiak “denbora” eman digu; “ez egiteko”, begiratzeko, hausnartzeko… merkatuaren eta ekoizpenaren logika hautsi eta zaintzak erdigunean jartzeko. Proiektu honek, ikuspegi estetiko batetik, giza praxien berbideratze bat planteatzen du konfinamentuaren garaian sortutako kezkak, esperientziak eta gogoetak, ahaztuta gera ez daitezen.
Proiektu artistikoaren ardatza pertsonek bere gorputzarekiko eta ingurunearekiko duen pertzepzioa berriz irudikatzean datza; gorputza, etxea eta ingurumena, gorputz, egitura eta espazio habitatu bezala erlazionatzen ditu, matrioshka baten erara, espazio partekatu eta interkonektatu batean.
Era berean, liburua objektu artistiko gisa konfekzionatu da; collage, poemario bisual, eskultura eta testuekin, diskurtso ekosofiko baten inguruan artikulatuak, non forma eta diskurtsoa konklusio estetiko berean elkartzen diren.
(Pello Ulazia,2024, papera, kartoia eta guraizeak)
Pello Ulaziaren elkarrizketak entzun eta ikusi nahi izanez gero, hona hemen programa interesgarriak: