Pello Ulazia Ibarzabal irakasleak Gipuzkoako Foru Aldundiak deitutako “Egile” saria irabazi du ‘Aita hor dago?’ liburuarekin.
‘Aita hor dago?’ aitatasuna, maskulinitatea eta zaintzaren inguruko saiakera estetiko-politikoa da. Liburuak seme-alaben eta etxearen zaintzaren inguruan aita batek izandako esperientziak eta gogoetak jasotzen ditu, eta lau ataletan banatzen da: Lehenengoa, Malen Amenabarrek ilustratutako kontakizun txikiak; “Bizi-penak” izenekoa. Bigarrena, “Zaintzaren estetika”: aitatasuna, maskulinitatea eta zaintzaren inguruko saiakera formatuko gogoeta. Hirugarrena, argazkiz eta bideoz osatutako atal grafikoa, “Isilean. Esperientzia estetikoa”. Eta laugarrena eta azkena, liburuan agertzen diren terminoak biltzen dituen glosario estetiko politikoa.
Liburu honekin, Pello Ulazia irakasleak sorkuntza artistikoa arlo ezberdinetan sustatzera bideratutako “Egile” saria lortu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.